artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

María Paz Jiménezen bi lan ikusgai jarri dituzte San Telmo Museoko Nabarmendutako obraren atalean

San Telmo Museoak arte historikoaren aretoan txertatu dituen berritasunen artean dago Nabarmendutako obra. Aretoan espazio berezitu bat prestatu da eta aldian-aldian, denbora batez, arreta obra jakin batera erakartzea ahalbidetuko du. Hala, Ramón Cortázarren Balneario La Perla del Óceano obraren lekukoa hartuta, uda osoan bisitatzeko moduan izango dira Jiménezen bi margo.

maria-paz-jimenezen-bi-lan-ikusgai-jarri-dituzte-san-telmo-museoko-nabarmendutako-obraren-atalean
María Paz Jiménen bi obran San Telmo Museoan, Donostian. Arg/ STM

STM
| 4 Juillet 2024

María Paz Jiménez Valladoliden jaio arren, Donostian bizi izan zen 6 urte bete zituenetik. 1936an Buenos Airesera joan zen, eta hantxe ekin zion bere karrera artistikoari. 1948an Parisera egin zuen bidaia bati esker arte abangoardista frantsesarekin jarri zen harremanetan.

Jakin-minez eta esperimentaziorako zabalik bizi zen eta etengabeko harremana izan zuen Donostiako giro artistiko eta kulturalarekin. Hainbat erakusketa, topaketa eta solasalditan hartu zuen parte beste artista askorekin, hala nola, Chillida, Oteiza, Ruiz Balerdi, Sistiaga edo Celayarekin.

Jiménezek formekin eta koloreekin esperimentatu zuen. Artea bizitzeko zeukan modu berezia oinarri eta, estilo propioarekin, bere ibilbide artistikoak hainbat estilotan sakon lan egitera eraman zuen, bere lanean nabarmentzen diren bi elementu uztarturik: intimismoa eta subjektibotasuna. San Telmo Museoak haren obraren lagin garrantzitsua dauka.

Ikusgai jarritako Jiménezen bi lanak

Adolescencia (Ca 1948), olioa mihise gainean, 92x73 cm.

Fantasia surrealistaren garaia atzean utzita, Jiménezek nerabeen irudiz jantzi zituen koadroak; gehienetan emakumezkoak ziren eta jolasean edo paseoan pintatzen zituen orban kromatiko handien gainean. Irudi errazak ziren, sarri naive kutsuarekin, pintura goxo eta baikorrak.

Pintura (1960-1962), olioa mihise gainean, 97x130 cm.

Hainbatetan izan zen Parisen eta 1956an egindako bidaia batetik bueltan, hala aitortu zuen Jiménezek: "arte abstraktuarekin liluratzen hasita nago". Garai hartan ekin zion materialetan oinarritutako informalismoari; pintura plastikoak eta hondarrak erabiltzen hasi zen, ukitzeko moduko erliebe zimurtsu eta adierazgarriak egiten.

Egun museoan ikusgai dagoen Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketaren ere María Paz Jiménezen beste bi lan daude.


galerie d'images

nerabezaroa-maria-paz-jimenez
pintura-maria-paz-jimenez

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).