artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Javier Riaño izango da Azkuna zentroko zuzendaria, aldi batez

Fernando Perezek Bilboko zentroaren administrazio kontseiluari jakinarazi dio "borondatez" uko egin diola zuzendari karguari. Urtarrilaren 13an utziko du zuzendaritza.

javier-riano-izango-da-azkuna-zentroko-zuzendaria-aldi-batez
Javier Riaño izango da, aldi batez, Azkuna zentroko zuzendaria. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 23 Décembre 2024

Bilboko Azkuna zentroak hilaren 12an jakinarazi zuen Fernando Perez zuzendariakkargua uztea erabaki zuela. Zentroak ohar bidez eman zuen berria, eta adierazi zuenPerezek "borondatez" erabaki zuela postuari uko egitea eta hori bera adierazi ziola Juan Mari Aburto Bilboko alkateari.

Gaur, berriz, Azkuna zentroak beste ohar baten bitartez iragarri du Perezekkarguan segituko duela urtarrilaren 13ra arte, eta hortik aurreraJavier Riaño Bilboarteko gaur egungo zuzendariak hartuko duela haren lekua, "aldi batez". "Era horretan, behar bezala koordinatu eta aprobetxatu ahal izango dira Bilboko Udalaren Kultura arloaren mendeko bi zentroetan programazio eta ekoizpen artistikoaren esparruandituzten sinergiak".

Era berean, Gonzalo Olabarria administrazio kontseiluko presidenteak jakinarazi du Bilboko Udalak urtarrilean abiaraziko duela beste zuzendaribat kontratatzeko prozesua.

Nahiz eta ez duten azaldu Perezek zergatik utziko duen kargua, hainbat komunikabidek adierazi dute azkenaldian tirabirak izan direla Azkuna zentroko zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren artean, La Caixa fundazioaren proiektu bat dela eta. Zentroaren Lantegi eremuan Steam izeneko gela bat ezartzeko asmoa du La Caixak, egun artisten egonaldietarako eta proiektuetarako erabiltzen den eremuan, hain zuzen ere.


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).