artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Grekoarekin hasi eta Zuloagarenganaino doan soka hartzen duten 28 artelan bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak

Sevillan egon zen lehenik erakusketa, eta orain heldu da Bilbora. Mariano Fortuny pintoreak 1870 inguruan margotutako Sevillako zezen plazaren irudia da erakusketako pieza nabarmenetako bat. Iaz erosi zuen museoak, eta orain erakutsi dute lehenengoz.

grekoarekin-hasi-eta-zuloagarenganaino-doan-soka-hartzen-duten-28-artelan-bildu-ditu-bilboko-arte-ederren-museoak
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, BBK-ko Gorka Martinez eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 12 de Abril 2025

"Margolan hau ez dut saltzeko egin, inork ez duelako erosi nahiko. Nik neuk ordainduko dut niretzat edukitzearen luxua: hori da benetako pintura". Mariano Fortuny margolari kataluniarrak Bartzelonan hasi zituen arte ikasketak, eta Erromara jo zuen gero teknika perfekzionatzera, baina gerra grafikoki dokumentatzera bidali zuten Afrika iparraldera, eta, Javier Novo Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbazio buruaren arabera, han ikusitakoek bultatzu zuten gerora bere estiloaren bereizgarri bilakatuko zen argi mota lantzera. Parisera joan zen gero: han hasi zen harremanetan sasoi hartako arte merkatari nagusi Adolphe Goupilekin harremanetan, han ezagutu zuen William H. Stewart bildumazalea, eta izen garrantzitsua bilakatu zen nazioarteko artearen merkatuan. Fortunismoa deitu ohi zaio haren estilo bereizgarriari. Baina merkatuaren eskariei erantzuteko sortutako margolanekin batera, paraleloan, merkatu horretatik kanpo geratzen ziren hamaika artelan ere sortu zituen artistak. Eta, lagun bati idatzitako eskutitzean idatzita utzi zuenez, hain zuzen ere, ildo horretako lanak zituen artistak benetako pinturatzat. Bada, multzo horretan kokatzen da 1870 inguruan pintatutako Sevillako zezen plaza margolana ere. 2024an erosi zuen Bilboko Arte Ederren Museoak, eta orain jarri dute ikusgai lehenengoz, Grekotik Zuloagara erakusketaren barruan.

Jose Luis Merino Gorospe museoko Antzinako Artearen kontserbatzaileak egin ditu komisario lanak. Eraikin zaharreko sei areto hartzen ditu erakusketak, eta Bilboko Arte Ederren Museoko funtsen parte diren 28 artelan biltzen ditu. XVI. mendetik XX. mendea hasi arteko tartea hartzen du ibilbideak, eta garai horretako Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako lehen mailako pintoreen lanak ikus daitezke bertan: Grekoa, Jose Ribera, Francisco Zurbaran, Bartolome Esteban Murillo, Luis Paret, Francisco Goya eta Ignacio Zuloaga. Orain ireki, eta irailera arte egongo da erakusketa ikusgai.

Kronologikoki antolatu beharrean, hiru gairen arabera antolatu dute bilduma. Paisaiak eta natura hilek osatzen dute lehen atala, erretratuek bigarrena, eta erlijio arteak hartzen du azkena.

Fortunyren plaza hutsa

Museoak duen antzinako arte bildumaren kalitate eta oparotasunaren erakusgarri dira erakusketako piezak, eta, horregatik, aurrez ere behin baino gehiagotan egon dira ikusgai. "Museoko maisulanen sorta bat da hau", azaldu du Miguel Zugaza museoko zuzendariak. "Eta beti jartzen ditugu, dela ibilbidea alfabeto modura antolatzen dugunean, dela artelanak aurrez aurre jartzen ditugunean. Orain guztiak elkarrekin ikusi ahal izatea da berria".

Fortunyren zezen plaza da salbuespena. Bilbon estreinaldia izango duen obra bakarra da, eta kokapen berezia du horregatik. Lehen aretoan sartu, eta aurrez aurre topatuko du bisitariak. Alboan ditu Luis Pareten Bermeoko ikuspegia eta Ignacio Iriarteren paisaia idealizatu bat.

Tituluak zehazten duen bezala, zezen plaza bat da Fortunyren koadroaren gaia. Sevillakoa, zehazki. Zezenik edo toreatzailerik gabe, ordea, hutsik dago hareatza, eta hutsune horri begira ageri da jendea. Itzalgunearen eta eguzkiak argitutako parteen arteko kontrasteak pizten du arretarik handiena. Zertzelada azkar eta arinez margotuta dago koadro osoa, eta oihala ere ikus daiteke tarteka. Azkar hartutako kolore oharrek osatzen dute publikoa, eta atzealdean katedrala ere igar daiteke, urruntasunak lanbrotuta badago ere. Zeruarena da, gainera, koadroaren goiko erdialdea, eta horregatik proposatu du bere interpretazioa komisarioak. Merino: "Maisulana iruditzen zait, batez ere hutsunea lantzeko duen moduagatik, eta, leku jakin bati buruzkoa den arren, niri gehiago ekartzen dit gogora ezleku bat".

1874an hil zen Fortuny, Erroman, 39 urte baino ez zituela, eta haren estudioan topatutako koadro eta zirriborro sorta handiaren parte zen zezen plazaren koadroa. 1875ean Parisko Drouot hotelean egindako enkantean saldu zuten multzo osoa, eta 3.250 liberan erosi zuen norbaitek. Geroztik arrastoa galdu zitzaion artelanari, harik eta 1989an Bartzelonan artistari eskainitako erakusketa batean berriz agertu zen arte. Bilboko Arte Ederren Museoak iaz erosi zuen, azkenik, eta Begoña Maria Azkuek utzitako legatuari esker eskuratu ahal izan du.

Hil ostean diru kopuru bat utzi zion Azkuek museoari, betiere bildumarako koadroak erosi ahal izan zitzan, eta diru horrekin museoak erositako hirugarren koadroa da Fortunyrena. Aurrez, William-Adolphe Bouguereau artistaren koadro bat ere eskuratu zuten, bai eta Zuloagak Erik Satie musikariari egindako erretratu bat ere.

Sevillako erakusketa

Erakusketako pieza guztiak dira Bilboko Arte Ederren Museoarenak, baina Sevillan (Espainia) erakusteko bildu zituzten erakusketa bakarrean, eta handik bueltan iritsi da orain berriz Bilbora.

Sevillako Arte Ederren Museoan egon dira ikusgai, zehazki, eta erakusketak "arrakasta handia" izan duela ziurtatu dute Bilboko museoko arduradunek. Iazko abenduaren 2tik martxoaren 16ra bitarte egon da zabalik, eta 115.808 bisitari izan dituela jakinarazi dute. Sevillarako prestatutako ibilbide bera du Bilbon jarritakoak ere, baina lau artelan gehitu dizkiote erakusketari. Hauek, hain zuzen: Luis Moralesen Pietatea; Jose Riberaren San Sebastianen irudia; Joaquin Esparter margolariaren lan bat; eta Diego Velazquezek Espainiako Filipe IV.a erregeariegindako erretratua.

Katalogoa ere kaleratu dute erakusketan biltzen diren irudiak eta haiei buruzko azalpenak bilduta. Bilboko Arte Ederren Museoa eta Andaluziako Junta dira argitaratzaileak, eta gaztelera hutsez daude testuak.

grekotik-zuloagara

Grekotik Zuloagara

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Abril 2025
Al 25 de Septiembre 2025


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).