artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zenbakiak

Gabonak magiari lotu ohi bazaizkio ere, zentzu handiagoa du diruari lotzeak. Eguberrietako loteriarekin hasten da eta Errege Egunekoarekin amaitu. Batzuek aparteko ordainsaria jasotzen dugu, eta denok gastatzen dugu ohi baino gehiago.

zenbakiak
Orlan, Orlan manifestuaren irudi bat (Artistaren musua)

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 9 Janvier 2025

Eta bitartean, erakundeek balantzeak eta aurrekontuak luzatzen dizkigute. Halako sarrera-gastu-betekadan oharkabean pasatu ahal izan zaizkigun kopuru batzuk berrartzea komeni da, garbiketatxo bat eginez, urtarrileko dietan bezala: oinarrizkoenetara joz.

5.415.000 euro dira Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoari funtzionamendurako ematen dizkionak. Bilboko Arte Ederretako Museoak, aldiz, 2.247.227 euroko diru sailadu; Tabakalerak, 1.740.000 eurokoa, eta Artium Museoak, 1.355.000koa.

Horretaz gain, Jaurlaritzak 1.471.411 euro ematen dizkio Guggenheim Museoari New Yorkeko Fundazioari izenaren erabilerarengatik ordain diezaion. Alegia, Guggenheim deitu dadin.

Artelanak erosteari dagokionez, Guggenheimek 1.500.000 euro jasotzen ditu. Artiumek, kontzeptu berdinarengatik, 200.000. Laburbilduz, Jaurlaritzak Guggenheim Museoari ematen dion urteko diru saila 8.386.411 eurokoa da; Artiumena, 1.555.000koa.

160.000 euro jaso ditu Bidartek 2024an Guggenheim Museoa zuzentzeagatik.

Aurrekontuetan bada Euskadiko Museo eta Bildumen laguntza izeneko diru sail bat, 1.000.000 eurokoa. Uste dut erkidegoko museo txikiago guztien artean (20 inguru) banatzeko kopurua dela, baina zehaztuta ez dagoenez, ezin dut ziurtatu.

560.000 euro dira Jaurlaritzak urtero Sorgune programari eskaintzen dizkionak, hau da, artearen sorkuntza bultzatzen duten espazio alternatiboentzako bi urteko laguntzei. Azpeitiko Dinamoak, esaterako, 107.247 euro lortu zituen 2022ko deialdian, 53.600 inguru hurrengo bi urte bakoitzeko. 2024ko deialdian, aldiz, kanpoan geratu da eta hurrengo bi urteetan ez du laguntzarik jasoko.

Artista plastikoen diru-laguntzei dagokienez, Eremuak programak 240.000 euro banatzen ditu. Horiekin erakusketak antolatzen dira, publikazioak egiten dira eta proiektu zehatzei produkziorako dirua ematen zaie.

Bestalde, Jaurlaritzak 290.000 euro banatzen ditu artisten proiektuen ekoizpenerako, diru-laguntza zuzenetan. Banaketa honakoa da: 5.000 euroko 22 laguntza, 8.000 euroko hemezortzi eta 12.000 euroko hiru. Laguntza bakoitzean, artistek kopuruaren %60har dezaketegehienez ordainsari gisa (lan egiten emango duten orduengatik, alegia) eta beste %40a gutxienez produkziora bideratu behar dute.

1.027,05 euro da euskal sortzaileen hileko batez besteko soldata, Lanarteak abenduan jakinarazi zigunez. Aparteko ordainsaririk gabe, noski.

Kopuruei begiratuta, ez dakit kulturako dirua banatzeko orduan Jaurlaritza eta loteria hain desberdinak ote diren. Milioiak batzuek, osasuna besteek.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

calima-express

Calima Express

Juf

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 19 Septembre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).