artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Barthélemy Glama-Etchegoyen izendatu dute Baionako Bonnat-Helleu museoko zuzendari

Laurence des Cars-en aholkulariak azken ukitua ekarriko dio 2011az geroztik hetsia den museoaren larrazkeneko berriz irekitzeari.

barthelemy-glama-etchegoyen-izendatu-dute-baionako-bonnat-helleu-museoko-zuzendari
Barthélemy Glama. © Louvre museoa / Julie Froussard

Jatorria: JournalDesArts
| 22 Janvier 2025

Frantziako hiriburuko Louvre-ko lehendakari-zuzendari Laurence des Cars-en aholkulari denak, Barthélemy Glama-Etchegoyen, Baionako Bonnat-Helleu museoko zuzendaritza hartuko du otsailean. "Bihotzaren hautua da; euskalduna naiz eta museoa oso ongi ezagutzen dut, azaldu dio Journal des Arts aldizkariari."

Frantziako École normale supérieure-ko ikasle ohia da Barthélemy Glama-Etchegoyen (32 urte). Estatu Batuetako New York-eko Columbia unibertsitatean irakasten hasi zen eta bertan bukatu zuen bere tesia: Arkeologia koloniala eta haren eragina Parisko Louvre Museoaren bildumetan. Berezitasun horregatik hainbat misio bete zituen New York-eko Frantziako Enbaxadaren kultur zerbitzuetan (2018-2020), Frantziako Defentsa ministerioko kabinetean, non Kultura, Memoria eta ikerketa aholkulari-orde izan baitzen (2015-2016), baita New York-eko Metropolitan Museum of Art-eko argitalpen zerbitzuetan.

Irakaslea luzaz izan da Journal des Arts frantses aldizkariko berriemailea Estatu Batuetan (New York) bertako museo eta galerietako erakusketen berri emanez. Teknologia berrien zalea izanik, NFT-en (token ez-suntsikor/NFT) hazkundea eta neurri bateko gainbehera hurbiletik segitu ditu.

Bonnat-Helleu museoarentzako une garrantzitsuan hartuko du zuzendaritza. 2011 hetsi zuten handitze eta modernizatze lanen egiteko (orotara 7 000 m2 izanen ditu, alboan zuen lehen mailako eskola bereganaturik) eta aurtengo udazkenean ireki behar lituzke ateak. "Poz berezia dut "Euskal Herriko Louvre txikiaren" berpiztean parte hartzeagatik" azaldu du.

Lanen denboran museoak bi zuzendari izan ditu. Lehena, Sophie Harent, 2018an joan zen Frantziako Dijon hiriko Magnin museora, eta haren segida hartu zuen Benjamin Couilleaux-ren zuzendaritza ez zuten luzatu 2022tik aurrera. Ondotik, Baionako Euskal Museoko Sabine Cazenave zuzendariak du lanen behin-behineko jarraipena egin.

Baionan egonik ere Barthélemy Glama-Etchegoyenek ez luke Parisko Louvre museotik urrundu behar. Izan ere, Parisko museoak, bere eskualdeenganako politika dela-eta, izari handiko partaidetza izenpetu zuen 2023an Bonnat-Helleu museoarekin. Bonnat-Helleu museoak 1922az geroztik jadanik Frantziako edozein eskualdek baino Louvreko obra gehiago zituen gordailuan. Gordailuak museoaren bilduma aberasten du, bereziki marrazki-bulegoarekin, non ikus baitaitezke, besteak beste, Leonardo da Vincik eta Michelangelok izenpetutako orriak.

Louvre eta Bonnat-Helleu museoen arteko 5 urteko lankidetza hitzarmenari esker, proiektu berriak gauzatuko dira, hala nola, behin-behineko erakusketak eta zuzendaritza-partekatuko akordioak. Euskaldunek bihotzean daramaten museo bat berpiztera doaz, Ipar Euskal Herriak ez baitzuen arte-ederren museorik 2011an hetsi zutenetik.


au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).