artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Marisa Gonzalez: Lemoizko zentralaren bihotzean egon zen artista

Marisa Gonzalezek bost hamarkadaz garaian garaiko teknologia berriekin sortutako hamaika lan bildu ditu Bilboko Azkuna zentroak. Lemoizko zentral nuklearraren desmuntatzea dokumentatzeko egindako lana ere ikus daiteke.

marisa-gonzalez-lemoizko-zentralaren-bihotzean-egon-zen-artista
Marisa Gonzalez artista Bilboko Azkuna zentroan. ARITZ LOIOLA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 6 Novembre 2025

"Eskuak hutsik nituela joan nintzen Bilbotik, eta eskuak beteta itzuli naiz orain". Marisa Gonzalez 1943an jaio zen, Bilbon, baina arte ikasketak egiteko joan zen Madrilera lehenik, bai eta Chicagora eta Washingtonera ere gero,1970eko hamarkada amaieran berriz ere Madrilera itzultzeko azkenik. Bost hamarkadako jardun artistiko etenik gabea izan da ibilbide geografiko horren emaitza, eta horren lekukotza zabala bildu du orain Bilboko Azkuna zentroak Marisa Gonzalez. Egikera sortzaile baterakusketan. Eta horregatik sortzailearen itzulerari buruzko aipamena. Bertan dira 1960ko hamarkadan aitzindari bilakatu zuten lan teknologikoagoak, bai eta Lemoizko zentral nuklearraren bihotzetik eraikina nola desegin zuten kontatzen duten dokumentazio lanak ere. Urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.

Aitzindari izan da Gonzalez teknologia berrien erabilera artistikoan, eta, hain zuzen ere, horregatik eman zioten Arteen Velazquez saria 2023an. Baina, oraindik ere, Gonzalezekiko zor historiko bat dagoela aipatu du Violeta Janeiro Alfagemek. Arte historialaria eta ikertzailea da Janeiro, eta hark egin ditu erakusketako komisario lanak ere. "Ez du merezitako ikusgarritasunik izan", laburbildu du. Eta teknologia berrien aitzindari ez ezik, arte feminista lantzen hasi zen lehenetako bat ere izan zela zehaztu du.

Hain zuzen ere, sortzaileak mugimendu sozial askatzaileekin izandako harremana nabarmendu du komisarioak. Eta horren adibide dira, esaterako, erakusketako lehen aretoan Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduari lotuta sortutako lanak, bai eta bigarren aretoan Augusto Pinochet Txileko diktadorearen agindupean torturatutako emakumeen lekukotzak oinarri dituzten irudi serieak ere.

Bestalde, bigarren areto erdialdean ikus daitekeen Fax Stationinstalazioa izan daiteke Gonzalezen teknologia berrien erabilera ulertzeko adibiderik argiena. Berez, 1992an sortu zuen instalazioa artistak, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Artean, fax makinak oraindik iritsi berri zirenean. Espainiak bizi zuen krisi egoerari buruz galdetu, eta hamaika artistak bidalitako mezuak biltzen ditu obrak. Horma batean ikusdaiteke jatorrizko lanaren argazkia, eta ordukoaren erreplika bat jarri dute Bilbon. Eta, gainera, Gonzalezek beste sortzaileekin elkarlanean lan egiteko izan duen ohituraren lekukotza ere bada lana.

Maiatzetik ekainera bitarte, Madrilgo Reina Sofia museoan ere egon da Gonzalezi eskainitako erakusketa, baina, zehaztu dutenez, han ikusitakoaren "ia bikoitza" da orain Bilbon jarritako bilduma. Izan ere, gune gehiago eskaini dizkiete bertan bai Lemoizko proiektuari eta bai Bilboko Harino Panadera ogi fabrika industrialari eskainitakoari. Garai batean 600 langile ere izan zituen arren, 1999. urtean eraitsi zuten fabrika, eta prozesu horren lekukotza bildu zuen Gonzalezek, bai argazki bidez, bai eta bideo bidez ere. Eta, gainera, proiektu hori izan zen gerora Lemoizen egindakoaren oinarria ere.

Nukleoko irudiak

Artistak azaldu duenez, okindegian egindako lana hartu zuten oinarri Lemoizko zentralera sartu ahal izateko baimenak lortzeko. Abokatu baten laguntzaz kontratu bat sinatu zuen Gonzalezek eraisketa lanak egiten ari zen enpresarekin. Artista halako prozesuak dokumentatzen aditua zela zehazten zen bertan, eta lan hori doan egiteko tratua sinatu zuten, betiere lortutako argazkien erabilera artistikoa Gonzalezen esku geratzen zela ere zehaztuz. Eta, kontatu duenez, oinarri juridiko horri esker lortu zuen bi urtez hilabetero zentralera sartu eta han gertatzen ari zen guztia erregistratzea.

Makina haietako baten argazkia seinalatu du artistak erakusketan. "Inoiz martxan jarri izan balitz, hau izango litzateke zentralaren bihotza". Eraikinean topatutako hainbat objektu ere jarri dituzte ikusgai areto berean, bai eta zentralaren kontrol mahaiaren argazki bat ere. Norbaitek —"nik ez dakit nork egin zuen"— bertan egindako pintaketarekin ere. "Hijos de P". Eta orduan kontatu du proiektuari buruzko azken anekdota artistak; azaldu duenez, Espainiako Gobernuko Industria Ministerioak erosi baitio argazki hori berriki. "Esan nien banuela pintaketarik gabeko beste antzeko irudi bat, baina ezetz esan zidaten, horixe nahi zutela".

Landareen formak

Artistak Hong Kongen egindako beste lan dokumental bat ere ikus daiteke erakusketan. Kasu horretan, hirira zaintza eta garbiketa lanak egitera joandako emakumeak dira proiektuaren protagonista. Gonzalezek kontatu duenez, milaka dira horretan aritzen diren filipinarrak, eta, lan baldintza ezin gogorragoak dituzten arren, igandeak libre izaten dituzte, eta, orduan, Norman Foster arkitektoak sortutako Hong Kongeko Bankuaren eraikinean biltzen dira denak. Milaka eta milaka emakume, elkarrekin.

81 urte ditu egun Gonzalezek, eta lanean jarraitzen du tailerrean. Frutak eta landareak darabiltza esku artean orain, eta, hain zuzen, giza figuraren antza duten fruten argazki batzuen aurrean eman du azalpena artistak: "Jadanik ez noa zentralak nola desegiten dituzten dokumentatzera, jadanik ez noa Asiara lanera, orain estudioan egiten dut lan,landareekin, eta, haiekin esperimentatuz, forma berriak bilatzen dizkiet".


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).