artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko Arte Ederren Museoak bihotz berria du

Museoaren handitze planaren barruan egindako ataria aurkeztu dute: Arriaga ataria. Egungo bi eraikinak lotzen ditu, eta haren gainean egongo da hirugarrena. Etzi egingo dituzte ate irekiak.

bilboko-arte-ederren-museoak-bihotz-berria-du
Bilboko Arte Ederren Museoako Arriaga ataria. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
| 23 de Junio 2026

Beste aro batean sartuko da aurten Bilboko Arte Ederren Museoa: bi eraikinen ordez hiru izangoditu aurrerantzean. Horrek erakusketak egiteko ekarriko dituen onurek ez ezik, eraldaketa arkitektonikoak berak erebadu garrantzia. Norman Foster eta Luis Maria Uriarte izan dira museoaren handitze lanaren arduradunak, eta haien proiektuaren lehen mugarria ikusgarri jarri dute jada: Arriaga atari berria, Fosterren aburuz"museoaren bihotza" izango dena.

Eraldaketarako obrak hasi aurretik, Bilboko Arte Ederren Museoa bitan banaturik zegoen: 1945eko eraikina zuenbatetik,eta 1970ekoa bestetik. Egungo obren barruan,bigarreneanere egin dituzte berritze lanak, eta iaz ireki zituen ateak berriro. Bada, museoakkazetarien aurrean aurkeztu du gaur hirugarren eraikina. Beheko solairua izango dena, zehazki. Izan ere, museoaren barrukoEduardo Txillida plaza hartu, eta haren gainean eraiki dute eraikin hori,Agravitas izenekoa. Plaza estali bat sortu dute horrela, hiru eraikinak lotzeko balioko duena.

Hain zuzen ere, hiru eraikinen arteko lotura izatea da eraikuntza berriarenekarpen nagusietako bat, Miguel Zugaza museoko zuzendariaren arabera: "Museoa konektatzeko beharraren ondorioz sortu da proiektua. Orain arte, nolabaiteko deserosotasuna zegoen, 1970eko eraikina ez baita handitze bat bere horretan, baizik eta arte garaikiderako beste museo bat. Atari berri honi esker, lehen aldiz ulertu ahal izango damuseo bakarra dela hau, bi espaziotan —denbora gutxi barru hirutan— antolatutakoa".

Ataria ez da edonolako gunea izango, gainera. 1945ean eraiki zen museoa, eta, hain zuzen, orduko ideiari eutsiko diote, Zugazak jakinarazi duenez. Hau da, ataria espazio publiko bat izango da. Bertaratutakoak sarrerarik ordaindu gabe sartu ahalko dira, eta han dauden hiru eskulturez gozatu. Hala ere, museoko zuzendariak esandu, umoretsu esan ere,"espero" duelabehin atariansartuta jendeamuseoa bisitatzera animatzea: "Atarian dauden eskulturak museoan aurkituko den horrenaitzinsolasa dira".

"Atarian dauden eskulturak museoan aurkituko den horren aitzinsolasa dira"

MIGUEL ZUGAZA Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria

Denera hiru eskultura daude atarian: Juan CrisostomoArriagaren Monumentua, Topaketa lekua IV eta Bilbo. LehenengoaFrancisco Durriok egin zuen, Arriaga musikariaren jaiotzaren mendeurrena oroitzeko. 1906an hasi, eta 1933an amaitu zuen, eta, behin amaituta, Casilda Iturrizar parkean jarri zuten. 1945ean, ostera, parketik mugitu eta Bilboko Arte Ederren Museora mugitu zuten, hura artean sortu berria zela. Bainaeskultura horretan Euterpe musikaren musa biluzik egoteak hautsak harrotu zituen, eta, beraz, musa jantzita irudikatzen zuenbertsio batekinaldatu zuten jatorrizkoa1949an. Ordu hartatik 1975era artemuseoan gordeta egon zen, inork ikusez zezan.

Topaketa lekua IVeskultura, bestalde, Eduardo Txillidak 1972an egindakoa da. Hormigoi armatuz eginda dago, eta altzairuzko hodi tiranteen bidez airean edukitzeko sortua izan zen. Donostiako artistak 1982an eman zion dohaintzan eskultura hori museoari,baina, handitze lanak zirela medio, azken hiru urteak Txillida Lekun egin ditu, Hernanin (Gipuzkoa).

Hirugarren eta azken arte pieza Richard Serrak 1983an egindakoa da. Artista estatubatuarrak urte hartanArte Ederretako Museoaren Korrespondentziak: 5 arkitekto, 5 eskultore erakusketan sartzekosortu zuen Bilbo. Hamasei tona inguruko burdinazko bi totxok osatzen dute obra: bata bestearen gainean jarriak daude, itxuraz ezegonkor, baina orekan.

