artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

90 berriak, 1990eko kolektibo artistikoengandik hurbiltzen gaituen erakusketa

Erakusketa 90eko hamarkada hartan oinarritzen da, non mugimendu kolektiboek eta talde-ekimenek ordena kultural berri bat ezartzea ahalbidetu zuten. 90 berriak Nekane Arambururen entsegu kuratoriala da.

90-berriak-1990eko-kolektibo-artistikoengandik-hurbiltzen-gaituen-erakusketa
Argazkia: Oskar-Moreno

| 7 de Marzo 2023

90 berriak erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta ikuspegi alternatibo, periferiko eta mugaz gaindikoekin batu zituzten kolektibo horiei buruzkoa. Historiografia berri bat planteatzen du, kolektiboaren kontakizun argitaragabeetatik abiatuta, eta, horrela, ekosistema kultural hura zaintzen eta transmititzen laguntzen du. Hainbat ekimen eta guneren espiritua jasotzen du, haietako batzuk oraindik ere jardunean daudenak nazioartean edo gure artean, hala nola El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni. San Telmo Museoan izango da ikusgai martxoaren 4tik ekainaren 4ra.

Lan artistikoak, bideo-artea eta bideo dokumentala, elkarrizketen audioak, dokumentu grafikoak, edizio alternatiboak, liburuak eta aldizkariak, egile-argazkiak, erakusketa-argazkiak, proiekzioak eta altzariak dira proiektu honen unibertsoaren osagaiak. Bertan 140 sortzaile eta kolektibo inguru integratzen dira. Garai erabakigarria da, analogikotik digitalerako igarotzea ematen delako, eta erakusketak lehen aldiz argitara ematen diren ekoizpenak berreskuratzen ditu, guztiak ere engranaje koral baten barruan duten zentzuaren ikuspegitik begiratuta, non alderdi partizipatiboak indibidualtasunak gainditzen dituen.

Mundu-panorama konplexu baten esparruan, 90eko hamarkadako urteek konplexutasun bereizgarri batzuk izan zituzten euskal autonomia erkidegoan, zenbait egoeraren bilakaeraren ondorioz, hala nola eredu ekonomikoen eraldaketa. Gainera, 1994 eta 1997 bitarteko mikro-gertakariz gainezka dagoen trantsizio-une batean gertatzen da, eta aldi horren ondoren estrategien eta arlo publikoan zein pribatuan jarduteko moduen berritze bat nabarmentzen da, 1997tik 2001erako aldian ageriko egingo dena.

Erakusketaren ibilbidea kronologikoa da; bilakaera hori biltzen du eta gertakari sozial paraleloak ere nabarmentzen ditu. Garai hartan "teknologia berriak" deitutakoen erabileraren garrantzia aztertuz hasten da, batez ere bideo-artearen posibilitateen ikerketatik abiatuta garatu zirenak. Bideoaldia izan zen horren adibide adierazgarria, esfortzu kolektibo oso baten ekimen gisa. San Telmoko Abangoardia Aretorako hurbilketa bat egin ondoren, gune artistikoen garrantzia eta Uribitarteko tailerren inguruan sortutako komunitateen, Gasteizko eta Bilboko hiriguneen edo Gipuzkoako aldiriko Zelai Azpi, Sare-etxea eta El Gallinero guneen adierazgarritasuna azaltzen da. Aipatzekoa da, halaber, Artelekuren rola, 1987az geroztik jardunean baitago, produkziorako eta prestakuntzarako nodo gisa.

Edizio alternatiboen sorta bat, tesien azalpen jakin batzuk, eta beren izaera erlazional eta partizipatiboarengatik gailendu ziren ekintzak aurkezten ditu erakusketak. San Telmoko liburutegian kontsultatu daiteke ikus-entzunezko produkzio-zentroen erreferentzia (CINT, Larrotxene edo Bilboko Arte Ederren Fakultatea), bertan prestatu baita erakusketarekin erlazionatutako kontsultarako material sorta.

Erakusketaren katalogo bat argitaratuko da, Nicolas Bourriaud eta Nekane Arambururen testuekin. Bourriaud ezaguna da estetika erlazionalari buruzko teoriengatik. 1995ean, arte-erlazionala terminoa sortu zuen 90eko hamarkada honetan lantzen ari zen belaunaldiaren sortzeko eta erlazionatzeko moduari erreferentzia egiteko. Arambururen doktore-tesian adierazten den bezala eta erakusketako zenbait proiektutan aipatzen denez, hain zuzen ere, gure testuinguruan ere modu berean gertatzen ari zen jadanik, neurri handi batean taldeen eta kolektiboen bidez.

