artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo Museoak García Ramos familiaren 10 artelan jaso ditu dohaintzan

Donostiako García Ramos familiak San Telmo Museoari bederatzi autoreren 10 artelan eman dizkio dohaintzan. Zortzi olio, akuafuerte bat eta zeramikazko eskultura bat dira, Julián Tellaeche, Aurelio Arteta, Ricardo Baroja, Alejandro Tapia, Eduardo Chillida, Ascensio Martiarena, Carlos Marcote, Gaspar Montes eta Arturo Acebalenak.

san-telmo-museoak-garcia-ramos-familiaren-10-artelan-jaso-ditu-dohaintzan
García Ramos dohaintza Arg/ Iker Azurmendi

| 24 Février 2026

Egungo emaileen gurasoek urtetan zehar sortu zuten bildumaren zati bat da dohaintza. Gustuko zuten artea, ohikoak ziren erakusketatan, galeriatan eta enkanteetan, eta harremanak zituzten sektoreko artista eta profesionalekin. Koadroak erosi eta saltzen zituzten, eta urteen poderioz familiaren bilduma handitzen joan ziren. Gurasoak eta anaietako bat hil zirenean, bildumaren zati bat San Telmori ematea erabaki zuten.

Jasotako obren artean museoak hiru hauek hautatu ditu dohaintzaren interes artistiko eta dokumentalaren erakusgarri gisa: La maestra de Oscoz, Recolección de manzanas eta Descargando en el puerto. Artetaren eta Tellaecheren lanen kasuan, obrak erreferentziazko bi autorerenak dira, hala euskal artearen historian nola penintsulako artean. Beren obra museo aipagarrienetan eta bilduma korporatiboetan dago. Barojaren lanaren kasuan, bere kalitateaz gain, azpimarratzekoa da piezaren balio dokumentala, lantzen duen gaiarengatik.

Ricardo Baroja: La maestra de Oscoz

Eszenak tropa militarrek neska gazte bat gauez atxilotzen duten unea erakusten du. Ilargi-argiak ilunki argitutako plaza baten erdian, tropa erreketeek itxura hauskorreko emakume ilehori gazte bat zaintzen dute, eskuak lotuta dituena. Bitartean, kapote militar batez estalitako irudi ilun batek, seguru aski kapilau militar bat, atxilotuta dagoela esaten dio, eta eskuaz adierazten dio ezkerretara dagoen kotxe batera igo dadila. Eszenaren atzealdean dauden bizilagunek gertaera izuturik ikusten dute.

Koadroaren atzealdean dagoen izenburuak eta soldaduen uniformeek gertakariaren arrasto bat ematen digute: seguru aski, koadro honekin Ricardo Barojak María Camino Oscoz Urriza Nafarroako Gorza udalerriko maistraren istorioa kontatzen du. Alderdi Komunistako kidea izan zen, 1936ko uztailaren 31n atxilotu zuten eta urte bereko abuztuaren 10ean epaiketarik gabe erail zuten. Gainera, maistra gaztea Pio eta Ricardo anaien ezaguna zen, gerra aurreko urteetan haiekin harreman epistolarra izan baitzuen.

Indar adierazkor handiko lana da, bere interes artistikoari Nafarroako Gerra Zibileko gertakari tragiko baten balio historiko garrantzitsua gehitzen diona.

Aurelio Arteta: Recolección de las manzanas

Campesinas vascas con frutas y hortalizas (c. 1913-1915) lanerako prestaketa-artelana da hau. Amaitutako obra Bilboko Arte Ederren Museoan dago eta Barakaldoko Munoa Jauregiko jantokiko paretak dekoratzeko artistak egin zuen pintura ziklokoa da. 20ko hamarkadan Artetak lan hau errekuperatu zuen Madrilgo Banco Bilbaoren eraikinean egin zituen pintura muraletarako. Horko paneletako batean eszena errepikatu egin zuen emakumeen posizioan aldaketa batzuk eginez. Lan hau Banco Gipuzcoanoren Caminos en la pintura bildumaren bigarren liburukiko azalean agertzen da.

