artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Azalean

'URETAN, DANTZA DISTIRETAN URTZEN DA' | Artista: Argiñe Ceballos. | Non: Uribitarte 40 aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Martxoaren 30era arte.

azalean
Martxoaren amaiera arte izango da ikusgai Argiñe Ceballosen erakusketa. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Enara Herranz [BERRIA.eus]
| 1 de Marzo 2025

Hilabete falta da oraindik negua amaitzeko, baina asko gaude gerturatuz doan udaleheneko ilusio inozoaz arropak gorputz zahar bat bezala eranzteko irrikan. Argiñe Ceballosek azalberritze posible horiek erregistratu ditu

Uretan, dantza distiretan urtzen da erakusketan, Bilbo Arten 2023-2024ko ikasturtean eta ondoren Otxarkoagako Opengela esparruan egindako lanari esker ekoitzia.

Sarrera zeharkatu eta, ingurua oraindik arrotz, hotz, errekasto urrun baten soinuak hartzen gaitu. Aretoa bitan banatzen duen hormaren atzetik datorren uraren hotsak gure jakin-mina zirikatzen du, baina hasiera-amaiera dikotomia oraindik espazioan zein bizitzan kokatzeko beharrezko zaigunez, zintzoki itxarongo dugu ibilbideak bertara eraman gaitzan. Erakusketaren lehenengo guneak atariko izaera du, eta mostraren ardatz nagusiak aurreratzen baditu ere (ehun zeharrargiak, presentzia anonimoak gauean, bigarren azalak), ez da datorrenaren sinopsi hutsa. Bertan, nylonez bildutako ipurdi batek egiten digu harrera, tela luze batean inprimatua. Tentsioan egon ohi diren material malguak lasaitasun egoeran kokatu ditu Ceballosek hemen, eta pisua aplikatu du gazazko oihal arin hauskorretan.

Ehun elastiko batzuk tenkatzea nahikoa izan zaio ibilbide bat proposatzeko. Hala, horman itsatsita dauden eta zehazki noraino heltzen diren ez dakigun zerrenda beltzei jarraitzea erabakitzen badugu, eremu laxo batera helduko gara. Aurreko espazioan materiala muturreraino eramaten ari diren indarrak eten egin dira hemen, eta indarge erortzen dira gorputzak. Dena da lausoa, argiak eta aireak objektuak zeharkatzen dituzte ahalegin handirik gabe eta sarreratik entzuten zen ur xuxurla ondoan dugu orain.

Giro geldo honetan mutazio baten arrastoak utzi ditu barreiatuta artistak. Txoko ezberdinetan barrena, izaki ezkatadun baten azal zaharrak; izkina batean, burdinazko egitura batean norbaitek eskegita utzi dituen arropak. Argiak eta urak materialetan sortzen dituzten efektuak erreproduzitu eta galkorra den horri heldu gura izan dio artelanotan. Bertan gordeak daude eguzki izpi bat eta izpi horrek zeharkatu duen ur korrontearen doinua. Ur korrontea eta bertan bainatu diren Ni guztiak.

Espazioaren ametsezko zuritasun garbiaren erdian, formatu handiko argazki batzuk nabarmentzen dira. Gau ilunean barna azkar mugitzen diren gorputz gazte, zurbil, distiratsuak agertzen dituzte, aretoan zehar eskegitako larruazal lehor eta bizigabeekin aurrez aurre. Kolore, argiztapen eta erritmoen kontraste honetan denboren arteko elkarrizketa bat irakur daiteke nahi izanez gero: zaharra eta berria, hasiera eta amaiera, izan zena eta izan litekeena.

Iheskortasunak haragitzeko eta gorputzetan eragiteko dituen moduetako bat da erakusketaren testuan aipatzen den ekdisi terminoa, animalia batzuek larrua aldatzen duten aldia, hain zuzen. Argazkien protagonistek soinean daramatzaten jantzi ia gardenek azalarekin nahasten direlako inpresioa sortzen dute, eta halaxe lortzen du artistak bere helburua: "Zer da irudian ageri dena? Egia al da? (...) Nola bihurtu izan ez naizena, suge bat?"

Ibilbide honetan atzean utzi ditugun arrasto eta hilotzen presentzia argitzera datorrela dirudi mostraren azken pieza. Uribitarte 40 aretoaren sakonean proiekzio gela bat dago, batzuetan, erakusketak horra ondo bideratzen ez bagaitu, oharkabean igaro daitekeena. Kasu honetan, argazki bat erabili du artistak amu gisa. Bideoan, itsasoko ur gatzatuaren pisuak oihal bat lotzen du harean, eta ur bazterreko olatuek haiengana erakartzen dute; jarraian, hurrengo astinaldiarekin berriz atzera botatzeko. Horrela, oihala etengabe itsatsi eta desitsasten zaio lurzoruari. Plano hurbilak erabili ditu eszena grabatzeko, eta gauaren iluntasunean, harea horrek gorputz heze bat irudi lezake, arnasaldi bakoitzarekin azal zaharkitu batetik askatzen ari dena.

Argiñe Ceballosek argazkigintzaren eta bideoaren esparruan lan egin du batez ere, eta eskulturarenean barneratzen hasia da oraintsu. Ehunetik hurreratu da bertara, eta hau argiarekin, urarekin eta espazioarekin harremanetan jartzean gertatzen dena ikertu du besteak beste.

Uretan, dantza distiretan urtzen da esperimentazio horren emaitza da. Erakusketa arina da, garbia, argitsua, baina iluntasunean murgiltzeko abagunea ere eskaintzen du, eta hau hizpide izanagatik, ezin da esan azalean geratzen denik.

Filosofo ezagunak norbait ibai berean birritan bainatzea ezinezkoa dela esan zuen. Agian erakusketekin berdingertatzen da, eta horregatik da ederra aretora itzuli eta presentzia, distira eta esanahi emari berriak aurkitzen jarraitzea. Baina horretarako garrantzitsua da —ezinbestekoa— bisitariok ere azalean ez gelditzea.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 17 de Enero 2027

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Noviembre 2026
Al 04 de Abril 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).