artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Josetxu Silgo: "Uharteari lotutako nire iruditeria islatzen saiatu naiz"

Silgorentzat, argazkilaritza denboran atzera bidaiatzea da, baina, batez ere, norbere barrura bidaiatzea. Haurtzaroko uda garaiko sentimenduak partekatzeko jarri du ‘Eta, azken batean, hegan' erakusketa, Zarauzko Photomuseumen.

josetxu-silgo-uharteari-lotutako-nire-iruditeria-islatzen-saiatu-naiz
Josetxu Silgo argazkilaria, joan den ostiralean, Zarauzko Photomuseumeko erakusketan. GORKA RUBIO / FOKU

Ane Insausti Barandiaran [BERRIA.eus]
| 27 Février 2025

Haurtzaroko uda luzeetan Tenerifen [Espainia] ateratako 5.000 negatibo maleta batean gordeta eduki ditu Josetxu Silgo argazkilariak (Gasteiz, 1966), harik eta duela hiru urte berrikusten hasi zen arte. Maleta horixe da orain Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseumeko erakusketara sartzean topatzen den lehen elementua, eta argazki horien aukeraketa bat egin du Eta, azken batean, hegan erakusketarako. Ostiralean aurkezpena egingo dute, eta Silgok berak emango ditu azalpenak.

Zein ederrak ziren uda luze haiek, ezta?

Bai, gurasoak Tenerifekoak ziren, eta guk, immigranteen seme-alaba gisa, ez genuen lotura handirik Gasteizekin, gure familia osoa Tenerifen zegoen eta. Urtero joaten ginen hara udan. Guretzat ez zen soilik oporretara joatea:ingurune atseginago batean egotea zen; oso berezia zen, zalantzarik gabe.

Zergatik erabaki zenuen argazkiak berreskuratzea eta erakusketa bihurtzea?

Bidaia emozional bat izan da. Argazkiak egin eta 35 urtera, maleta ireki, negatibo horiek guztiak aurkitu, eta hegan eginarazi didate aspaldian joan gabeko garai eta leku batera, eta oso atsegina izan da. Niretzat, guztiaren jatorri den horretarako bidaia bat izan da.

Lau ataleko bidaia bat, hain zuzen: itsasoa, irla, familia eta emakumea.

Uharteari lotutako nire iruditeria islatzen saiatu naiz. Irla, irlara joaten ginelako; itsasoa, guztia inguratzen duelako han, eta dena egiten delako itsasoari begira; familia, hara joateko arrazoia zelako, haiekin egoteko eta babesa sentitzeko; eta, emakumea, nire amari erreferentzia eginez, gure gidari izan delako urte horietan guztietan. Argazki horretako eskaileretan esertzen zen, terraza horretan egoten zen itsasoari begira...

Eta, azken batean, hegan izenburuak ere amari egiten dio erreferentzia?

Bai. Amak beti itzuli nahi izan zuen hara bizitzera, baina ez zuen lortu, gurekin geratu zen eta, Gasteizen. Duela bost urte hil zen, koronabirusarekin, eta duela hiru joan ginen errautsak botatzera,haren jaioterrira. Erakusketako azken argazkia da garai hartakoa ez den bakarra: amaren errautsak bota genituenekoa da; plastiko horretan eraman genituen. Azken argazkiak ere nahita daude gorantz kokatuta, hegan egite horri erreferentzia egiteko. Modu ona iruditu zitzaidan lana amaitzeko.

Izen bereko liburu bat ere argitaratu duzu.

Bai, azalean itsasoko argazki bat dago, eta, liburuan, anai-arrebei eskatu dizkiedan esaldiak elkarrizketan jarri ditut argazkiekin. Gainera, libururako, negatiboen tira bat sortu dut, eta ale bakoitzean sartu dut tira horietako bat. Liburua erosten duteneknegatibo horietako bat izan dezaten argazkiez gain, istorio honen zati bat.

5.000 negatiboak kabitzen ziren maleta horretan?

Bai, denak sartzen ziren. Uste dut etxe aldaketa guztietan iraun duten elementu bakanetako bat dela. Maleta beti egon da nirekin.

Memoria ariketa bat da, finean?

Bai, nik beti esaten dut erakusketa hau bidaia hirukoitz bat dela: denboran, espazioan eta barrurantz egindakoa, nik hori guztia nola gogoratzen dudan ikusteko. Oso proiektu pertsonala da, intimoa; garai horretara eramaten nauten sentimenduen eta sentsazioen argazkiak dira.

Nolakoa izan da sortze prozesua?

Asko gozatu dut prozesu osoarekin, eta zoragarria izan da niretzat: eskaneatu, aukeratu, inprimatu... Baina, agian, jendearekin konpartituz gozatu dut gehien. Lehenik, anai-arrebekin, eta, gero, lagunekin eta erakusketara etortzen diren guztiekin. Horrek asko asebetetzen nau.

Antonio osabarekin hasi zinen argazkiak ateratzen...

Bai, harekin hasi nintzen. Hark erakutsi zidan argazkiak errebelatzen, Tenerifen lan egiten zuen institutuko laborategian. Ordutik aurrera, beti ibili izan naiz sorbaldan kamera bat dudala, argazkiak eginez paisaiei, familiari, lagunei...

Zure web orrialdean diozunez, argazkilaria zara, eta ekonomista aisialdian. Ordena horretan, zehazki?

[Barrez] Pixka bat ironikoa da, baina bai. Ni ez naiz profesionalki argazkilaritzan aritzen, ekonomista naiz, bai.

Zer da argazkilaritza zuretzat?

Argazkilaritza denboran zehar egiten den bidaia bat da. Azkenean, argazki bat ateratzen duzu, eta argazki hori ez da itzultzen. Leku berean beste bat egiten baduzu, ez da lehengo bera izango; dagoeneko beste bat da. Baina, agian, barruranzko bidaiarekin identifikatzen naiz gehien. Nik beti egiten ditut argazkiak nire sentimenduak eta emozioak islatzeko: hori da argazkilaritza niretzat.


portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).