artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artearen eta fisika kuantikoaren maiatza Tabakaleran

Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, Ikuspegi kuantikoak programa EAEko beste erakunde kultural batzuetara zabalduko da publiko berriengana iristeko.

artearen-eta-fisika-kuantikoaren-maiatza-tabakaleran
Jaione Camborda zinemagilea

| 2 Mai 2025

Maiatzean, Tabakalerak jardueren programa publiko zabala eskainiko du Ikuspegi kuantikoak erakusketaren inguruan; arte garaikidea eta fisika kuantikoa diziplina anitzeko ikuspegi batetik lotzen dituen proposamena. Programa honek Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntza estrategikoa du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde kultural batzuetara zabaltzen da, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museora. Horrela, Donostiatik harago doa erakusketa-proiektu honen irismena.

Izan ere, Guggenheim Bilbao Museoarekiko lankidetza da programa honen funtsezko osagaietako bat. Maiatzaren 4an, igandea, 6 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako tailerra emango da museoan. Maushaus kolektiboak gidatuko du tailerra, artea, zientzia eta teknologia uztartuta hezkuntza-esperientzien sorkuntzan adituak. Tailerraren helburua da txikienak fisika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuetan murgiltzea, jolasaren, irudimenaren eta sormen-esplorazioaren bidez.

Maiatzaren 6an, asteartea, Artearen eta zientziaren arteko elkarrizketak mahai-ingurua izango da Guggenheimen. Bertan, Ikuspegi kuantikoak erakusketaren komisario Mónica Bello, erakusketan parte hartzen duen Abelardo Gil-Fournier artista, eta Donostia International Physic Center-eko (DIPC) zuzendari Ricardo Díez Muiño izango dira parte hartzen. Topaketak gogoeta partekatua proposatzen du, fisika kuantikoaren printzipioek egungo praktika artistikoetan duten eraginaren eta arteak, aldi berean, zientzia ulertzeko irekitzen dituen bide berrien gainean.

Maiatzaren 8an, asteazkena, Karen Barad filosofo eta fisikariak zientziaren, filosofiaren eta feminismoaren arteko loturei buruzko hitzaldia emango du Tabakaleran. Kaliforniako Unibertsitateko (Santa Cruz) irakaslea, Barad ezaguna da fisika kuantikoa, azterlan feministak eta teoria kritikoa elkartzen dituen errealismo agentzialaren teoria garatzeagatik. "Meeting the Universe Halfway"-ren (2007) egilea da, erreferentziazko liburua, Susan Koppelman Award sariduna. Era berean, Bruno Latour eta John J. McDermott sariekin ere aintzatetsia izan da; sari horiek ikerketaren eta idazketaren bikaintasuna aitortzen dute filosofiarekin, gizarte-zientziekin eta etikarekin lotutako arloetan. Bere jardunak materiari eta ezagutzari buruzko begirada erabat irekia proposatzen du, fisika kuantikoaren irakurketa politiko eta afektibotik.

Maiatzaren 9an, osteguna, Tabakalerak hitzaldi hau hartuko du:100 urte fisika kuantikoan. Hau hasi besterik ez da egin. Rainer Blatt fisikariak emango du, arlo honetan ikertzaile gailenetakoa nazioartean eta atomoaren teletransportazioa lortzen lehena. Bere hitzaldian, Blattek errepasoa emango dio fisika kuantikoaren bilakaerari, hastapenetatik egungo aplikazioetaraino −GPSa, laserra eta transistoreak, besteak beste− eta konputazio kuantikoan egin berri diren garapenei buruz jardungo du. Egun horretan bertan, Blattek elkarrizketa batean parte hartuko du Jaione Camborda zinemagilearekin, Urrezko Maskorra irabazitakoa Donostia Zinemaldian. Elkarrizketa horretan, biek partekatuko dituzte errealitatea zinematik eta zientziatik ikertu, esperimentatu eta irudikatzeko moduei buruzko ikuspegiak. Aipatzekoa da Tabakalerako Ikuspegi kuantikoak erakusketan parte hartzen duela Cambordak DIPCrekin eta CERNekin lankidetzan garatutako instalazio batekin, non prozesu subatomikoen irakurketa sentsoriala eta poetikoa planteatzen duen.

Maiatzaren 17an, ostirala, Tabakaleran film laburren hautaketa bat proiektatuko da zuzendari berari, Jaione Cambordari, eskainitako Gutun Zurian, zentroak ematen duen Zinea eta Artea zikloaren barruan. Proiektatuko diren filmetako batzuk Johan van der Keuken, Herz Frank, Jessica Sarah Rinland eta Apichatpong Weerasethakul zinemagileenak dira, beste gai batzuen artean pertzepzioa, denbora eta esperientzia sentsoriala esploratzen dituztenak.

Maiatzaren 30ean, osteguna, José Luis Crespo fisikari eta dibulgatzaileak, Quantum Fracture kanalaren sortzaileak, Todo es cuántica hitzaldiarekin itxiko du hilabetea. Crespok azalduko du fisika kuantikoaren legeek nola eragiten duten gure eguneroko bizitzan eta nola ari diren aldatzen teknologia kuantiko berriak egungo mundua. Crespo, Madrilgo Fisika Teorikoaren Institutuko eta Órbita Laika telebista-programako ohiko kolaboratzailea, dibulgazio zientifikoaren ahots ezagunenetako bat da gaztelaniaren eremuan.

Bestetik, hilean zehar Tabakalerak eskainiko dituen jardueren artean daude bisita solasaldiak erakusketara, arte garaikidera hurbiltzeko Arte-Makina ikastaroko saioak, eta Zirkulu kuantikoa diziplinarteko topaketa, egun fisika kuantikoaren irismen filosofiko eta politikoari buruzko pentsamendua partekatzeko espazioa.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).