artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Norberaren erara

'HELEN FRANKENTHALER: araurik gabe margotzen' | Non: Guggenheim museoan, Bilbon. | Noiz arte: Irailaren 28ra arte.

norberaren-erara
Helen Frankenthaler artistaren hainbat lan Bilboko Guggenheim museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 11 de Junio 2025

Bizitzan, askotan esan izan didate ez dela posiblenorbaitek nahi duen guztia egitea edo erdiestea, eta gako garrantzitsua dela lortutako horretaz disfrutatzea eta horrekin zoriontsu izatea. Konfesatuko duttxikitatik arazoak izan ditudala honekin, berezikiegitekoei lotuta. Baina bizitza eta gorputza pixkanaka irakasle izan ditut lezio horretan ere, eta azken bolada luzean inoiz baino gehiago nabil horieikasu eginez, oreka jasangarria bilatzen. Eta oreka horren parte bihurtu dabisitatutako erakusketen kudeaketa ere. Ikusi nahiaren araberako hierarkiak egiten ikasi dut, besteak beste, berezikietxetik urrun geratzen zaizkidan horiena, eta hala, asteburu honetan Guggenheimen izan naiz, Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz eta Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen bisitatzen. Ez galtzekotzatneuzkan bi erakusketak, egile horienlanak hemen ikusteko dugun zailtasunagatik. Lehenaren ateak hilaren lehenengoan itxi ziren, baina bigarrenaz gozatzeko aukera franko badago oraindik.

Oker ez banago behintzat, bigarren aldia da Frankenthalerren lanak Bilbora iristen direla banako erakusketa formatuan. Lehen aldia1998an izan zen, instituzioa inauguratu eta urtebete eskasera: Mendiak eta itsasoaondoren; Frankenthaler 1956-1958. Pentsatzen dut asko gogoratuko direla oraindik ordukoaz, baina nik ez nuen artearekiko zaletasuna garaturik oraindik, ezta nire gurasoek ere, eta museoetara erakusketak ikustera joatea ez zen gure agenda betetzen zuen ohitura.

Oraingo proposamena ikustekoirrikaz nintzen, beraz. Erakusketa atzera begirakoa da: artistaren bizitzako eta ekoizpen artistikoko zenbait unetan geldialdia eginezharen ibilbidea kronologikoki zeharkatzen duena; lehen urteetatik hasi eta azkenekoetaraino; mihise gaineko lanez gain, papergainekoak eta zenbait eskultura ere aurkezten dituena.

Ongietorriaeskuinetara gelditzen den Didaktikako gelak egiten du: kronograma batez inguratuta, artista protagonistatzat daukan hamar minutu inguruko ikus-entzunezkoarekin. Bereziki interesgarria da ikus-entzunezkoa, Frankenthalerren eskutik haren unibertsora sartzeko ateak irekitzen baititu, haren lana ulertzeko zenbait gako ere eskainita. Kronograma, ordea, nahikoa errepikakorra gelditzen da,bertan agertzen diren daturik gehienak ondoren erakusketan bertan agertzen direlako, eta badirudielako Frankenthalerren lana balioztatzeko ezinbestekotzat jotzen delaartistak bere garaiko gizonezko artistekin izandako harremana eta haien lanarekiko eragina azaltzea, izen horiek aretoan hartzen duten protagonismoagatik. Baina hori, hein batean, erakusketaren isla delakoan nago;izan ere, azken honetan, Frankenthalerren lanen artean, Pollocken pintura bat David Smithen eskultura bat eta Anthony Caroren beste bat baitaude; erakusketari ekarpen esanguratsurik egin gabe, anekdota hutsean gelditzen direnak, argi baitagomostraren helburua ez dela Frankenthaerrek beste artistekin izandako harreman eta eraginetan sakontzea —era berean, interesgarria izan zitekeena—. Eta nahiz eta Didaktikaren aretoanbesteak beste 1963tik aurrera Anne Truitt eskultorearekinizandako posta trukearen garrantzia aipatu, ez dut uste kasualitatea denik haren lanik ez ekartzeko hautua egin izana.

Dena den, erakusketako protagonismo nagusia Frankenthalerren lanek hartzen dute, dagokien eran. Lehenengo aldia zenharen lanak aurrez aurre ikusten nituena, eta ahaztuko ez dudan esperientzia izan zen. Kolorez beteriko gainazal ikaragarriek ikuslea barneratzen dute, begiz, gorputzez eta —esatera ausartuko nintzateke— baita sentikortasunez ere. Lihozko gainazalak, hasieran pigmentuaren euskarri ziren horiek, obra bihurtzen dira artistaren eskuetan, hark garatutako pigmentu urtsuen teknikaren aplikazioaren bidez, ehunak berak koloreztatzen dituelarik. Baina era berean, tratatu gabeko ehun zatiak mihisean agerian gelditzen direnean, koloreztatutako eremuekiko tentsio eutsiak sorrarazten ditu,eta euskarria inoiz baino agerikoago bihurtzen da.

Helen Frankenthalerrek berak esanda, bere erara egiten zuen lan, programatutakoaren eta ezustekoaren artean dantzan, keinu eta pentsamendu kontzientearen artean; ordura arteko pinturaren mugetatik askatuz, eta lurrean margotuz: goi, behe, ezker edo eskuinik gabe, libre.

Erakusketan ikusten denez, denborarekin obrak txikituz joan ziren tamainaz, seguruenik zahartzaroari lotutako mugimendu mugei lotuta. Baina hala ere, giza izateari loturiko edertasun transzendentalaren bilaketan jardun zuen amaieraraino, bere erara eta gure gozamenerako.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Octubre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).