artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Burua baino azkarrago dabiltzan eskuetatik

Mar de Dios artistaren zeramikazko 30 pieza bildu ditu Tabakalerak 'Batzuk' erakusketan. Lerro berri bat abiatu dute horrekin, eta urtero "euskal testuinguruko" komisario eta egileek osatuko dute

burua-baino-azkarrago-dabiltzan-eskuetatik
Lau Pareta guneak hartuko ditu Tabakaleran euskal artisten obrak; lehenak dira Mar de Diosen piezak. JON URBE / FOKU

Naroa Torralba Rodriguez [BERRIA.eus]
| 20 de Febrero 2023

Hitzak erabiltzea baino gehiago maite du Mar de Diosek eskulangintza: "Nire hizkuntza, aditzera emateko nire modua egiten dudan oro da". Zeramikagilea da, eta Donostiako Tabakaleran ikusgai dago propio bertarako sortu duen Batzuk, 30 lanen bilduma. Bera izango da lehena Lau Pareta izena duen gelan ireki duten lerroan ostatu hartzen. Urtero "euskal testuinguruko" komisario bat gonbidatuko dutela zehaztu du Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendariak: "Hala, komisarioak bere belaunaldiko artista batekin erakusketa bat egin dezan elkarlanean".

Ane Lekuonari eman diote komisariotza lana, eta prozesua "intentsoa" eta "polita" egin zaiola aitortu du: "Artista baten lana hurbiletik ikustea beti da interesgarria, eta Mar de Dios oso eskuzabala izan da. Haren lana ikustera joaten den orori behatze soilez sortuko zaizkion galdera denak dira balekoak".

Hori eraman nahi izan dute aretora De Diosek eta Lekuonak. Erakusketa kolorista da. Ikusgai daude kolore askotariko zeramikazko hainbat pieza. Norbere buruari galdetuko diote pieza bakoitzak funtzionaltasunik ba ote duten: ontziak diren ala eskulturak diren. Beraz, funtzionaltasunaren eta kontenplazioaren artean jolasten dira, hots, artearen eta diseinuaren artean. Izaera zehaztugabe horren erreferentzia da Batzuk erakusketaren izenburua ere, Lekuonak adierazi duenez.

De Diosek inoiz egin duen erakusketa indibidual handiena da Batzuk. Obrak nahita daude jarrita belaunen altueran, "edonork ikuska ditzan", baina azaldu du daukaten ordenaren zergatia ez duela jakinaraziko: "Nahiago dut ikuslea hona baldin badator, eta inongo azalpenik gabe bere interpretazioa egiten badu".

Lau gune nagusi daude aretoaren lau erpinetan, eta ohol zuri baten gainean daude piezak. Beste bi erakusmahai daude sartu eta parez pare.

Hori lortzeko prozesuan, eskuz egindako lanean, esperimentazioan, forman eta kolorean oinarritutako lan egiteko era aldarrikatu du De Diosek.

Esaldi adierazgarri batean laburtzen du artistak emaitzaren bidea: "Zeramika izan da, niretzat, eskuak burua baino azkarrago joan zaizkidan lehen aldia". Bozetorik gabe egiten du lan. Irudi edo ideia batetik abiatzen dela esaten du sarri, baina, orokorrean, egin ahala moldatu ohi ditu piezak. Eskaiola erabiltzen du moldeak egiteko, eta airezko pistolaz esmaltatzen ditu lanak.

Bere burua zeramikaren errepresentazio txikitzat hartzen du De Diosek: "Zeramika egun izaten hasi denaz bederen, indarra hartzen ari baita, eta, ohartuko zinetenez, merezi duen lekua hartzen ari da arte garaikidean".

Zorteari egokitu dio De Diosek zeramika egurasten ari den belaunaldi berri horren aurpegi izatea, baina, azpimarratu du badela jende asko langintzan: "Niri orain kasu egiten didate, baina, EHUk Bilboko Arte Ederren Fakultatean eskaintzen duen Zeramika masterra belaunaldi askoko harrobia sortzen ari da". Artistak azaldu du Bilbok ez duela izan tradizio zeramikorik, eta, Espainiako sortaldean edo Galizian ez bezala, unibertsitateak errotu eta egonkortu du, haren iritziz, diziplina.

EHUn lizentziatu ondoren, Artea Ikertzeko Masterra egin zuen Madrilen, eta "tentsioa" eragin zion akademiak: "Teorizatzeko asko zeukan lan horrek, eta ezinegona eragiten zidan itzulketa lan horrek". Azaldu du berarentzat bi hizkuntza bereiz direla egitea eta hori hitzetara egokitzea. Horregatik adierazten du sarritan bere eskuek adimenaren abiadura gainditzen dutela sortze prozesuan; ikerkuntzan, ordea, ez zaio hori gertatzen. Horregatik ere nahiago du sorkuntzak hitzez ez esplikatu eta jatorrizko lengoaian utzi, interpretazio askerako.

Bisitak otsailaren 22an eta martxoaren 22an izango dira, eta apirilaren 15ean arte tailerra egingo du.

batzuk

Batzuk

Mar de Dios

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 09 de Febrero 2023
Al 16 de Abril 2023


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).