artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ikuspegi kuantikoak. Izan zitekeen

'VISIONES CUÁNTICAS' | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: Ekainaren 8ra arte.

ikuspegi-kuantikoak-izan-zitekeen
'Ikuspegi kuantikoak' erakusketako zenbait pieza. ANDONI CANELLADA / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 6 Mai 2025

Jakina da Tabakalerako zuzendaritza aldatu zenetik instituzioaren erakusketa programazioak ere aldaketa nabaria izan zuela, besteak beste, teknologia berriei protagonismoa emanaz. Eta jakina da, behin baino gehiagotan aitortu dudanez, aldaketa honek grazia handirik ez didala egin izan, artearen eta teknologiaren arteko hibridazioak helburu dituzten proiektuek neke-gehigarri-halako-zerbait eta errezeloa sorrarazten didatelako; bereziki, proposamen mota hauetan maiz artearen eta teknologiaren arteko harreman horiek beste inolako ekarpenik egiteko asmorik gabekoak izaten direlako, haien helburu bakarra hibridazio horiek egitea besterik ez delarik. Izan ere, zein da teknologia berrien erakusketa baten eta pintura erakusketa baten arteko ezberdintasuna? Eta pintura erakusketa bat planteatzeak bere horretan, beste inolako ekarpenik gabe interes eskasa izan badezake, ez al da, bada, gauza bera gertatzen teknologia berrien kasuan?

Dena den, eta nahiz eta instituzioaren garai berrietan ildo honen arabera ekoiztutako erakusketetara errezelo honekin joan, ez dira bertaratze guztiak esperientzia desatseginak izan, eta horrek animatu ninduen Visiones cuánticas erakusketara joatera.

Gutxi izango dira aurten Zientziaren eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea ez dela dakitenak; orain dela aste batzuk, gainera, kuantikaren eguna izan zela aprobetxatuaz komunikabideetatik etengabe gaiaren inguruan hizketan jardun baitzuten. Eta ez dut uste kasualitatea ere izan zenik. Aurten Donostian IBM enpresak ordenagailu kuantikoa instalatu behar izateak zer ikusirik izango zuen. Eta, beraz, ez litzateke arraroa izango erakusketa hau bera ere ekimen honi ikusgarritasuna bermatzeko xede berarekin lerrokatuta egin izana.

Dena den, Monica Bello komisarioak pentsatutako proiektuari aukera bat eman beharra zegoelakoan nengoen; politikak politika, proiektuak proiektu gisara interesa ere izan zezakeelako.

Eraikineko erakusketa aretoak biltzen dituen atarian kokatu dute proiektuaren lehen harrera gunea. Oihal zuri gardenez inguratutako zirkulu handi bat da; hura gurutzatu eta bertan aulki batzuk eta aurrean monitore bat ikus-entzunezko bat proiektatuz: komisarioa eta artistak banan-banan beraien proiektuari buruz hitz egiten azaltzen dira. Beste zenbait instituziotan badute ohitura halakoak egiteko, besteak beste, San Telmo museoan, eta erakusketara zuzenean barneratu aurretik bisitariari ikusiko duenaren inguruko zenbait gako helarazteko tresna interesgarria da. Tabakaleran ordea, ez dute egiteko ohiturarik, eta horrek harritu ninduen: zergatik jarri dituzte erakusketa honen kasuan hainbeste esplikazio estra?

Oihal zuri gardena berriz ere igaro eta aretora sartzean, han ere ikus-entzunezko gehiago; aurrez aurreko horma estaltzen dute guztiek. Bakoitzean kuantikaren esparruetako bat azaltzeko saiakera egiten da. Eta ezker-eskuin, ohiko moduan, areto bana artelanekin. Eta artelan bakoitzaren alboan txarteltxo bat azalpenekin: bakoitzak kuantikarekin duen harremana esplikatzen du, baina bisitari arruntontzat (alegia, zientzian trebezia berezirik ez dugunontzat) ulergaitzak diren testuekin. Eta hala, proiektuetara hurbil zaitezke haien izaera estetikotik tiraka, eta adibidez Marina Rosenfelen ikus-entzunezkoan biltzen diren irudiak, musika eta materiaren arteko loturak zoragarriak dira; baina proiektuak kuantikarekin dituen loturak antzeman gabe jarraitzen du bisitariak. Eta azkenean erakusketa ikusten bukatzean, teknologia berriekin harremana duten artelanen multzo bat ikusi izanaren sentsazio huts eta hutsalarekin irteten da bisitaria; hainbeste esplikazio estra jaso arren.

Zientzialariei zuzendutako erakusketa den irudipena izan dut; gainera, eta bereziki, zientzialari gaztelaniadunei. Izan ere, eta euskara jasaten ari den olatu oldarkorren garai honetan, hona hemen beste bat gehiago: erakusketaren izenburuak gaztelerazko bertsioa besterik ez du…

Erakusketa bisitatu eta ondorengo egunean Artnet web orrialdetik jaso nuen Laure Prouvost artistak kuantikari esker egindako lanekin osatutako We Felt a Star Dying erakusketari buruzko kritika (Berlineko Kraftwerken erakusgai dagoena). Eta bertan egileak aditzera ematen zuenez, erakusketaren arrakasta ordenagailu kuantiko batek nola funtzionatu edo zer egin dezakeen azaldu beharrean, bisitariak artearen mugak berriz ere berregiten ari direla sentiaraztean egon da. Tabakalerako erakusketan norantza bera hartzea erabaki izan balute, seguruenik emaitza ere ezberdina izango zen.


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).