artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bakarkako erakusketak eta bildumako obren kronologia berri bat, Artiumen aurtengo uztan

Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola artistei bakarkako erakusketak eskainiko dizkie Gasteizko museoak. Bildumaren irakurketa berria ere aurkeztuko du, 1950eko hamarkadatik abiatuko dena.

bakarkako-erakusketak-eta-bildumako-obren-kronologia-berri-bat-artiumen-aurtengo-uztan
Sahatsa Jauregiren lanak erakutsiko ditu museoak aurten. Marisol Ramirez/FOKU

Aitor Biain [BERRIA.eus]
| 12 de Enero 2023

Gasteizko Artium museoak aurtengo programazioa aurkeztu du, eta bertan zerrendatu ditu datozen hilabeteen ikusgai izango diren erakusketak eta jarduerak. Ohi bezala, barkako erakusketak izango dira museoaren ardatz nagusiak, baina azken urteetan martxan jarritako lan ildoei ere eutsiko die, hala nola Z aretoari eta museoaren bilduma osatzen duten artelanekin egindako erakusketa handiari.

Datorren astean zabalduko du lehen erakusketa: Konposaketak/Composiciones. Rafael Lafuente artistari eskainitakoa izango da, hark margolari eta diseinatzaile gisa egindako askotariko lanari erreparatuko baitio. Museoak bere bilduman dituen artelanekin osatuko du, eta Enrique Martinez Goikoetxea arduratuko da komisario lanak egiteaz.

Martxoan, berriz, Alejandro Cesarco artista uruguaitarraren Beste adibide berri batzuk erakusketa irekiko du. Ekainean Julia Spinola artista espainiarraren artelanak izango dira ikusgai, eta urrian inauguratuko dute Carolina Caycedo artista kolonbiarraren Land of Friends erakusketa.

Kronologia berri bat

Artiumek 2020an zabaldu zuen Zeru bat, hamaika bide izeneko erakusketa zabala. Bere bildumako obretatik abiatuta, garai jakin baten gailendu ziren praktika artistikoen inguruko irakurketa egitea zuen helburu erakusketa hark. Bada, aurten, kronologia berri bat aurkeztuko du museoak. Kasu honetan, 1950. urtea hartuko dute abiapuntu erakusketarako, eta hamarkada horretatik aurrera modernitatearen narratiba berri gisa sortu ziren praktika artistikoak aztertuko dituzte.

Ez da nolanahiko data euskal artearen historian; izan ere, Artiumek gogorarazi duenez, garai horietan Jorge Oteiza, Mari Paz Jimenez, Nestor Basterretxea eta beste artista asko Latinoamerikatik itzuli eta hainbat enpresa artistiko, politiko eta pedagogikotan murgildu ziren. Hamarkadaz hamarkadako irakurketa "kritikoa" eginez, gaur egunera arte bidea egingo du erakusketak.

Funtsei lotuta, bestalde, Sahatsa Jauregi eta Nerea Lekuona artisten erakusketak ere aurkeztuko ditu Artiumek aurten. Gasteizko museoak berriki eskuratu baititu bi artista horien obrak bere bilduma propiorako. Horrez gain, Esther Ferrer, Alberto Peral, Jose Ramon Ais, June Crespo eta beste hainbat euskal artisten obrak ere ikusgai jarriko dituzte museoaren kanpoaldean, Plazaratuz programaren harira.

Zinemagintza eta erakusketa formatua uztartzen dituen Z aretoari ere eutsiko diote, eta, aurten, Mirari Etxabarrik eta Irati Gorostidik, Laida Lertxudik, eta Naomi Rinconek ondutako filmak erakutsiko dituzte.

Bestalde, iazko urrian zabaldu zituzten Ivan Zuluetaren Asaldura eta Jutta Koetherren Black Place erakusketak oraindik ere ikusgai egongo dira aste batzuez. Lehena martxoaren 5era arte egongo da zabalik, eta bigarrena, udaberrira arte.


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).