artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iciar Sánchez Parra-ren "KABI" HAU lehiaketaren irabazle

Tradizioa eta garaikidetasuna HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren seigarren edizioan Sehaska izan da aukeratutako objektua eta San Telmo Museoan ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten 30 lanetako batzuk

iciar-sanchez-parra-ren-kabi-hau-lehiaketaren-irabazle
HAU Sari banaketa. Arg/ Javier Hernandez

| 30 de Mayo 2023

Aurten seigarren urtez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Muebles LUFE izan dira laguntzaileak. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Batetik, deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.

Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatu da, haurrentzako ohe txikia. 30 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan eta ICIAR SÀƒÂNCHEZ PARRA-k sortutako Kabi proposamena izan da irabazlea eta sariaren 1.000 euroak jasoko ditu. Gainera, gaurtik irailaren bukaera arte museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai. Hau izan da epaimahaiaren balorazioa:

"KABI proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Proiektuaren ardatz gisa iraunkortasuna azpimarratzen da, eta objektuarekiko berrikuntza sotila proposatzen badu ere, erabileran nabarmentzen da. Horrek ematen dio egungo gizartearen beharrei egokitzeko ikutu garaikidea".

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak izango dira ikusgai:

- sehaska berrinterpretatzerakoan egindako ekarpenagatik epaimahaiak nabarmendu duen

proiektu finalista: ALTZO — Sergio Pena Tirado

- bi aipamen berezi: HAZIENEA — Oscar Rubio Sola eta IGELA — Laxmi Nazabal Gaztañaga.

Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, sehaskarako aplikazio moldakorrak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: NUN — Iker Leizaola; KABI — Itziar Sanchez Ocen, Jon Agirrebeitia, Sergio Munilla, Irati Etxabe; SAMUR — Sandra Hermosa Morgado, Idoia Baztarrika, Maialen Laucirica; eta KAI — Natalia Mastell Navío.

Epaimahaia

Edizio honetan ondorengoek osatu dute epaimahaia:

Fermín Leizaola Calvo, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria.

Elisabeth Urrutia Bea, industria-diseinatzailea.

Xabier Llordes, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna.

Nagore Lauroba, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa).

Enrique Arrillaga, Muebles LUFEren sortzailea.

Helga Massetani Piemonte, Bitamine Faktoria sormen lantegiaren zuzendaria.

Agurtzane Garai Ibarluzea, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

Sehaska. 2023ko edizioan berraztertzeko objektu hautatua

Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatu da. Sehaska haur txikientzako ohe mota bat da. Jatorrian saski ahurrak edo egurrezko ontzi txikiak izan ziren. Sehaska tradizionalek zirkuluerdi-formako oinak zituzten, eta kulunkatzeko balio zuten, haurtxoaren loa eragiteko. Asmamen mekaniko horren ordez, egungo sehaskek gurpildun hankak erabiltzen dituzte mugitzeko. Euskal Herrian, tradizioz, sehaskak bi motatakoak izan dira: zurezkoak, angeluzuzenak, eta zumezkoak, obalatuak, biak ere kulunkatzeko aukerarekin.

San Telmo Museoaren bilduman mota ezberdinetako hainbat sehaska daude, horietako bat, Ezkio jatorria duena eta egurrezkoa, Tradizioak bizirik dirau atalean baserri bat erreproduzitzen den gunean ikusgai.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).