artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Basterretxearen eta Oteizaren arteko harremana "kartografiatzeko" erakusketa bat jarri dute ikusgai Altzuzan

Bi artisten lankidetzaren fruitu izan diren edo, nolabait, bataren zein bestearen arrastoa daukaten sei proiektutan jarri dute arreta. Besteak beste, 1960an Madrilgo Nebli galerian elkarrekin osatutako erakusketaren oihartzunak dakartza mostra berriak.

basterretxearen-eta-oteizaren-arteko-harremana-kartografiatzeko-erakusketa-bat-jarri-dute-ikusgai-altzuzan
Basterretxearen 'Zeinua' eskultura, Oteizaren 'Esekidura hutsa' piezaren ondoan. OTEIZA MUSEOA

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Mars 2026

Haien sorterrietatik urrun, Argentinan gurutzatu ziren lehenbiziko aldiz Jorge Oteizaren (Orio, Gipuzkoa, 1908 - Donostia, 2003) eta Nestor Basterretxearen (Bermeo, Bizkaia, 1924 - Hondarribia, Gipuzkoa, 1914) bizitzak, 1940ko hamarkadan. Ordurako, biak zebiltzan aurrez urratutako bide artistikoetatik determinazioz ibiltzen, eta halaxe egin zuten aurrerantzeanere, hamarkadetan, bai nazioartean eta baita Euskal Herrian ere, erbestetik bueltatutakoan. Ezagun dira bi-biek abangoardiako euskal artearen historia garaikidean eginiko ekarpenak. Ezagun dira, orobat, XX. mendearen bigarren erdialdean adierazpide estetikoetan bultzatu zituztenberrikuntzak. Eta, hala eta guztiz, harago ere jo daiteke analisian. Nork bere kasa eta paraleloan trazatutakoei ez ezik, Argentinako enkontru hartaz geroztik elkarrekin eginikoei ere erreparatzeak nabarmen bistara dezake haiekutzitako ondarearen itzal zabalago bat. Eta hori ekarri du azalera, preseski, Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoak zabaldutako erakusketa berriak: Basterretxea -Oteiza. Espazioaren arazoa. Bi artisten artekolankidetzajarri dute erdigunean. Bai eta laguntasuna bera ere.

Mostra mardula ondu dute. Laurogei piezatik gora daude bilduta: eskulturak, argazkiak, zirriborroak, gutunak eta beste.Eta, Basterretxearen eta Oteizaren arteko harremana "sakonki ezagutarazteko" helburuz, ibilbide bat proposatu duteJuan Pablo Huercanoseta Peio Agirre komisarioek —Oteiza museoko zuzendariorde ere bada Huercanos, eta Agirre bereziki aditua da Basterretxearen obran; hari buruz landutako bosgarren erakusketa du Altzuzakoa—. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.

Funtsean, bi artisten artekolankidetzaren fruitu izan diren edo, batera edo bestera, haien arrastoa daukaten sei proiektutan jarri dute arreta. Nabarmendu dutenez, adiskidantza harremanaren "kartografia" lan bat trazatzea izan dute xede.1952tik aurrera Arantzazuko basilikaprestatzeko lanak dira komisarioek begiz jo duten proiektuetako bat, baita, denbora lerroaren beste muturrean, Sabino Arana fundaziorako 1979an eginiko proiektua ere. Tartean kokatu beharreko hauek ere aztertu dituzte, gainera: Madrilgo Nebli aretoan elkarrekin ondutako Esculturas. Relieves erakusketa(1960), Irungo Etxearen proiektua(1958-1975), eta Operación H (1963) eta Ama Lur(1963-1968)zinema proiektuak.

56 urteren ondotik, atzera

Gertakari esanguratsuen errenkadan,baina, denak ez dira berdin. Mostraren aurkezpenean mintzatu ziren guztiek nabarmendu dute gauza bera: Madrilgo Nebli aretoko erakusketa ezinbestekoa izan da erakusketa berrirako. Hain zuzen, hura izan zen Oteizak eta Basterretxeakinoiz elkarrekin egin zuten erakusketa bakarra, eta komisarioek propio ekarri nahi izan dituzte haren oihartzunak Altzuzara. Huercanosek zehaztu duenez, ez dute Madrilgoa erreplikatu, baina, "hurbilketa bat" egiteko anbizioz, xehe aztertu dute orduanbi euskal artistek jorratutakoa, eta hartan paratutako zenbait pieza erreskatatu dituzte.

