artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esther Ferrerren obra bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

"Poema de números primos #40" (Zenbaki lehenen poema #40) 2026ko ekainaren 5etik azaroaren 1era egongo da ikusgai arte historikoaren aretoan

esther-ferrerren-obra-bat-izango-da-hurrengo-nabarmendutako-obra-san-telmo-museoan
Esther Ferrer, Zenbaki lehenen poema #40 (xehetasuna) Arg/ STM

| 6 Juin 2026

Esther Ferrerrek (Donostia, 1937) mihise gainean hariz eta errotulagailuz egindako obra hau, diptiko bat, izango da hurrengo Nabarmendutako obra. Ekainaren 5etik azaroaren 1era arte ikusgai egongo da San Telmo Museoko arte bilduma historikoaren aretoan. Lana 2025ekoa da, atal bakoitzak 1,43 x 1,13 x 7 cm.ko neurria du eta San Telmo Museoak eskuratu duen azken obretako bat da.

Obra hau 70eko hamarkadaren amaieran hasitako serierik esanguratsuenetako baten parte da, zenbaki lehenena. Michel Mejutok, arte historialariak, horrela azaltzen du:

"Poema de números primos #40 (Zenbaki lehenen poema #40) lana Esther Ferrerren serierik adierazgarrienetako baten parte da, 70eko hamarkadaren amaieran hasi eta ordutik formatu eta euskarri ugaritan garatua. Ferrerrek zenbaki lehenekiko zuen interesa berak izandako amets baten ondoren sortu zen, non zenbaki-itsaso amaigabe batean zegoen artista. Orduz geroztik, artistak sekuentzia matematiko hori erabili du betierekoaren eta barne hartu ezin daitekeenaren metafora gisa. Zenbakiak espiraletan edo beste disposizio geometriko batzuetan banatzen dira askotan, zenbaki konposatuen gabezia markatzen duten hariekin edo kolore-lerroekin osatuta, erritmoa eta aldakuntza sortuz."

Esther Ferrerrek 60ko hamarkadaren erditik aurrera lan egin du praktika artistiko esperimentaletan, banaka edo taldean (ZAJ taldea). 1963an lehen Adierazpen Libreko Tailerra sortu zuen José Antonio Sistiagarekin batera, eta 70eko hamarkadaren hasieran, Parisen ezarri zituen bere bizitokia eta sorkuntza-gunea. Bere ekoizpen artistikoa zabala da (marrazkiak, argazkiak, instalazioak), baina, batez ere, ezaguna da arte performatiboaren erreferente izateagatik, giza gorputza protagonista den arte-adierazpena.

Sari ugari jaso ditu, besteak beste: Trace-John Boehme Performance Art - Lifetime Achievement Award, Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria, MAV saria, Marie Claire pour l 'Art Contemporaine saria eta Velázquez saria.

Nabarmendutako obra

San Telmo Museoak Nabarmendutako obra programa 2023an jarri zuen martxan, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.

Sorreratik obra hauek izan dira programa honetan ikusi ahal izan ditugunak: Ozeanoko Perla bainuetxea (1910), Ramón Cortázarren akuarela; Pintura (1960-62) eta Adolescencia (ca. 1948), María Paz Jimenezen olio pinturak; Amalia de Llano y Dotres, Condesa de Vilches (1853), Federico de Madrazo y Kuntzen olio pintura (azken hau Museo del Pradorekin lankidetzan); Izenbururik gabe (1922) Néstor Martín Fernández de la Torreren olio lana; Tête Joan Miróren eskultura; eta Novelty kafetegirako Maumejean anaiek egindako beiratea.

galerie d'images

esther-ferrer-zenbaki-lehenen-poema-40-arg-iker-azurmendi

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).