Horiek izango dira, printzipioz, atarian egongo diren arte piezak. Hala ere, museoko zuzendariak ez du baztertu aurrerago beste batzuk ipintzea ere. "Museoan hamaika pieza ditugu; beraz, horiek jartzeko aprobetxatu behar dugu hirugarren eraikina", azaldu du. Gainera,Arriaga plazan egondako zenbait eskultura Berreginen Museoan daude, baina esan du balitekeela horietakoren bat behin-behineanjatorrizko lekura ekartzeko "saiakera" egitea.

Edonola ere, hiru eskultura horiek, "hiriarentzat esanguratsuak direnez gero", galeria eskultorikobihurtzen dute Arriaga aretoa, museoko ordezkarien aburuz. Bide horretatik jo du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura sailburuak ere. Izan ere, aurkezpenean adierazi duenez,"pozgarria" da ataria ireki izana: "Gaurkoa berezia da kulturarentzat, Bizkaiarentzat, Bilborentzat eta Euskadirentzat".

"Museoak gizartearekin batera egin du aurrera, eta legatu hori itzuli nahi diogu"

IBONE BENGOETXEA Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura sailburua

Museoaren handitzea "Euskadi gaur den horren eta izan nahi duenaren" isla da, sailburuaren hitzetan: "Museoak gizartearekin batera egin du aurrera, eta legatu hori itzuli nahi diogu". Horiek horrela, Bengoetxeak herritar guztiak gonbidatu ditu hasi berri den etapan parte har dezaten.

Gaur aurkeztutako atariaren gainean, Agravitas eraikina egongo da. 2.500 metro koadro baino gehiagoko eremua hartuko du, bi solairutan banatua, eta sei metroko diametroko idi-begi bat ere izango du, modua emango duena eguzki izpiak sartzeko eta halaArriagaren omenezko pieza argitzeko. Efektu hori, ordea, ezingo da ikusi oraingoz, estalia baitago behin betiko irekiera egin arte.

Publikoaren bisita

Hori guztia ikusteko lehen aukeraetzi izango dute bisitariek. Izan ere, asteazkenerako jardunaldi berezia antolatu du museoak Arriaga atarian. 10:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak. Gainera, 1970eko eraikinaren kristalezko gelatik ikusteko aukera ere egongo da. Gela horretan,ikusgaiizango dira ikus-entzunezkohiru pieza, erakusten dutenakeraikuntza lanaknola eraman diren aurrera.

Handitzearenaurreneko pausoaikusteko, ez da sarrerarik eskuratu edoaurretiko erreserbarik egin beharko. Eta joaten diren lehenengoek opari bat jasoko dute: poster bana. Amaitu arte banatuko dituzte. Baina, erlojuak arratsaldeko zortziak jotzean, bisitariek museotik irten beharko dute. Ordu horretan hasiko baita eguneko bigarren ekitaldia: Lau Agravitas, Arriagaren omenezko kontzertua.

Juan Crisostomo Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrenaren harira, Bilboko Elkarte Filarmonikoak kontzertua emango du musikari bilbotarraren abizena daraman atarian. Hari laukote baten kontzertua izango da; Gabriel Erkorekak, Zuriñe F. Gerenabarrenak, Isabel Urrutiak eta Javier Quesadak konposatu dituzten obrezgain, Arriagaren zenbait lan ere entzungo dira emanaldian.

Bigarren jarduera horretarako sarrera ez da librea izango. Museoaren Lagunentzat soilik antolatutako ekitaldia da.

Inaugurazioa, oraingoz ez

Obrak oraindik ez dira amaitu, ordea. Atari berria kazetariz eta ordezkari instituzionalez lepo egon arren, bazen besterik ere han:alde batera eta bestera zebiltzan zenbait langileeta garbitzaile. Izan ere, oraindik badute lana. Etziko ate irekiera, hala,mokadu bat baino ez da izango. Behin gauean ateak itxita, luzaroan ez dira irekiko berriro.

Urriaren 5ean izango da museoaren berrinaugurazioa. Egun horretatik aurrera, Bilboko Arte Ederren Museoak hiru eraikin izango ditu ikusgai, etaorain arte baino erakusketa gehiago hartuko ditu. Lanak bukatu arte, ordea, iazko urritik duen estrategiarekin jarraituko du museoak. Handitze lanen ondorioz, eraikin zaharra ez dute erabiltzen, etaerakusketa denak 1970ean eraikitakoan egiten ari dira. Eta beste horrenbeste egingo dute hurrengo hilabeteetan ere.

Euterpek, hortaz, ilunpetan jarraituko du, zain, Museoa guztiz ireki eta eguzki izpiek zuzenean bere lira argitu arte.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 10 de Septiembre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

airearen-harea-erlojua

Airearen harea-erlojua

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).