artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bidaia itsastar bat iruditan

Mikel Otxotekok 'Hemen dragoiak daude' erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo museoan. Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoaren historia azaltzeko, ikus-entzunezko hainbat lan bildu ditu

bidaia-itsastar-bat-iruditan
Mikel Otxoteko, bigarren eskuinetik. Arg/ Iker Azurmendi / STM

Miren Mujika Telleria [BERRIA.eus]
| 21 de Septiembre 2023

Hainbat nazionalitatetako marinelen elkargune izan zen Ternuaren (Kanada) ondoan dagoen Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoa. XIII. eta XVII. mendeen artean, euskaldun askok migratu zuten hara. Aspaldi du hango berri Mikel Otxoteko artista eta ikerlariak, eta orain bost urte piztu zitzaion irlak bertatik bertara ezagutzeko eta horren gaineko proiektu artistiko bat egiteko gogoa. Baita egin ere. 2020an bidaiatu zuen lehenengoz hara, uharteen errealitatea ezagutzeko xedez. Itzuli zen beste behin ere, eta hainbat bideo filmatu zituen bigarren aldi hartan, Jone Atenea Lameiro zinemagilearekin batera. Hemen dragoiak daude izendatu duen erakusketan bildu ditu grabaziook, eta Donostiako San Telmo museoko Laborategia izango da horien guztien erakusleiho, gaurtik 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean.

Etxetik datorkio Otxotekori Saint-Pierre eta Mikeluneko egoera aztertzeko interesa. Izan ere, 1970eko hamarkadan hara bidaiatu zuen haren amak, Margarita Olazabalek, "mundua ezagutzeko asmoz". Lau urte eman zituen Atlantikoa zeharkatu eta inguruko bakailao ontzietan arrantzan aritzen ziren marinelen erizain gisa lanean. Aldean zuen Super-8 kamera, eta hainbat bideo filmatu zituen harekin. Artxipelagoko orduko egoera jaso zuen grabazio horietan, baina gehiegizko arrantzaren ondorioz, harrapaketak gutxitu egin ziren bat-batean, eta Ternuako arrantza eremuak ixtea eragin zuen horrek. Horregatik itzuli zen Olazabal sorterrira, Donostiara, 1975ean, bideo horiek gordeta.

Otxotekok askotan ikusi zituen bideo horiek, baina "beste begi batzuekin" aztertu zituen 2018an. "Jabetu nintzen ikusten nuenak ordura arte izan zuen familia balioa gainditzen zuela", azaldu du. Orduan otu zitzaion proiektu artistiko bat egiteko ideia, ikuspegi ekologikotik eta antropologikotik Saint-Pierre eta Mikeluneko egoeraren berri emango zuena. Horren emaitza da Hemen dragoiak daude erakusketa.

Hala eman du izenburuaren gaineko azalpena: "Antzinako itsas kartografian erabiltzen zen esamolde hori. Irla ezezagun zutenei hango arriskuen berri ematen zieten bertakoek esamolde horrekin".

Ikus-entzunezko materiala, eskulturak, instalazioak, mapak eta dokumentazio historikoak bildu ditu. Hamasei dira, denera, erakusketan ikusgai dauden ikus-entzunezko piezak. Artistak berak filmatuak dira gehienak —hamalau guztira—. "Editatuta daude", jakinarazi du. "Eszena batzuk moztu ditut, eta laburragoak izan zitezen moldatu". Beste biak, berriz, haren amak eta Xabier Sanchez Erauskin apaiz eta kazetariak Super-8 kamerarekin grabatutakoak dira. "Bi grabazio horiek ez ditut editatu nahi izan; ikusleak bere hartan ikus zitzan nahi nuen".

Dioenez, emaitzak ez du zerikusirik hasieran zuen ideiarekin, baina helburua argi zuen hastapenetatik, halere: "Jendeak Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoaren historia hobeto ezagutzea nahi nuen". Horretarako, gainera, azalpen ugari erantsi dizkio erakusketari.

"Gogorra bezain polita"

Pozik dago Otxoteko, bost urte lanean aritu ondotik ikusgai dagoelako lana. "Gogorra bezain polita izan da erakusketa hau egiteko prozesua. Esango nuke artistikoki trebatzeko balio izan didala. Pozik nago, eta esker ona adierazi nahi diet bidean lagun izan ditudanei", adierazi du, hunkituta.

Artea Abian programaren barruan garatu du erakusketa. Kutxa fundazioak eta San Telmo museoak elkarlanean antolatzen dute, eta "ibilbide profesionalaren lehen urteetan" dauden artisten lana bultzatzen du. Laugarren aldia du aurtengoa, eta Nagore Amenabarroren, Oier Iruretagoienaren eta Kimia Kamvariren lanak bildu ditu, hurrenez hurren, orain arte.

hemen-dragoiak-daude

Hemen dragoiak daude

Mikel Otxoteko

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 20 de Septiembre 2023
Al 07 de Enero 2024


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

mar-de-dios

Mar de Dios

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Abril 2026
Al 21 de Junio 2026

ipurtargi

Ipurtargi

Exposición colectiva

Ceferino del Olmo aretoa (Barakaldo, Bizkaia)

Desde el 04 de Mayo 2026
Al 22 de Mayo 2026

ezetz-harrapatu

Ezetz harrapatu!

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 10 de Mayo 2026

'INURRI BIDEAK' | Artista: Andrea Canepa. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: 2026ko ekainaren 28ra arte.

gaizkia-auschwitzetik-gazara

Gaizkia, Auschwitzetik Gazara

EHU
| 9 de Mayo 2026

Zerk lotzen ditu 1945ean Auschwitzen hartutako irudi bat eta Gazako egungo errealitatea? ‘Gaizkia. Auschwitz 1945-Gaza 2024' Artur Heras artista valentziarraren lanak Holokaustoaren memoria eta Gazako egungo indarkeria lotzen dituen ibilbide bisuala sortu du, Auschwitzen ateratako artxiboko irudi batean oinarritutako 42 lanez osatua dagoena.

veneziako-biurtekoaren-paradoxak

Veneziako Biurtekoaren paradoxak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 6 de Mayo 2026

Hurrengo egunotan, maiatzaren 6tik 8ra, Etxepare Institutuak bultzatutako I Baschi alla Biennale 1976/2026 erakusketa eta ekitaldi akademikoa egingo dituzte Venezian. Nazioarteko arte ospakizun ospetsuan euskaldunek orain 50 urte izandako lehen parte hartzea oroitu nahi da horrela, eta euskal artistak berriz ere arte munduaren zentro bilakatzen den testuinguruan kokatu.

denborak-irekitako-tarteetako-artea

Denborak irekitako tarteetako artea

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 6 de Mayo 2026

Ekoiztu bekaren laguntzarekin garatutako hiru proiektu jarri dituzte ikusgai Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan. Sofia Mendiondoren, Jorge Seviren eta Maria Hidalgoren obrak daude jasota. Batera edo bestera, hirurek gogoetatu dute denboraren joanaz.

gizatasunaren-leizean-margotutako-erretratuak

Gizatasunaren leizean margotutako erretratuak

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 5 de Mayo 2026

Giza figura tormentatuei eskainitako formatu handiko hamalau lan jarri ditu ikusgai Jesus Jauregi artistak Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).