artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zineb Sedira, artea eta erresistentzia, Tabakaleran.

Tate edo Centre Pompidou bezalako bildumen parte den artista franko-aljeriarrak ezbaian jartzen du memoria historikoa, eta identitatea, migrazioa eta erresistentzia kulturala esploratzen ditu.

zineb-sedira-artea-eta-erresistentzia-tabakaleran
Zineb Sedira. Arg/ Tabakalera

| 25 Février 2026

Tabakalerak Zineb Sedira (Paris, 1963) artista frantziar-aljeriarraren Standing Here Wondering Which Way to Go (Hemen zutik, zer bide hartu nire buruari galdezka) inauguratu du. Rita Fabianak eta Ane Agirre Loinazek komisariatu duten erakusketak Aljeriako, Afrikako kontinenteko eta diasporako hirurogeiko hamarkadako utopien inguruko hausnarketa proposatzen du, baita kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa kokatu zuten nazioarteko askapen-mugimenduen inguruan ere.

Sediraren praktika artistikoak migrazioa, memoria eta kultur transmisioa ditu ardatz. Kontakizun kolektibo eta pertsonalen bidez —batzuetan autobiografikoak dira—, historia ofizialeko narratiba nagusiak zalantzan jartzen ditu eta identitateari eta erresistentziari buruzko irakurketa berriak proposatzen ditu.

Artea, memoria eta erresistentzia

Aljer, estatu berriaren hiriburua, Afrikan kolonialismoaren aurka, inperialismoaren aurka eta independentziaren alde sortu zen mugimendu global askoren topagune iraultzaile gisa eratu zen. Erakusketak 1969ko Aljerreko lehenengo Kultura Jaialdi Panafrikarra (PANAF) du abiapuntu. Jaialdi horretan, Afrikako eta diasporako buruzagi politikoak, artistak eta intelektualak elkartu ziren. Aljer XX. mendeko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako nazioarteko epizentro kultural eta politiko bihurtu zuen jaialdiak.

Arteak eta kulturak elkartasunerako, emantzipaziorako eta nortasun kolektiboa eraikitzeko tresna gisa duten funtzioa aztertzen du erakusketak. Testuinguru horretan, 1965ean Afrikako lehen zinemateka Aljerren sortu ondoren, zinema militantearen funtsezko gune bihurtu zen, nazioarteko koprodukzioak eta zinema politikoaren forma berriak bultzatu baitziren bertan. Festival panafricain d'Alger (1969) William Kleinek zuzendu eta Aljeriako Estatuak ekoitzitako filma da erakusketaren pieza nagusia. Lan hori artxibo historikoa eta erakusketaren detonatzaile kontzeptuala da.

Erakusketaren izenburua, Standing Here Wondering Which Way to Go, Marion Williams gospel abeslari afroamerikarrak jaialdian bertan interpretatutako abestitik dator. Hainbat belaunaldi markatu zituen bilaketa eta konpromiso politikoaren uneari egiten dio erreferentzia esaldiak.

Erakusketa bat lau eszenatan

Bideoa, argazkia, objektuak, dokumentuak eta musika integratzen dituen instalazio gisa egituratzen da erakusketa. Iragana eta oraina lotzen dituzten lau eszenatan antolatzen da ibilbidea:

Way of Life (Bizimodua): eskala errealeko diorama bat da, eta Sediraren Londresko etxebizitza-aretoa irudikatzen du, hirurogeiko hamarkadako estetikan oinarrituta. Espazioa artxibo intimoa da, eta historia politikoa eta memoria pertsonala lotzen ditu.

For a Brief Moment the World Was on Fire… (Une labur batez munduak su hartu zuen...) artistak bildutako aldizkariak, egunkari zatiak, argazkiak, adierazpen politikoak eta artxiboko materialak uztartzen dituen fotomuntaketa eta objektu sorta da. Lanak oroitzapen pertsonalak eta kolektiboak batzen ditu, eta Aljerren independentzia ondorengo urteetako sormen-energia ekartzen du gogora.

We Have Come Back (Itzuli gara) artistaren protesta-abesti eta kanta militanteen biniloen bilduma pertsonalaren hautaketa da.

Mise-en scène (Eszenaratzea): hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan Aljerreko Zinematekan proiektatutako film iraultzaileen negatiboekin eraikitako ikus-entzunezko pieza.

Proiektuak, gainera, William Klein argazkilari eta zinemagilearen, Jason Oddy artista bisual eta idazle britainiarraren eta Nabil Djedouani zinegile eta ikertzaile franko-aljeriarraren lanak eta materialak biltzen ditu, baita zenbait egile aljeriar ezezagunen argazkiak eta Boubaker Adjali argazkilari eta ekintzaile antikolonialak Angolan eta Mozambiken 1970ean ateratako irudien aukeraketa bat ere.

Erakusketa Lisboako CAM – Centro de Arte Moderna Gulbenkian zentroarekin koproduzituta dago, iaz aurkeztu zen bertan eta Institut Françaisen laguntza jaso du.

Azterketa-kasuak: Ekuatore Ginea eta Kanariar Artxipelagoa

Tabakalerako erakusketan Espainiako iragan kolonialaren borroka antikolonialei lotutako bi azterketa-kasu daude ikusgai:

Lehenengoak Ekuatore Gineako independentzia prozesuari buruzko material grafiko eta bibliografikoak biltzen ditu —1778tik 1968ra espainiar kolonia izan zen—. Nabarmentzekoak dira 1962ko erreferendumeko argazkiak, PANAFen Ekuatore Ginearen presentzia eta Leandro Mbomio Nsue Kultura ministro eta margolariaren figura, "Picasso Beltza" bezala ezaguna. Zati hori Raquel Ilombéren lan poetikoarekin osatzen da, espainolez argitaratu zuen lehen emakume ekuatoreginearra. Haren idazkerak oroimena eta emakumeen autoezagutza aldarrikatzen ditu.

Bigarren kasua Kanariar Uharteetako Autodeterminazio eta Independentziaren aldeko Mugimenduari (MPAIAC) dagokio. Mugimendu hori Antonio Cubillo kanariar politikari eta aktibistak sortu zuen Aljerren 1964an, Afrikar Batasunerako Erakundearen eta Aljeriako gobernuaren laguntzarekin. Erakutsitako materialen artean Taburiente taldearen Nuevo Cauce biniloa dago, 70eko hamarkadako protesta-abesti kanariarraren erreferentea.


local-ecology

Local Ecology

Jochen Lempert

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 21 Novembre 2026
Au 29 Mars 2027

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 20 Novembre 2026
Au 14 Février 2027

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).