artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hatzean ziztada

'HIRU ILTZE HATZ BATEN' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Anti liburu dendan, Bilbon. | Noiz arte: Otsailaren 22ra arte.

hatzean-ziztada
Maider Aldasororen erakusketako lanetako bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Enara Herranz [BERRIA.eus]
| 13 de Febrero 2025

Hiru iltze hatz baten. Hiru artelan hamabost metro karratuko gela batean. ANTI liburu dendaren aretoan kokatzen da Maider Aldasororen bakarkako erakusketa berria eta artistak azken urteotan jarraitutako ibilbidearen adibide urri baina interesgarriak biltzen ditu. Irantzu Ialdebereren argazki pare batek osatzen du mostra, dendan bertan ikusgai.

Horrelako espazio txikiek erakusketarekiko beste jarrera bat hartzera bultzatzen zaituzte, ez baitago berton galtzeko ibilbide luzerik, ez eta deszifratu beharreko diskurtso espositibo nahasi edo konplexurik. Kasu honetan, artelanak irakurtzen lagun dezakeen areto orririk ere ez. Hutsune horrek bertigoa sor dezake, eta deserosotasunak (saiatu zarete norbaiten begiradari zortzi segundo baino gehiagoeusten?), bisita hamar minutu eskasean ez amaitzeko autoexijentziarekin batera, artelana galderaz aspertzera eramango zaitu agian: zer esan nahi didazu eta zein hizkuntzatan ari zatzaizkit?

Sarreraren eskuinaldean, behiala soineko izandako eta orain sits erraldoi baten itxura hartu duen soineko bat dago, horman txintxeten bidez finkatua, bildumazale anker baten koadernoan iltzatutako tximeleta lez. Hegal, oihal geruza tolesdun, parpaila bihurritu, bolumetria iradokitzaile, hari zati eta brodatu zehaztugabeek osatzen dute pieza honen morfologia zimurtua. Zertxobait erreparatuz gero, soinekoaren ageriko araztasunak forma urduri, aztoragarri, asaldagarriei bide emango die, metamorfosi prozesu siniestro batean. Ikuspuntuaren arabera aldatzen direla diruditen marrazki tranpati horien antzera, pieza hau izan liteke, aldi berean, "lore bat eta intsektu gaizto bat". Lan honen ondoan, horman josita bezala, oihal zati bat dago, brodatu inperfektu eta puntada burutugabeekin. Bertan irakurri daiteke erakusketari izena ematen dion leloa.

Bi pieza hauek paretari lotuta dauden bitartean, hirugarrenak bertatik ihesi atera nahi duela dirudi. Pololo batzuk dira eta zintzilik ageri dira, hormatik bost zentimetrora suspentsoan. Zaila da mota horretako azpiko arroparenpresentzia anakronikoak egungo ikuslearengan zer sentsazio sor dezakeen neurtzea, baina jantziaren distirak, honek sortzen duen testura likidoak eta pololoen ertzetatik behera txirikordatuta erortzen diren xingola arrosa eta berde argiek desira oihartzunak dakartzate, beste garai batetik gurera. Antza denez, paparreko parpaila izendatzeko erabiltzen den gaztelerazko chorrera hitzaren jatorria honek bularretik behera zihoan irudizko ur jarioarekin zuen antzekotasunean dago. Maider Aldasorok erakusketaren albistearekin batera sareetan argitaratutako eta tolesturaz ere jositako gaztelaniazko testu honetan zera dio: "Dice un refrán que (...) mujer cantadora o puta o labrandera. Y otro que fina costurera hace camino con chorrera. Una preciosa chorrera que cuelgue de mi cintura, que abra camino a calza o pololo, que también es amante, lo que una quiera". [Esaera zahar batek dio emakume kantaria izaten dela edo puta edo laboraria. Eta beste batek, berriz, jostun abila gai dela bide bihurtzeko parpaila. Parpaila eder bat gerrian zintzilikatua, galtzetarako edo pololoetarako bide irekitzaile, etaaldi bereanmaitale, edo norberak nahi duen beste edozer]

Badago artelan hauetan oso ondo zehaztu ezin dudan eta desiraren isuria eta fantasia aktibatzen dituen zerbait, Aldasororen azkenaldiko lan eta proiektuak zeharkatzen dituena. Besteak beste, desiraren eta gorputzaren inguruan orbitatzen duten prozesuetan jarri du arreta artistak azken urteotan, eta bideoa, performancea, eskultura eta jantzien diseinua baliatu ditu bide hauek esploratzeko. Ia josten jakin gabe hasi zen ehunekin lanean, eta gorputzaren posizioa eta gorputzen arteko harremanak eraldatzea helburu (hegan egin, bi pertsona lotu), ingeniaritza utopikoaren eta diseinuaren artean koka daitezkeen artefaktu-jantziak sortzen hasi zen orain dela ez asko. Lan mota hau Aurrean goxo (2021) eta Flexy My Tether (2022) mostretan erakutsi du, Azkuna Zentroan eta Londresko Art Lacuna galerian hurrenez hurren. Pieza hauek, berriz, jantziaren definizio sasi-mekaniko horretatik aldentzen dira eta beste mota bateko fantasietara jotzen dutela dirudi, lehen aipatutako testuan igarri daitekeen atsotitzen alegiazko mundu horretarantz, beharbada.

Aretotik kanpo jada, artista beha dezakegu Ialdebereren argazkietan, babesteko beharko lukeen burdinazko jantzia soinean, axolagabe. Alferrik darama, ordea, biluzik jarraitzen duelako ezinbestean eta armadura distiratsu baina zirrikituz beteak ez diolako egiazki erresistentziarik jartzen intimotasunean izaten diren bataila eta kontraesanei. Oso ondo daki Aldasorok, eta guk ere hobe genuke agian, hark bezala, oskola erantzi eta beso zabalik onartu desira eta zauria, hatzean ziztada.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).