artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iluntasunak eskaintzen duena

MapamundiTarrak 2025. argiz beteriko gauak | Artistak: Askoren artean. | Non: Ziudadelako Mistoen eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: Azaroaren 16ra arte.

iluntasunak-eskaintzen-duena
Erakusketako hainbat pieza, Ziudadelako Mistoen eraikinean. IRUÑEKO UDALA

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 5 de Noviembre 2025

Egun bakoitzak bere gaua duela dio Alex Baures komisarioak Mapamunditarrak 2025 proiektuaren testuan. Esaldi horrek fokuen ertzetatik kanpo geratzen diren itzalak dakarzkit burura:adibidez, besteen begiraden kontroletik at gaudenean geureganatzen dugun nortasuna, edo itzaletan bizi diren izakiak, kontakizunak, ohiturak... Hain zuzen ere, itzal horietan aktibatzen diren dimentsioak dira Argiz beteriko gauak izena duen edizio honek esploratzen dituenak.

Urtero bezala, erakusketekin batera, bitartekaritza programa zabal batek ikusleei parte hartze aktiboagoa esperimentatzeko gonbita egiten die. Horrela, komisarioak proposatzen duen hausnarketa ardatz hartuta, proiektuaren parte diren artisten egiteko moduetara gerturatzeko hainbat aukera izanen ditugu. Aurtengo edizioan parte hartu duten artistak honakoak dira: Alazne Zubizarreta, Oihane McGuinness, Xabier Erkizia, Regina Gimenez, Leire Lakuntza, Rosa Tharrats eta Lois Patiño. Bada, oraingoan Mistoen eraikinean kokatzen den erakusketara gerturatu naiz, zehazki Xabier Erkizia, Regina Gimenez, Leire Lakuntza eta Rosa Tharratsen lanez osatzen den horretara.

Ziudadelako erakusketetara joan aurretik, beti datozkit burura eraikinak dituen mugak. Instalazioek espazioaren aurrean protagonismoa galtzeko arriskua sor dezaketela pentsarazten baitidate harlanduzko murruek eta egitura historikoak. Beraz, ideia horrekin gerturatu naiz Mistoen eraikinera, baina sartu orduko aurreiritzi hori lausotzen hasi zait.

Izan ere, komisarioak proposatutako esku hartzeak espazioa ilunpean mantendu du, nolabait gaueko desplazamenduak gogora ekartzen dituen kale baten eszenografia sortuta. Mostran erabiltzen diren foku gutxi batzuek modu zehatz eta neurtuan argitzen dituzte piezak. Orduan, bertan barna mugitzen garen heinean, pasabide eta presentzia batzuk agerian uzten dituzte. Batzuetan kalean goratzen diren farolen antzera orientatzen gaituzte, eta besteetan, argi espektro ahul baten gisara, oraindik ezkutuan dagoen zerbaiti leiho bat irekitzen diote. Modu horretan, espazioak eta piezek elkarri erantzuten diote, eta ez da bat bestearen gainetik inposatzen.

Erakusketa espazioaren iluntasunean aurrera egiten dudan heinean, fokuek gidatzen naute. Lehenik, murruaren kontra uzkurtuta dagoen pieza eskultoriko batekin egiten dut topo: purpurina berdez osatutako ingerada luze batekin horman gora doana. Baina, horren aurrean, haren kutsu onirikoarekin bat egiten duen espektro moduko presentzia batek ematen dit arreta. Harengana gerturatzen naiz, eta, pieza hurbiletik aztertzen dudan neurrian, denborak abiadura galtzen du.

Eskultura material ezberdinez osatua dago; nukleo metaliko batek forma egituratzen du, eta haren azal bihurtzen diren plastikoek ematen diote izaera. Baina ez dira horretara mugatzen. Izan ere, argia horien artean isurtzen da, eta isurtze horrek hormetan dirdira sotil bat proiektatzen du. Modu horretan, horman ukigarria ez den presentzia bat agertzen da; ikusi bai, baina ukitu ezin duguna, gorputzik ez duelako.

Hori atzean uztea lortu eta aurrera egin ahala, sentsazioak aldatzen dira. Gauaren bestelako dimentsio batzuk agertzen dira, begiek antzeman bai, baina erraz deskodifika ezin diren forma geometrikoen bidez. Bata bestearen ondoan antolatzen dira, murruan zehar mapa kontzeptual bat osatuz. Konposizio hori lehen gelaren hondoan dagoen pinturak sendotzen du, formatu esferikoen bidez gaua osatzen duten presentzia horiek irudikatzen baititu.

Lehenengo espazioa atzean utzi eta alboko gelara igarotzen naizenean, espazioak izaera aldatzen du. Sarreran, oihalez egindako pieza altxatu batek ematen du arreta; soineko baten antza du, eta erritu baten aztarna ekartzen dit burura, baina ez dago elementu erlijiosorik.

Gelaren beste aldean, argi bakar batek idazmahai bat markatzen du. Mahaiaren gainean idazmakina bat, irrati bat eta paperak daude. Hurbiltzen naiz, inork begiratzen ez nauen bitartean, eta dokumentuak arakatzen ditut. Haietako batean irratiaren gurpila nola mugitu azaltzen da. Argibideei jarraituz, irratiaren gurpila biratzen dut. Une horretan, gelako isiltasunari ahots batzuk gehitzen zaizkio, atzeko planoan geratzen diren frekuentzia lausoak.

Pieza batetik bestera, sentsazio ezberdinak esperimentatzen ditudan heinean, horiek guztiak lotzen dituen kutsu onirikoa oso presente dago. Horrekin batera, ikuslearen denbora eta erritmoa ere lausotu egiten direla sentitzen dut. Beraz, erakusketatik ateratzen naizenean, iluntasunean barrena egindako ibilbideak gorputzean jarraitzen du, denboraren modu hori inposatuta. Kaleetako argietara itzultzen naizenean, begirada moteldu egin zaidala nabaritzen dut, eta inguruko espazioarekin dudan harremanak bestelako tempo bat hartzen du.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

bidaiaren-oihartzunak

Bidaiaren Oihartzunak

Maite Pinto

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Desde el 04 de Septiembre 2026
Al 22 de Octubre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).