artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Martha Jungwirth artistaren abstrakzio "pertsonala" bildu du Bilboko Guggenheim museoak

Guztira, artista austriarraren 50 urteko ibilbidea erakusten duten 70 margolan bildu ditu Bilboko Guggenheim museoak. Margolariak bere ibilbidearen gailurtzat jo du erakusketa.

martha-jungwirth-artistaren-abstrakzio-pertsonala-bildu-du-bilboko-guggenheim-museoak
Martha Jungwirth © Shawn Dell

9 de Junio 2024 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

"Hau da nire ibilbidearen gailurra". Margotzen zuen lehenago ere, baina 35 urte zituenean New Yorkera egindako bidaiak eragin zion lilurarekin abiatu zuen ofizialki bere kontagailu artistikoa Martha Jungwirth margolariak (Viena, 1940), eta, 50 urteko ibilbidearen ostean, abstrakzioa lantzeko duen era energetiko eta pertsonalari esker, izen esanguratsua da gaur egun pintura garaikidean. Joan Miro saria jaso zuen 1966an, Arteen eta Zientzien Austriako Domina eman zioten 2012an, Oskar Kokoschka saria 2018an, eta Austriako Estatu Sari Handia 2022an, eta, halere, 84 urteak jadanik beteta, Bilboko Guggenheim museoak antolatu dion atzera begirakoa aipatu du bere lorpen nagusitzat. 1976tik 2023ra arte artistak paper gainean egindako 70 akuarela eta olio lan bildu dituzte, eta irailaren 22ra arte egongo dira ikusgai, eraikineko bigarren solairuan.

Lau areto hartzen ditu erakusketak, eta, kronologikoki ez ezik, gaika ere antolatu du ibilbidea Lekha Hileman Waitoller komisarioak. "Oso zaila da Jungwirth klasifikatzea, benetan interesgarria eta bakana den lengoaian nabigatzen duelako". Eta bakantasun horren erakusgarri da orain ikusgai jarri duen bilduma, komisarioaren hitzetan.

Paper gainean egindako lanak dira guztiak. Artistak 1976an New Yorkera egindako bidaia harekin abiatzen da lehen aretoa, esaterako. Hain zuzen, artistak hiriaren arkitekturaren ispiluan irudikatutako hainbat etxetresna dira erakusketako lanik zaharrenak. Oin bat abstrakzioan sartua dutela, eta, aldiz, margolanen tituluak oraindik figurazioan ainguratuta jarraitzen duela. Italiar etxetresna enpresa baten izena baitarama irudi serieak: Indesit.

Goya eta Manet

Margolariak akuarelekin egindako neurri handiko erretratuak ere ikus daitezke lehen areto horretan. Gero, bigarren aretoan, artistak, besteak beste, Mali, Yemen, Grezia zein Kanbodiara egindako bidaiak inspirazio iturri hartuta sortutako irudi abstraktuak ikus daitezke, eta animalien irudiak bildu dituzte hirugarrenean. 2019an eta 2020an Australia kiskali zuten suteak izan dira artistaren inspirazio iturria oraingoan, eta artearen historiari egindako keinuz beteta daude azken aretoko hormak.

Azken horiek dira bildumako lanik berrienak.

Francisco de Goya da Jungwirthek erreferentzia argitzat darabiltzan pintoreetako bat. Artista austriarrak azaldu duenez, haren lanek oraindik ere daukaten "gaurkotasuna" da deigarrien zaizkion elementuetako bat. "Ukrainari buruz pentsa dezakegun guztia Goyak jadanik egina du".

Hain zuzen ere, haren majak, sorginak eta natura hilak baliatu ditu Jungwirthek bere koadroak sortzeko. Erabat identifikagarria da haren jarduteko modua lan horietan, eta, halere, konposizioek zein koloreek ere agerian uzten dute Goyaren erreferentzia.

Edouard Maneten zainzuri ezagunak ere bertsionatu ditu Jungwirthek. Jatorrizko lanak duen neurria nabarmen behartu du, ordea, eta paper gaineko lan erraldoiak sortu ditu artistak, horregatik. Hain zuzen ere, Bilboko erakusketarako sortu zituen lan horiek espresuki, iazko urte amaieran. "Pintura oraindik ere heze dago", adierazi du komisarioak.

Tximuaren metodoa

Eskuaren keinuek, pintatu ahala gertatzen diren istripuek eta konposizioek hartzen dute haren arreta, eta, 1988an, Protokolle aldizkarirako letra larri bakar bat ere erabili gabe idatzi zuen Nire baitako tximua izeneko testuan azaldu zuen bere metodoa. "Nire baitako tximuaren metodoa:/ antzinako burmuinetara itzultzea, zera sentsomotorrera/ ahozko lengoaiaren aurrekora/ irudimenaren aurrekora/ memoriaren aurrekora/ objektuen penetrantziaren aurrekora/ lerroek ihespuntuan bat egiten duten zera euklidearraren aurrekora/ margotzean ez pentsatzea".

Pinturari buruzko azalpenekin nahastu beharrean, beraz, bere lanak hartu dituen museoari buruz aritu da Jungwirth Bilbon. "Museo honen irekieran egon nintzen, eta liluratu egin ninduen. Munduko museorik ederrena iruditzen zait, eta ez soilik arkitekturagatik, baizik eta ente bat ere badelako, izaki bizidun bat, erakusketa interesgarriak eskaintzen dituena eta etengabe aldatzen ari dena". Era berean, "tentsio politikoak" gainditu izana ere txalotu dio artistak Guggeneheim museoari, eta "gizartea eta artea liberatzeko egindako ekarpena" ere nabarmendu dio.


facal-hemeretzi

Facal hemeretzi

Nextor Otaño

104.5° Galeria (Erandio, Bizkaia)

Desde el 12 de Marzo 2026
Al 23 de Mayo 2026

genealogias-femeninas

Genealogías femeninas

Nueva Colección Pilar Citoler

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 12 de Febrero 2026
Al 17 de Mayo 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

mundu-zabala-3

Mundu Zabala #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

Desde el 13 de Diciembre 2025
Al 18 de Abril 2026

itsasama

Itsasama

Irène Jonas

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 20 de Marzo 2026
Al 26 de Abril 2026

memoria-lausoei-begira

Memoria lausoei begira

16 de Abr. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Juana cima. BEGIRADA DISIDENTE BAT | Non: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: Abuztuaren 30era arte.

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

15 de Abr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

13 de Abr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

04 de Abr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

04 de Abr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).