artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arabako Arte Ederren Museoak lehen aldiz jarri ditu ikusgai Goyaren lau grabatu sailik esanguratsuenak

'Kapritxoak', 'Gerraren hondamendiak', 'Tauromakia' eta 'Burugabekeriak [Atsotitzak]' sail ospetsuak erakusketa batean bildu ditu museoak. Bildumak balio historiko eta artistiko "aparta" du, eta Goyaren pentsamendu artistikoa hobeto ulertzeko balio du.

arabako-arte-ederren-museoak-lehen-aldiz-jarri-ditu-ikusgai-goyaren-lau-grabatu-sailik-esanguratsuenak
Arabako Arte Ederren Museoan ikus daitezke Goyaren grabatuak. IDOIA ZABALETA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 23 Juin 2026

Francisco de Goyaren(Fuendetodos, Espainia, 1746–Bordele, Okzitania, 1828) lau grabatu sailik esanguratsuenak lehen aldiz bildu ditu Arabako Arte Ederren Museoak erakusketa berezi batean.Kapritxoak, Gerraren hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak[Atsotitzak]sail ospetsuak ikusgai jarri ditu museoak, eta, hala, artistaren unibertso kritiko, ilun eta sakonaren panoramika osoa bistaratu. Grabatuaren historian "mugarri" dira lanok, Sara Gonzalez de Aspuru museoko arduradunak azpimarratu duenez, eta aukera ematen dute Goyaren pentsamendu artistikoa osotasunean ulertzeko: gizakiaren kontraesanak, indarkeria, boterea, superstizioa eta arrazoiaren porrota. Fantasia eta arrazoia izenburua du erakusketak, eta 2027ko otsailera arte egongo da zabalik.

Juan Zelaya Letamendi fundazioak 2022an eman zizkion grabatuak diputazioari, harekin zuen zorra kitatzeko. Bilduma museoan sartu zenetik, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak obrendokumentazio, katalogazio eta zaharberritze lan sakona egin du, etaprozesu horren emaitza da erakusketa.

Bildumak balio historiko eta artistiko "aparta" dauka, Gonzalez de Aspururen hitzetan. Izan ere, Kapritxoak, Gerraren hondamendiak eta Burugabekeriak[Atsotitzak]lehen edizioak dira, eta Tauromakia, berriz, bigarren ediziokoa. "Horrek esan nahi du ikusgai dauden piezak ez direla soilik Goyaren irudimenaren adibide bikainak, baizik eta baita grabatuaren historiako ale berezi eta bakanak direla ere".

Fantasia eta arrazoia izenburuak beraklaburbiltzen du erakusketaren funtsa. Izan ere, Goyaren obra fantasiaz eta irudimenez betea dago, baina baita arrazoiaren porrotaren inguruko gogoetaz ere: "Bere garaiko Espainiaren erretratu zorrotza egin zuen artistak, baina haren lanek gaurkotasun harrigarria dute oraindik ere". Gerrak, gehiegikeriek, botereabusuek eta gizartearen hipokrisiak indarrean diraute gaur egun ere, eta horregatik Goyaren irudiak oraindik eregai dira ikuslea interpelatzeko, museoko arduradunaren hitzetan.

Boterea eta gudaren basakeria

Kapritxoak izan zen Goyaren lehen estanpa sail handia. Artistak berak argitaratu zuen, 1799an, laurogei irudiko bilduma batean. Garai hartan, Goya ospearen gorenean zegoen: Floridako San Antonioren ermitako (Madril) pinturak amaitu berriak zituen, eta Karlos IV.ak ganberako lehen margolari izendatu berri zuen. Hala ere, sail horrek ez zuen gortearen distira erakusten, baizik eta gizartearen alderdi ilunen satira zorrotza.

Grabatuotan, Goyak gizonen eta emakumeen arteko harreman interesatuak, prostituzioa, ezkontza hitzartuak, kleroaren ustelkeria, superstizioa eta boterearen gehiegikeriak kritikatu zituen. Artistak akuafortea eta urtinta konbinatu zituen argi eta itzalen joko dramatikoak sortzeko, eta horrek indar berezia eman zien irudiei.


"Goyaren irudiek ez zuten esanahi bakarra; ikusleari hausnartzekoeskatzen zioten, eta horixe da gaur egun ereerakargarri egiten dituen ezaugarrinagusietakobat"

SARA GONZALEZ DE ASPURU. Arabako Arte Ederren Museoko zuzendaria

Sailaren inguruan izan ziren interpretazio eta iruzkin anonimoek ere erakusten dute irudiak "anbiguoak" eta "indartsuak" direla. Gonzalez de Aspuru: "Goyaren irudiek ez zuten esanahi bakarra; ikusleari hausnartzeko eskatzen zioten, eta horixe da gaur egun ere erakargarri egiten dituen ezaugarri nagusietako bat".

Gerraren hondamendiak izeneko grabatu saila izango da, seguruenik, Goyaren langordineta unibertsalenetako bat. Laurogei estanpa dira, eta artista hil arte ez ziren plazaratu. Espainiako Independentzia Gerraren harira sortua da, "indarkeriaren eta sufrimenduaren kronika lazgarria".

Lehenengo grabatuek gudaren basakeria erakusten dute: exekuzioak, bortxaketak, hildakoak eta ihesean doazen herritarrak. Bigarren zatian, gosea eta miseria dira protagonistak; hirugarrenean, berriz, Fernando VII.aren absolutismoaren itzulera eta errepresio politikoa salatzen ditu Goyak, alegorien bidez.Sail horrek ez dauka heroismorik: "Goyak ez ditu garaileak goresten, ezta guda epikoak margotzen ere. Kontrara, gizakiaren krudeltasunaren aurrean jartzen du ikuslea". Heriotza da protagonistetako bat, eta irudiek gaur egun ere harridura eta deserosotasuna pizten dituzte. Horregatik adierazi izan daindarkeriaren aurkako adierazpen artistiko handienetako bat dela.

Indarkeria eta fantasia

Tauromakia sailean, berriz, Goyak zezenketen mundua islatu zuen. 1816ko33grabatu dira, eta artistak Espainiako tauromakiaren historia eta garai hartako toreatzaileen irudiak uztartu zituen horietan.Hala ere, Goyak ez zuen ikuspegi folkloriko edo idealizaturik eskaini,indarkeria jarri baitzuen erdigunean. "Zezenen eta gizakien arteko borroka dramatismo handiz erakusten du, eta, argi-ilun biziak erabiliz, tentsio handiko eszenak sortu". Sailaren amaieran, Pepe Illo toreatzailearen heriotza irudikatzen duen estanpak alde tragikoa bistaratzen du, adibidez.

Azkenik, Burugabekeriak [Atsotitzak] sailak Goyaren mundu enigmatiko eta modernoena erakusten du. 1815etik 1824ra bitartean landu zuen, baina amaitu gabe geratu zen, eta artistaren heriotzaren ondoren argitaratu zuten. Sail horretan gaueko giro iluna eta amesgaiztoak dira nagusi: irudi fantastikoak, eszena zentzugabeak eta interpretazio askotarako bidea ematen duten alegoriak.

Ikertzaileek hainbat modutan interpretatu dituzte estanpak: Goyaren subkontzientearen isla gisa, Espainiako egoerapolitikoaren metafora gisa edo aurreko lan guztien sintesi kritiko moduan. Nolanahi ere, sail horretan argi ikusten dira artistaren askatasun sortzailea eta modernitatea. Goyak ez zuen azalpen zehatzik eman nahi izan; irudimena askatu, eta desorientazioaren aurrean jarri zuen ikuslea.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).