Edonola ere, bi artistek sekula elkarrekin osatutako erakusketa bakarra izatea ez da 1960ko mostrari aitortutako berezitasun nabarmen bakarra. Komisarioek nabarmendu dutenez, garai "erabakigarri" batean plazaratu zuten erakusketa hori Basterretxeak eta Oteizak, bidegurutze gisako batean zirelarik. Huercanosek gogora ekarri duenez, Oteiza dagoeneko hasia zen publikoki iragartzen alor eskultorikoa itxitzat ematekotan zela, eta laster "desplazatuko" zela beste gogoetagune batzuetara, hala nola arkitekturara, "hirira". Era berean, Agirrek nabarmendu duenez, Basterretxea ere "trantsizio garai betean" zen Nebliko erakusketa muntatzen ari zirenean: "Pinturatik eskulturara mugitzen ari zen, bi dimentsiotako planoak dagoeneko ez zitzaizkiolako aski espazioaz jarduteko". Hain zuzen, Basterretxeak Espacio plástico izeneko testu batean idatzita utzi zituen gogoetok, eta irakurgai dira orain ere, Oteiza museoak erakusketa berrirako ondutako argitalpenean.

Bermeotarraketa oriotarrak elkarri zioten estimua eta bien arteko konplizitateabehin eta berriz azaleratu dituzte komisarioek erakusketaren aurkezpenean. Huercanos: "Elkarrekin aritzen ziren, eta zerbait berezia aktibatzen zen orduan: nik sekula ez dut ezagutu halako kontzientzia pizteko gai den beste bikote artistikorik. Haizagailu batek bezain zabal hedatzen zuten erresonantzia kulturala". Edonola ere, aurkezpenean, komisarioei behin baino gehiagotan egin die eskapu bi artisten "tenperamentuei" buruzko aipamenak, eta, horregatik, kasik justiziazkoa dirudi Basterretxeak eta Oteizak izan zituzten ika-miken adibide bat sikiera jaso izanak.

Operación H ikus-entzunezko proiektuaren harira heldu zen haserrea. X Films ekoiztetxearen izenean, Juan Huartek spot baterako gidoi bat egiteko eskatuzion Oteizari, baina, bitartean, Basterretxeak beste proposamen bat egin zuen —Fernando Larruquertekin jardun zuen proiekturako—, eta, azkenerako, harena hobetsi zuten ekoiztetxekoek. Hala, iskanbila sortu zen bi adiskideen artean, nahiz eta, azkenerako, Oteizak egin egin zuen ekarpenik, eta haren sinadura ere agerrarazi zuten.

Carreñorenak ere bai

Mostraren aurkezpenean, Oteiza fundazioaren patronatuko lehendakari Jaione Apalategi ere mintzatu da tarte batez, eta hark ere irmo egin du azpimarra bi artisten arteko adiskidantzari buruzko erakusketa bat osatu izanak gaur egun daukan balioan. Hitza hartu bezain laster, Basterretxea zein Oteiza hilik direnetik hamarkada luze joan dela ekarri du gogora Apalategik, baina, kontrapisu modura, bi-bien obrak eta figurak oraindik "bizi-bizirik" direlako ideia azpimarratu du segidan. Haren esanetan, ukaezina da haien ondare artistikoak ez ezik haien "hitz jarioek" ere gaur egungo arte sisteman duten inportantzia.

Besteak beste, erakusketa antolatzeko prozesuan Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako sostengua eskertu du Apalategik —Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak ere parte hartu du agerraldian—, eta, hain zuzen, jakinarazi du jarduera gehiago ere antolatuko dituztela erakunde horrekin aurrerantzean.

Iragarri dutenez, 2028an plazaratuko duten beste proiektu baterako lanean dira dagoeneko, eta zera aurreratu dute gaur-gaurkoz: Jorge Oteizaren 120. urteurrenaren karietara onduko dute. Haren bitartez, arreta berezia jarriko dute eskultorearen emazte izandako Itziar Carreño Etxeandiarengan ere, eta hari loturiko efemeride bat izanen dute horretarako aitzakia, zehazki: 90 urte iragan izanen dira Argentinan ezkondu zirenetik.

Egitaraua

Erakusketaz gain, jarduera hauek ere antolatu dituzte Oteiza museoan.

  • Bisita gidatua, komisarioek lagunduta. Martxoaren 28an, 12:00etan.
  • Operación H film laburraren emanaldia. Maiatzaren 16an, 12:00etan.
  • Ama Lur filmaren emanaldia.Maiatzaren 30ean,12:00etan.
  • Haurrentzako kanpaldia. Apirilaren 7tik 10era.

galerie d'images

basterretxearen-zeinua-eskultura-oteizaren-esekidura-hutsa-piezaren-ondoan-oteiza-museoa

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).