Julián de Tellaeche: Descargando en el puerto

Tellaechek etengabe errepikatzen ditu itsasoarekin eta bertako jendearekin zerikusia duten gaiak, eta kartoia euskarri gisa erabiltzea kolorearen soiltasuna ahalbidetzeko. Hala, ikuslearen arreta konposiziora zuzentzen da. Tellaecheren lan honen aurreko hainbat bertsio daude, eta bertan gaia errepikatzen du zenbait aldaketa eta neurri desberdinekin. Dohaintzan emandako pieza hau 1931ekoa da.

DOHAINTZA GEHIAGO

Museoetako bildumak handitzeko oso ohikoak dira norbanakoek, erakundeek, elkarteek... egindako dohaintzak. Pertsona horien eskuzabaltasunari esker, ondare artistiko, historiko eta kulturala ezin hobeto kontserba daiteke, dokumentatzeko, zabaltzeko eta gizarteari helarazteko.

Azken urteotan, San Telmok dohaintza ugari jaso ditu artearen eta dokumentazioaren esparruan.

Horien artean daude Sigfrido Koch Bengoetxearen eta Sigfrido Koch Arrutiren argazki funtsa, Antton Elizegi eta Fernando Postigoren argazki bildumak, Amable Ariasen "Antzoki Zaharra" akuarela saila, eta Remigio Mendiburu eta Rosa Valverderen obra grafikoa.

Era berean, Cristina Iglesiasek kobrearen gainean azidoarekin serigrafiatutako lau pieza eman zizkion udalari, museoaren bilduman sartu direnak, horiek ondo kontserbatu eta zabaltzeko. Santa Klara uhartean dagoen Hondalea instalazioarekin lotutako obrak dira.

Horiez gain, aipatzekoak dira beste dohaintza hauek ere: Altxerri eta Echeverria arte galerien artxibo dokumentalak, Maya Aguiriano arte historialariarena, María Paz Jimenez artistaren funts dokumentala, Juan Antonio García Marcos arte kritikariaren erakusketa-liburuxken bilduma eta Vicente Cobreros Uranga Arrameleren artikulu bilduma. Horiei gehitu behar zaie Carmen Díaz Mintegui, Miren Garmendia Etchenique eta Begoña Gorospe Pascual ikertzaileek emandako feminismoari buruzko material dokumentala.

Dohaintza horiek guztiez gain, izaera hetereogeneoko beste batzuk ere jaso ditu museoak azken urteotan, hala nola jantziak, osagarriak, etnografia piezak...


nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Galerie Champ Lacombe (Biarritz, Lapurdi)

Du 18 Juillet 2026
Au 05 Septembre 2026

hiri-ikuspegiak

Hiri ikuspegiak

San Martin, Sesma, Cassany

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 16 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

artea-eta-erlijioa

Artea eta erlijioa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 25 Juin 2026

Aita santuak Espainiara eta Kataluniara egin berri duen bisitaldia dela-eta Arantza Santestebanek idatzitako Begirada altxa izenburuko artikuluan irakurri nuen erlijioaren zeregina ez dela ikusezina denaren gaineko informazioa ematea, pertzepzioa eraldatzea baizik.

lorategi-bertikalak

Lorategi bertikalak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 25 Juin 2026

HIRUGARREN PAISAIA | Artista: Maria Azkarate. | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: 2027ko apirilaren 4ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoak-bihotz-berria-du

Bilboko Arte Ederren Museoak bihotz berria du

Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
| 23 Juin 2026

Museoaren handitze planaren barruan egindako ataria aurkeztu dute: Arriaga ataria. Egungo bi eraikinak lotzen ditu, eta haren gainean egongo da hirugarrena. Etzi egingo dituzte ate irekiak.

zeharkako-estetikak-2026-egonaldia-abian-da-dagoeneko

Zeharkako Estetikak 2026 egonaldia abian da dagoeneko

| 22 Juin 2026

Idensitat-en hilabetez lanean aritu ondoren, hautatutako proiektuak, AzkonaTolazaren 'Ibaiko irakurketa kluba' eta Raquel Meyers-en 'Munstroen garaia', Uharte Zentrora iritsi dira bertako testuingurutik ekainean zehar euren garapenarekin jarraitzeko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).