artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zirkulu barruko petriletatik

'O Horizontea' | Artista: The Otolith Group. Non: Bilboko Guggenheim museoan. Noiz arte: urriaren 9ra arte.

zirkulu-barruko-petriletatik

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 4 de Octubre 2022

Iragana. Oraina. Memoria. Zena eta dena. Zirena eta garena. Guggenheim museoko Film & Video erakusketa aretoko lehen zatia beti erabiltzen dute programa barruko proposamen nagusia izan ohi den ikus-entzunezkoaren aurreatari moduan; ondoren ikusiko denaren unibertsoan pixkanaka barneratzeko. Edo alderantziz, behin filma ikusi eta museoaren eraikinaren beheko solairura zuzenean atera gabe, Jenny Holzer eta Luzio Fontanaren instalazioen argi dizdizariek itsutu aurretik, berriz ere ikusitako horretara atzera buelta egin, eta hari bestelako ikuspuntu eta ñabardura batzuekin begiratzeko eta gogoeta egiteko parada ere eskain dezake. Filma hasieratik hasteko hogei bat minutu falta zirela seinalatzen zuen areto nagusiaren sarreran dagoen pantailak. Lehen aretoan buelta bat emateko denbora nuen sartu aurretik.

Iraganera garamatzate lehen espazio honetako proposamenek. Oraina sorrarazten duten memoriak dira. Direna egiten dutenak. Santiniketan, dena.

Inork inoiz hitz hau entzun ez badu, Santiniketan euskal hitza dela pentsa lezake. Hitzaren fonetikak eta amaierako ustezko -etan deklinazioaren erabilerak etxeko bilakatzen du izatez guretik hain urrun kokatzen dena, bertakoa eta ezaguna balitz bezala. Santiniketan ordea, India ekialdeko mugako herri bat da, Bengalakoa. "Bakea bizi den egoitza" gisara itzuli omen liteke, eta The Otolith Groupek gauzatutako O Horizontea proposamenaren epizentroa da.

Herriaren zenbait argazki daude kanpoko espazioko alde batean, harreratzat funtzionatzen duen aretoan. Santiniketaneko kanpo espazioak ageri dira, eta haietan agerikoa da herriaren berezitasuna, bakearen ideia hori. Herriak ez du natura zapaltzen eta ez dio hari gaina hartzen, mendebaldeko herrien kasuaz bestela —asfaltoz eta hormigoiz beteta, tarteka "parke" deitzen diegun oasi txikiekin, naturak espazio hartan izandako lekuaren errespetuz edo—. Santiniketanen, eraikinak naturari baimena eskatu izan baliote bezala txertatzen dira, lur gorriko espazio eta zuhaitzez inguratuta. Naturaren eta gizakiaren arteko berdintasunezko erlazioaren estetika izan liteke arnasten dena. Iragana eta oraina biltzen dituena. Ia ahaztua dugun Ghandi ere han izana zen.

Pasa ziren hogei minutu eta barrura sartu nintzen.

Santiniketaneko eskolak hormarik gabeak dira. Zuhaitzen gerizpetan esertzen dira ikasleak, zirkulu baten barnean; zenbaitetan lurrean eta beste batzuetan petril moduko batzuetan. Eta hala eseri nintzen ni ere. Alfonbra laranja zirkularrak Indiako lurretara darama ikuslea, eta Santiniketaneko ikasle bilakatzen du hura ere museo barnean. Kantatuak diren poema epiko ezberdinek gidatzen dute eszenetan barrena: lurretik abiatu eta zerura; zerutik gorputzera; eskuetara; dantzara; ezagutzara; partekatzera; eta berriz ere, lurrera. Etengabeko mugimenduan; etengabeko konexioan. Izate guztiaren harmonia izan du bere sorreratik Santiniketaneko eskolak, zeinak egun ere haurren hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino zabaltzen den. Eta lurra da guztiok elkartzen gaituen harmonia horren erroa, zapaltzen dugun eta eusten gaituen lehen geruza: O horizontea.

Nire alboan hezitzaile bat nuen, eta elkarrekin komentatu genuen zenbat dugun ikasteko oraindik ere.

Aretoa beterik zegoen. Ikusleak/ikasleak, zirkuluko petrilaren gainean eta lurrean eserita egon ginen ikusten/ikasten. Eserlekuak ez ziren erosoak, zinemetako butakekin zer ikusteko gutxi zuten haiek, eta emanaldian zehar gorputza mugitzen aritu ginen behin baino gehiagotan: orain ezkerreko hanka goitik gurutzatu, orain behetik, orain bi hankak paralelo ipiniaz, eserleku gogorrak sorturiko ipurdiko minak disimulatzeko asmotan. Baina guztiok bertan jarraitzen genuen, Santiniketanen izadiarekiko harremanean garatutako ekosistema eta pentsaeran geroz eta gehiago blaitzeko gogoz. Gizarte hartaz eta haren funtzionamenduaren berri gehiago jakiteko gosez. Poemen melodia eta letra gehiago entzuteko desiratzen. Trantzera eramaten zuten zenbait eszenen mugimenduetan barneratzeko guraz.

Ordu eta erdi pasa, eta orduan hustu zen aretoa. Gehienak atzerritarrak ziren, eta Guggenheimerako sarrera ordaindua izango zuten seguruenik museoaren areto guztiak edo behintzat gehienak arratsalde bakar batean ikusteko asmoarekin. Halere, bertan ginen guztiek ordu eta erdi osoa aretoan eman genuen.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 de Octubre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).