artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak
Bisitari bat Jose Antonio Azpilikueta artistaren bi grabaturen artean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 4 Février 2026

Urtebetetze opari batekin hasi zen dena. Edward Hopper margolariaren zale amorratua izanik, haren hamabi artelanetan oinarritutako hamabi kontakizun idatzi zituen Jose Ignacio Olabe arte editore eta idazleak, eta haietako bakoitzarentzat grabatu bat egiteko eskatu Jose Antonio Azpilkueta artistari, 2024an. 70 urte betetzekoa zenez, 70 ale osatu zituen irudi eta testu haiekin, eta 70 laguni oparitu gero, bainaospakizuna zabaldu egin da orain. Editoreak opari eman dizkio artelan horiek guztiak Bilboko Arte Ederren Museoari, eta erakusketa bat osatu dute orain haiekin. After Hopper (Gau amerikarra)deitu dute bilduma, eta apirilaren 19ra arte egongo da ikusgai, museoaren eraikin modernoko bigarren solairuko aretoan.

Hopper beti oso gertuko izan duela kontatu du Azpilikuetak, eta sarritan baliatu izan dituela haren lanak Euskal Herriko Unibertsitatean ematen zituen marrazketa klaseetan. 37 urtez irakasle aritu ondoren, erretiroa hartu zuen 2024an, ordea, eta, nolabait ere, Hopperren falta sumatzenzuen, esan duen. "Nostalgia moduko bat nuen". Eta justu orduan heldu zitzaion Olaberen eskaria.

Lan handiak egiteko eskatu zion Olabek, eta halakoak dira Bilbon ikusgai daudenartelanak. Ikusleak berehala identifikatuko ditu bertan Hopperren koadrorik ezagunenetako batzuk. Tartean dira, esate baterako, Nighthawkskoadro ikonikoko taberna eta Chop Sueyizenburuko margolanekokafetegiaren barnealdea, arratseko argi epelak argitua, bai eta Hotel Roommargolanean lurrera begira dagoen itxura malenkoniatsuko emakumeaere. Baina, nahiz eta jatorrizko erreferentzia erraz identifikatu daitekeen, Azpilikuetak argi ikusteko moduan utzi ditu egindako moldaketak ere.

Hoteleko gelan ikusten den emakumearen kasuan, esaterako, lautan irudikatu du eszena, ia-ia narrazio bat osatuta. Inor heldu aurretik, hutsikikus daiteke gela lehen irudian;maleta batzuk marraztu ditu artistak bigarrenaren ertz batean, Hopperren emakumea azaltzen da hirugarrenean, eta, gero, emakumeak gela behin betiko utzi balu bezala, ohea hutsik dagoberriro ereazkenekoan. Eta ez da hori egin duen moldaketa bakarra. HopperrenChop Suey koadroari dagokion, adibidez, Jose Ignacio Olabe editorearen erretratu bat txertatu baitu eszenaren atzealdean.

Editorea, ustekabean

Boligrafoa, argizariak eta koloretako arkatzak baliatu ditu Azpilikuetak irudiak sortzeko, eta digitalki inprimatu ditu ondoren. Bada, irudi horiek ez ezik, haiek sortzeko egindako zirriborro batzuk eta Olaberen liburuaren ale bat ere topatuko ditu bisitariak, aretoaren erdian jarritako erakusmahaian.

Mikel Lertxundi artehistorialariak egin ditu komisario lanak. Kontatu duenez,Jacinto Olabe artistari buruzko datu bila jo zuen lehenengoz Jose Ignacio Olaberengana. Izan ere, margolaria aitona zuen. Solasaldia luzatu, ordea, eta hala izan zuenOlaberen editore lanaren berri, ustekabean.

Lertxundik gogoratu duenez, 1993an hasi zen Olabe editore. Alberto Renteriari egin zion enkargua orduan, eta Behi amaizeneko grabatua izan zen emaitza. Geroztik, hiru hamarkada egin ditu edizio arloan, nahiz eta sekula ez duen bere lanikmerkaturatu, ez zabaldu ere. "Rara avis bat da", definitu du Lertxundik. "Arte sorkuntza sustatzeko egiten du lan hori, eta sorkuntza prozesuan inplikatu ahal izateko". Horregatik haren lagunek eta zenbait artistak baino ez zuten haren jardunaren alor horren berri. Eta horregatik hartu zuen Lertxundik ere halako sorpresa Olaberenetxera joan eta hark editatutako lan guztiak biltzen zituen kutxa ikustean ere.

Eta, geroztik, bi erakusketa ere antolatu ditu artelan horiekin. Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko erakusketa aretoan izan zen lehena, 2014an, eta DurangokoArte eta Historia Museoan bigarrena, 2018an.

Guztiraehun estanpa baino gehiago editatu ditu, eta bederatzi artistarekin aritu da lankidetzan. Azpilikuetarekin eta Renteriarekin ez ezik, Mikel Diez Alabarekin, Jesus Mari Lazkanorekin, Daniel Tamayorekin, Gentz del Vallerekin, Chema Elexpururekin, Koldobika Jauregirekin eta Manuel Garcia Secorekin ere aritu da lanean.

"Behin baino gehiagotan izan dut Hopperren koadroen barruan egon naizelako irudipena", esan du Olabek berak. Aspalditik du gustuko artista, eta horregatik hautatu zituen haren lanak baiipuinak idazteko oinarritzat, bai eta Azpilikuetari enkargua egiteko abiapuntutzat ere. Esker ona adierazi dio museoari, egindako lanagatik, eta haren kalitatea nabarmendu du.

Olabek, gainera, harreman estua du museoarekin. Erakundeko arduradunek zehaztu dutenez, 2022az geroztikguztira78 obra eman dizkie,eta, beraz, multzo zabal horren azken muturra baino ez dira orain ikusgai dauden Azpilikuetaren lanak. "Nire ustez, 60 urtera iristen den gizon batekbetebeharra dugizartearengandik jasotakoa gizarteari itzultzeko", azaldu du argitaratzaileak.


after-hopper

After Hopper

Jose Antonio Azpilikueta

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 04 Février 2026
Au 31 Mai 2026


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).