artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bruggek belaunaldi berri bateko arte-zentro bat izango du

Flandriako hiriak bere museo-sarea aberastu eta publikoak dibertsifikatu nahi ditu diziplina anitzeko programazio baten bidez.

bruggek-belaunaldi-berri-bateko-arte-zentro-bat-izango-du
Arg/ ©Robbrecht & Daem

Gilles Bechet-en artikulutik itzulia [JdA]
| 25 de Octubre 2025

Irailaren 20 eta 21ean, 50.000 baino gehiagoko bruggetarrek hartu zuten parte La Grande Araignée ("Armiarma Handia") izeneko ikuskizunean, Naoned hiriko (Bretainia) La Machine konpainiak sortutako Mekanika Jakintsuak sailaren pieza batean. Armiarma mekaniko erraldoi honek hiria zeharkatu zuen, etorkizuneko Brusk arte-zentroaren aurrerapen bat eskainiz (ikus irudia). Eskultura, antzerkia eta performancea uztartzen zituen gailu ikusgarri horrekin, museoko taldeak iradoki zuen nolakoa izango zen proiektua: herriari irekia, diziplina anitzetako arteak uztartuko zituena eta ondare kulturala sorkuntza garaikidearekin lotuko zituena.

Bisitariek eta ikusleek eraikina bera ere bisitatu ahal izan zuten, eta 13,5 metroko sabaia duten bi erakusketa-areto erraldoiak ezagutu.

Robbrecht & Daem eta Olivier Saelens arkitektoek diseinatutako eraikina da, 47,5 milioi euroko aurrekontuarekin —Brugge udalakak eta Flandriako Eskualdeak erabat finantzatua—, eta iraunkortasun eta energia-autonomiaren alorrean eredugarria izan nahi du. Bi hektareako gune berri batean kokatuko da, auzo historikoaren erdian.

Museoen auzo berri horrek Groeningemuseum berritua, museo-parke bat eta Bron izeneko ikerketa-zentroa ere hartuko ditu. Azken horretan bilduma zientifikoaren liburutegia eta paper gaineko lanen kontsulta gela egongo dira. Brusk eta Groeningemuseumaren erakusketa-aretoekin lotuta baina publikoarentzat itxita egongo den atzeko hegal logistiko batean Musea Bruggeko bildumaren kontserbazio, biltegiratze eta zaharberritzerako beharrezko ekipamendu modernoa kokatuko da, baita ikerketarako azpiegiturak ere.

Arnasa artistiko berria.

Museoen hiria eta museo-hiria den Bruggek 13 gune eta monumentu ezberdin ditu, eta urtero ia milioi bat bisitari hartzen ditu, horietatik %80 atzerritarrak. Arte-gune berriak sare horren katalizatzaile izan nahi du, hiriaren bildumak balioan jarriz erakusketa berritzaile, diziplina anitzeko eta zeharkakoen bidez, XIV. mendetik gaur arteko artea ekarriz.

Espazio berri honek museoek gero eta gehiago hartu duten joeran kokatzen da: kultura-erakarpen bihurtzea. Erakusketa-aretoak ez dira jada elementu bakarra; eraikuntza ireki eta gardena, hala nola bere ezkaratza eta taberna, hiriaren bihotzean topagune eta igarobide gune gisa pentsatu dira.

Brusk zentroak urtean 200.000 bisitari inguru erakartzea aurreikusten du. Bron 2025eko azaroaren 19an irekiko bada ere, arte-zentroak 2026ko maiatzaren 8an zabalduko ditu ateak lehen erakusketarekin, historia eta kultura uztartuko dituena Brugge hiria ardatz hartuta, eta artista garaikide baten lan digitalari eskainitako beste bat; halaber, modaren eta arte garaikidearen arteko topaketari buruzko erakusketa bat ere egongo da.

Proiektua, oro har, begi onez hartua izan omen da, baina batzuek aurrekontua gainditzeko arriskua aipatzen dute; arte-komunitatearen barruan, beste batzuek espero dute erakusketa handi horiek ez izatea flandriar edo ibilbide laburragoko artisten kalterako.



fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).