Aurkezten diren artisten presentzia erakusketak jorratzen dituen urteetan funtzionatu zuten kolektiboetan eta taldeetan parte hartu izanaren ondorio da. Batez ere hiru aldi handi dira, 1988tik 1992ra bitartekoak, non aurreko hamarkadetako aurkikuntzak nabarmentzen ziren; eta beste bi — 1992tik 1997ra eta 1997tik 2001era — non krisialditik atera eta teknologia berriak integratuz, lankidetza-sareak lantzen eta kulturaren profesionalizazioa ahalbidetzen hasi ziren. Lehenengoan mugimendu independenteen hedapena gertatu zen, eta 1997tik 2001era prozesu erlazionalak finkatu ziren.

Europan 90eko hamarkadari buruz egin den lehen erakusketa handia da, euskal testuingurutik abiatuta funtsezko gai batzuk argitzen dituena, eta etorkizuneko historiografia berriak irekitzen dituena, garai hartan ernamuinean zegoen irakurketa feminista bere eginez.

Erakusketako testu nagusiak

Hastapenekoa izan zen 90eko hamarkada, non mugimendu kolektiboek eta talde-ekimenek kultura-ordena berri bat ezartzea ahalbidetu zuten. Ekosistema hartarako lehen hurbilketa bat dugu erakusketa hau.

BIDEOALDIA

Produkzio artistikoa zabaldu zuen bitarteko bat nabarmendu behar bada, arte-bideoa dugu hori. Festibal ugarik eta produkzio- eta prestakuntza-zentro berrien agerpenak (hala nola Donostiako Larrotxene Kultura Zentroaren, Gasteizko CINTren edo Bilboko Arte Ederren Fakultateko Ikus-entzunezkoen Arloaren kasuan) lagundu zuten horretan. Horrekin batera, eta artistek euren artean harremanak izateko eta publikoekin harremana izateko modu berriei aurrea hartuz, Bosgarren Kolektiboa sortu zen Tolosan (1986-1990). Proiektu ugarien artean hor ditugu Bideoaldia deitutako kolektiboaren festibalaren lau edizioak. San Telmo Museoan izan zen edizioetako bat, 1990ean.

ABANGOARDIA ARETOA

Komentu zaharreko lehenengo solairuan egon zen San Telmo Museoan Abangoardia aretoa deitutako gunea 1991 eta 1995 bitartean, eta eskaini zuen arte emergenteko programazioak Gipuzkoako artista gazteen belaunaldi berria dastatzeko aukera eman zuen.

TAILERRAK

Sorkuntzaren berezko gunea —hau da, estudioa edo tailerra— zabaldu egiten da, eta zenbait kasutan, partekatu. Izan ere, artistek pisu, lonja edo industria-tailerretan bilatzen zuten sorkuntzarako kokapen egokia. Produkzio instituzionaleko aurre-zentroen unea zen, non zenbait beka eta lehiaketek sortzaile gazteen mugikortasuna ahalbidetu baitzuten, truke-sareak eratzen hasiz.

ZELAI AZPI

Zenbait artistek partekatutako tailerra izan zen Zelai Azpi (1997-2003):Aran Santamaría, Ander Hormazuri, Barbara Stammel eta Txiki Keizeta aritu ziren jardunean Zumaiako Ardantza bideko 31. zenbakian. Lau sortzaileek zenbait ekintza egin zituzten batera eraikinaren barruan eta kanpoan.

ARTELEKU

Artelekuko tailerrak 1987tik 2014ra izan ziren jardunean artistentzako lagapeneko eta prestakuntzako gune gisa Donostiako Loiola auzoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu zuen ekimena, eta Suministros Electrónicos Easo konpainiaren fabrika izana zen eraikina, 1.520 metro karraturekin. Zentroaren garapen programatikoa sorkuntza garaikideko premiei egokitu zitzaien, obra materialeko produkziora erabat emandako etapa batetik beste etapa teorikoago, kontzeptualago eta partizipatibo batera igaroz.

EL ARMARIO DE MARIAN

Marianen armairua. 1994. urteko udan, Marian Larzabalek erakusketa bat bultzatu zuen Artelekuko sei artistarekin batera —Unai San Martín, Iñigo Royo, Kintxo Fernández, Josu Sarasua, Mikel Bergara eta Xabier Arribas— Martutene auzoko bere etxeko arropa-armairuan. Erakusketaren bertsio bat Valentziako Tomás March Galerian aurkeztu zen 1995eko ekainean, izenburu honekin: "Feliz catálogode tramas y otros devaneos".

