artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hamasei sortzailek parte hartuko dute Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskolan

Laugarren aldiz egingo dute aurten, eta arte ikasleek nazioarteko profesionalekin egoteko aukera izango dute. Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz izango dituzte tutore.

hamasei-sortzailek-parte-hartuko-dute-jardun-artistikoen-institutuaren-udako-eskolan
Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz. Arg/ Gorka Rubio / Foku

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 9 de Junio 2023

JAI Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskola martxan da aurten ere. Laugarrenez antolatu dute Donostiako Tabakalera zentroak, Gasteizko Artium museoak eta Jorge Oteiza museoak (Altzuza, Nafarroa). Arte plastikoak oinarri hartuta, praktika artistikoa eta pedagogia esperimentala batuko ditu egonaldiak, eta, horretarako, elkarrizketak sortuko dituzte aukeratutako arte ikasleen eta nazioarteko profesionalen artean. Hamasei gaztek hartuko dute parte guztira, eta mundu osotik iritsi zaizkien 62 eskaeren artetik hautatu dituzte proiektuaren arduradunek. Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariaren ustez, aurrerapauso handia izan da aldi honetan hainbeste eskaera jaso izana.

Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz sortzaileek egingo dituzte gazteen tutoretza lanak, eta, Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak aurreratu duenez, formakuntza saioen "muina" ere izango dira. Mendizabalek berak uste du instituzio guztien artean garatutako elkarlanak funtsezko garrantzia izan duela Euskal Herriko artearen arloan: "Uste dugu baietz, bete dugula beharrezkoa zen hutsune bat". Prototipo "soil" batetik abiatu ziren, eta, egun, ikasleen formakuntzan eta artista profesionalen esperientzian lekua hartu duen espazio bihurtu da. "Duela lau urte etorri ziren ikasleekin harremana dugu oraindik, eta, esan digutenez, Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskola proposamen iradokitzailea izan zen haientzat".

Zach Blas, Erick Beltran, Anna Daucikova, Xabier Erkizia, Kiluanji Kia Henda, Julia Spinola, Miranda Pennell eta Azucena Vieites izango dira aurten irakasleak. Horien artetik, Erkiziak eginkizun garrantzitsu bat izango duela azaldu du Juan Pablo Huercanos Oteiza museoko zuzendariordeak: "Oteizaren inguruko soinu lan bat egin zuen Erkiziak, eta hori lagungarria izango da gazteek Oteiza museoan egonaldia egiten dutenean". Astebeteko egonaldia besterik ez dute egingo bertan, baina oso harreman "bereziak" garatzeko aukera emango die bai antolatzaileei, bai ikasleei. "Oteiza oso konprometitua zegoen bere garaiko artistekin, eta gure ardura da konpromiso horrekin jarraitzea".

Formakuntzaren amaieran izango dute, ordea, Oteiza museoan egonaldia egiteko aukera. Izan ere, Artiumen hasiko dituzte prestakuntza saioak, ekainean, eta klaseek lotura zuzena izango dute museoan bertan abian dauden programekin. Uztailean eta abuztuan egingo dute egonaldia, Tabakaleran, eta bertan garatuko dituzten ekintzek lantegiko praktikan eta parte hartzaile bakoitzaren prozesu zehatzen garapenean izango dute oinarria.

Mundu mailako beharra

Arte jardueren inguruko elkarrizketak sustatuko ditu ikasketa programak, eta, gainera, hainbat hizkuntza artistiko ulertu ahal izateko sarbideak eta horiek eragiten duten subjektibotasuna interpretatzeko baliabideak eskainiko dizkie artistei. Ez da lanketa erraza izaten, baina Aranberrik uste du horrelako elkarrizketak sorrarazten dituzten tailerrak oso beharrezkoak direla, oro har, nazioartean. "Guk ez genuen erabaki proiektu jakin bat sortzea; lan egiteko modu desberdin bat definitu nahi genuen". Lan eredu hori aldatuz joan da urtetik urtera, baina horrek are gehiago sendotu du Jardun Artistikorako Institutua, sortzailearen hitzetan.

"Artea zer den eta zer ez den erabakitzeko eztabaida beti dago mahai gainean", ekarri du gogora Mendizabalek. Tutoreek, berriz, beste zerbait galdetu nahi izan diete ikasleei: "Zein da ezagutza teknikoa partekatzeko modurik onena?". Erantzun desberdin bat jaso dute udako eskolatik igaro den ikasle bakoitzaren partetik, baina horrek tailerra behin eta berriro berritzeko aukera eman die. "Irakaskuntzarako entsegu bat besterik ez da hau".


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).