artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txillidaren abstrakzioa, Ortega Muñozen paisaien ispiluan

Eduardo Txillida eta Godofredo Ortega Muñoz artisten lanak elkarrekin erakutsiko ditu Bilboko Arte Ederren Museoak irailera bitartean.

txillidaren-abstrakzioa-ortega-munozen-paisaien-ispiluan
'Eduardo Txillida-Godofredo Ortega Muñoz. Aurrez aurre' erakusketako irudi bat. Arg/ OSKAR MATXIN EDESA - FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2 Juillet 2024

Ez dira belaunaldi berekoak. Ez dira herri berekoak. Ez dute jatorri sozial bera ere. Ez dute elkarren lanetan eraginik izan. Paisajista figuratiboa da bata, eta eskultore abstraktua bestea. Eta, hala ere, Javier Gonzalez de Durana historialari eta Ortega Muñoz fundazioaren koordinatzaile artistikoaren hitzetan, "hats artistiko" berak batzen ditu Eduardo Txillida eta Godofredo Ortega Muñoz artistak. "Batak margotzen dituen paisaiak kartografiatu egiten ditu besteak". Txillidaren margolan bat ikusiko bailuke, Duranaren hitzetan, Ortega Muñozek aurrez aurre margotutako paisaia bat zerutik ikusterik lukeenak. Eta, hain zuzen ere, sakoneko antz horiek erakusteko asmoz antolatu du Duranak Eduardo Txillida-Godofredo Ortega Muñoz. Aurrez aurre izeneko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan.

BBKateak izeneko proiektuaren parte da bilduma, eta museoaren eraikin zaharreko hiru areto hartzen ditu. 21 artelan bildu dituzte, guztira: Txillidarenak dira haietako hamabi —zazpi eskultura eta bost margolan—, eta Ortega Muñozenak bederatzi. Irailaren 30era arte izango da ikusgai, eta haren itxierarekin amaituko da proiektua ere.

2022an jarri zuen abian museoak. Eraikin zaharreko aretoetan, geroztik bikoteka aurkeztu ditu lehen begi kolpean elkarrekin lotura zuzenik ez duten artistak. Bikoteak aldatuz joan dira aldian-aldian, eta, guztira, 110 artistaren lanak jarri dituzte ikusgai horrela. Duela bi urte, esaterako, zuriaren eta beltzaren erabilerak uztartu zituen areto berean Txillidaren eta Albrecht Duererren lanak, eta Txillidaren eta Ortega Muñozen arteko antzekotasun eta ezberdintasunekin bukatuko da orain proiektua.

Arantzazu eta Venezia

San Vicente de Alcantaran jaio zen Ortega Muñoz (Espainia), 1899an, eta Madrilen hil, 1982an. Gazte egin zuen alde etxetik artista bokazioari jarraika, eta hala bukatu zuen Parisen lehenik, eta beste hamaika herrialdetan ondoren. Txillida baino 25 urte zaharragoa izan arren, eta bakoitzak ezagutu zuten giro artistikoa ezberdina izan arren, elkar ezagutzen zutela ziurtatu du Duranak, bai eta elkarrekin egon zirela ere, gutxienez bi une garrantzitsutan.

Batetik, 1958ko Veneziako Biurtekoan egon ziren elkarrekin Txillida eta Ortega Muñoz, Espainiaren pabiloian. Historialariak gogoratu duenez, bi artista horiek izan ziren, gainera, ordukoan artelanik gehien eraman zuten artistak: izan ere, gainerako sortzaileek bi edo hiru pieza eraman arren, Txillidak hamazazpi eraman zituen, eta Ortega Muñozek, hamasei. "Bi artistek eman zuten Espainiaren irudia", laburbildu du.

Hori batetik; baina bestetik, 1962an, Txillida eta Ortega Muñoz izan ziren Arantzazuko basilikako absidea nork egingo zuen hautatzeko epaimahaiko artista plastiko bakarrak. Eta, Duranak dioenez, haiek bultzatuta hautatu zuten Lucio Muñoz lan horretarako. Eta, hain zuzen ere, hautu horrek erakusten du bi artisten arteko gertutasuna.

Txillidaren jaiotzaren urteurren ekitaldien parte ere bada erakusketa, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak gogoratu duenez, eta sortzaileari "Ortega Muñozen" ispilutik begiratzeko aukera ematen duela aipatu du.

Pentsatutako paisaiak

Jesus Mari Lazkano pintoreak Ortega Muñozi buruz idatzitakoak hartu ditu gogoan Miguel Zugaza museoko zuzendariak aurkezpenean. Lazkanok artistari eskainitako testu batean esaten zuenez, "ezer gutxirako" balio du paisajismoari buruz jakin daitekeenak Ortega Muñozen lan baten aurrean jarritakoan. "Itxuraz paisaia bat baita ikusten duguna, baina ez da hori bakarrik, baizik eta sekula bisitatu gabeko leku batera ematen duen sarbide baten aurrean baikaude: espazio mental baterako sarbidearen aurrean". Lazkanoren hitzetan, Ortega Muñozen pintzelek "eraikuntza intelektual" bilakatzen baitute paisaia. "Ez du ikusten duena margotzen, pentsatzen duena baizik".

Argitalpen bat ere eman dute argitara erakusketaren harira. Duranaren testuak ez ezik, Txillidaren eta Ortega Muñozen lanen irudiak ere topatuko ditu bertan irakurleak. Testu guztiak gaztelera hutsean daude. Testu horietako batzuk euskaraz ere irakur daitezke, ordea, aretoetako hormetan. Zergatik ez dute liburua euskaraz ere argitaratu, orduan? Testu horiek ere webean jarri asmo dituztela azaldu du Zugazak.Esan du adostu zutela Ortega Muñozen fundazioarekin batera gazteleraz bakarrik egiteaargitalpena. Ez du zehaztu zergatik ez zieten proposatu liburua euskaraz ere argitaratzeko.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).