EDIZIO ALTERNATIBOAK

90eko hamarkadaren lehenengo urteetan prozesu-ikerketari, pentsamenduari eta aktibismoari lotutako mota guztietako edizio eta argitalpenak produzitu ziren oso modu intentsuan. Haietako askok mail art mugimendua, fanzineak, copy art diziplina, poesia edo DIYra lotutako edizio mugatuak zituzten ardatz gisa.

EL GALLINERO

Tailerrentzako leku handi baten bila, Donostiako Igara auzoko industria-nabe zahar batean, hainbat etapa eta fasetan, belaunaldi bereko artista-talde bat instalatu zen, lekuak Oilategia izena hartuz. Kristalera handien argiak eta Igeldo mendiaren hurbiltasunak topaketa-puntu aktibo bihurtu zuten leku hori 1991tik 2007ra arte, orduan eraitsi baitzuten nabea.

TRINTXERPE

80ko hamarkadaren azken urteetan eta 90eko hamarkadan hainbat artista instalatu ziren Euskadiko Etorbidearen 53. zenbakian —Sare-etxe zaharraren eraikin ezagunean—, eta komunitate oso aktibo bat sortu zuten, Trintxerpeko beste proiektu batzuekin konektatua, hala nola La Percha Galeriaren kasuan. Artistek hainbat fasetan egin zuten bat lokalarekin, eta horrek batzuetan elkarrekin lan egiten zuten eta beste batzuetan nor bere kontura aritzen ziren sortzaileen komunitate bati eman zion bertan ezartzeko aukera.

GIZARTE-MUGIMENDUAK

Urte horietan garai sozio-politiko konplexua bizi izan zen, krisi batetik irteten eta beste batean sartzen baikeunden, eta baita errealitatetik urrundutako ekitaldi mediatiko handien unea ere. Bitartean argi-ilunak aldizkatzen ziren: langabeziak, hiesak, intsumisioak, drogek eta belaunaldi berri baten nahigabe sozialak eredu kritiko berriak bultzatu zituzten disidentzietatik baina baita orainaz gozatzeko denbora baten eraikuntzatik ere.

ZAPATARI

Eraikina zegoen eremutik dator Zapatari izena, Donostiako Benta Berri auzoan (edo Antigua Berri). Dena den, eraikinaren egiazko izena Villa El Caney zen. Gazte-kolektibo batek 1988an okupatu ondoren, Zapatari edo "Zapa" bezala zen ezaguna. Tolosa hiribideko 127. eta 125. zenbakietan zegoen etxea, baina 2010eko eraispenaren eta planta berriko etxebizitzen eraikuntzaren ondoren, ÀƒÂngela Figuera plazari dagokio egungo kokalekua.

LAS CHAMAS

Miribilako (Bilbo) eremuan zegoen aldez aurreko eraikin bateko pintada batetik dator Las Chamas izena eta horrela deitutako emakumezko ijito talde baten erreferentzia egiten du. X-Planet kolektiboaren bileretan dago proiektuaren jatorria. Zabalako (Bilbo) Auzo Elkarteak laga zuen lekua. Elkarteak aldi batez erabiltzeko baimenarekin jaso zuen jabeen eskutik. Safi Gallery eta X-Planet kolektiboen kolaboratzaile sortzailea 1992ko abuztuan hasi ziren eraikina egokitzeko lanekin egoitza artistikoen eta kultura- zein bitartekotza-jardueren leku bihurtzeko. 1994ra arte egon zen jardunean.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Teknika berriak produkzio artistikoan sartzeak horrekin batera teknologia erabiltzen ari zen sorkuntza garaikideari buruzko teoria berriak garatzea eragin zuen.

TOPAKETAK ETA SAREAK

MEMORIA KOLEKTIBOA - 90eko HAMARKADAREN BIGARREN ERDIA

Diziplina arteko ekintza kolektiboek edo belaunaldi-esparruko integrazio koralek artista ugarik gainerako artistak beren obretan integratzea indartu zuten. 90eko hamarkadan sare berriak egituratu ziren topaketa profesionalen sistemaren bidez, eta alor instituzionalaren eta alternatiboaren arteko artearen zabalkunde- eta kudeaketa-ereduetan lan egin zuten.


90-berriak

90 berriak

Nekane Aramburu komisarioa

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 04 de Marzo 2023
Al 04 de Junio 2023


erromaren-asmakuntza

Erromaren asmakuntza

Giovanni Battista Piranesi

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 23 de Enero 2026
Al 26 de Abril 2026

ipar-hegora

Ipar-Hegora

Leo Burge

Uribitarte40 (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Febrero 2026
Al 06 de Abril 2026

pello-azketa

Pello Azketa

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 23 de Enero 2026
Al 27 de Marzo 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Desde el 26 de Enero 2026
Al 06 de Septiembre 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 de Febr. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 de En. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 de En. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 de En. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 de En. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).