artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Dagoeneko 80 kultur eragilek baino gehiagok eskatu dute Amarika aretoa ez ixteko

Amarika elkartea sortu dute erakusketa aretoa ixtearen aurka, eta sinadura bilketa bat abiatu dute helburu horrekin. Jakinarazi dute herri ekinaldi legegile bat sustatuko dutela Arabako Batzar Nagusietan, aretoaren defentsan.

dagoeneko-80-kultur-eragilek-baino-gehiagok-eskatu-dute-amarika-aretoa-ez-ixteko
Irene Zottolaren 'Icaro' erakusketa paratu zuten iazko maiatzean Amarika aretoan. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 6 Février 2025

Arabako Foru Aldundiak joan den astean iragarri zuen itxi egingo duela Gasteizko Amarika erakusketa aretoa, han Ekintzailetza eta Berrikuntza zentro bat ireki nahi duelako. Erabakiak haserrea piztu du Arabako artista eta kultur eragileen artean, eta Amarika Elkartea sortu dute aretoaren defentsan aritzeko. Haren bidez sinadura bilketa bat abiatu dute change.org plataforman. Ostiralean eratu zuten elkartea, etadagoeneko80tik gora kultur eragile eta artistak babestu dute ekinbidea.

Haien artean da, esaterako, Daniel Castillejo arte komisarioeta Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren zuzendari izandakoa, eta Arabako Foru Aldundiaren erabakiari kritika zorrotza egin dio elkartearen webgunean argitaratutako idazki batean. "Ez dakite zer egiten duten komunitate oso baten eta herrialde osoaren historia artistiko eta kulturalaren funtsezko ondare bat ahanzturaren paperontzira botatzean". Testuan kontatu du 1989. urteaz geroztik lehen mailako erakusketa aretoa izan dela, baina erabaki politiko "tamalgarriek" eta "mespretxu administratiboek" desagerrarazi dutela.

Elkartearen sortzaileen ustez, aretoa ixtea Arabako arte bisualekiko "konpromiso instituzionalik ezaren" beste sintoma bat da. "Arte bisualen sektoreak ezin du onartu erakusketa areto bat desagertzea, horrek galera larria dakarrelako lurraldean artea zabaltzeko eta arterako sarbidea izateko", salatu dute. Eta, hain justu ere, itxieraren inguruan ez dutelako "amore eman" nahi erabaki dute Amarika elkartea sortzea.

Elkarteak sortutako atari digitalean —amaricaelkartea.org— irakur daiteke zer arrazoi dituzten aretoa ixtearen aurka. Gogora ekarri dute aretoak hamarkada luzez hartu dituela erakusketak, eztabaidak eta proiektuak, arte sorkuntza hiriaren pentsamendu kulturalaren erdigunean kokatuta. Etahura ixteak egungo artearen "esperimentaziorako" eta "hedapenerako" gune egonkor bat galtzea ekarriko duela iritzi diote, bai eta Fernando de Amarika pintorearen ondarearen funtsezko zati bat bertan behera uztea ere.

Salatu dutenez, azken urteotan hartutako "erabaki politikoen" ondorioz apaldu da aretoaren erabilera, eta, orain, Arabako Foru Aldundiak Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentro bat instalatzea planteatu duen honetan, albo batera utzi du aretoaren funtzioari buruzko edozein gogoeta. Elkartearen iritziz, aretoa ixteak "atzera-bueltarik gabeko galera" ekarriko dio ekosistema artistikoari, eta "atzerapausoa" izango da kultur politiketan.

"Amarika aretoa ixteak ez dio egiturazko behar bati erantzuten, ezta behar ekonomiko bati ere, baizik eta erabaki politiko bati; ez dituzte kontuan hartu komunitate artistikoa eta gizarte zibila", azpimarratu dute. Hori hala, Arabako Foru Aldundiari eskatu diote erabakia berriz azter dezala, eta berma dezala Amarika aretoak artearen eta kulturaren gune izaten jarraituko duela.

Artea hedatzeko "funtsezko azpiegitura"

Hiru helbururen inguruan sortu dute elkartea, webgunean azaldu dutenez: lehenik, Fernando de Amarikaren ondarea zaindu nahi dute, "kulturari egiten dion ekarpena eta haren ondarea Arabako gizarteari uzteko borondatea bizirik mantentzen direla ziurtatuz"; bigarrenik, Arabako "arte bisualen ekosistema" defendatu, indartu eta bultzatu nahi dute, artistei, kolektiboei, kudeatzaileei, galeristei, irakasleei, kritikariei, publikoari eta sektoreari lotutako edozein pertsonari ahotsa emango dion egitura kolektiboa eskainita; eta hirugarrenik, Amarika aretoak arteari eskainitako erakusketa gune gisa jarraitzea nahi dute, artea hedatzeko eta artera iristeko "funtsezko azpiegitura" moduan. Jakinarazi dutenez, elkarteko bazkide izateko aski da helbide elektronikoan izena ematea.

Nolanahi ere, argitu dute elkartearen helburua ez dela soilik aretoa irekitzeko eskatzea; are, Arabako arte garaikidearen eta kultur ekosistemaren iraupenaren aldeko indarrak batzeko asmoa dutela azaldu dute. "Kulturaren eta humanismoaren alde egiten dugu, eta kultura helburu gisa defendatzen dugu, ez bitarteko gisa".

Elkarteak jakinarazi duenez, Amarika aretoa berriro ere irekitzeko eskatuko duen herri ekinaldi legegile bat aurkeztuko dute aurki Arabako Batzar Nagusietan. Ez dute argitu nork aurkeztuko duen ekinbide hori, baina elkartearen babesa izango duela ziurra da.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

gaueko-jeinuak

Gaueko jeinuak

Ada Garrues

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 29 Avril 2026
Au 12 Juin 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).