artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean
Roberto Chartam, Aire Marrazkia 3 obraren aitzinean, beste erakusketa batean. Arg/ Arturo Prieto

| 26 de Junio 2026

Pentsatu itsas maskor batean, ekilore baten kiribilean, urakan baten marrazkian edo zuhaitzak adarkatzeko moduan. Forma desberdinak diruditen arren, denek partekatzen dute zerbait: berehala ezagutzen dugun oreka, naturala zaigun harmonia. Ez dago matematika jakin beharrik hori sentitzeko: gure begiak eta gure gorputzak badakite hor ordena bat dagoela.

Artilezko eta aluminiozko hariz egindako instalazioen bidez, Roberto Chartam artistak (Bilbo, 1977) espazio fisikoa geometria aldakor bihurtzen du, eta paisaia edo lore bat ikusten dugunean sentitzen dugun oreka-sentsazio bera pizten dute bisitariarengan. "Ez dut marrazki konplexurik egin nahi euskarri sinpleen gainean, paper baten gainean arkatzez egindako erretratu bat izan daitekeen bezala; aitzitik, itxuraz sinpleak diren marrazkiak egin nahi ditut euskarri konplexuen gainean, gehienetan erakusketa-espazioaren gainean", azaldu du Chartamek.

Roberto Chartamek, Salamancako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna, espazioa eta euskarria obraren zatitzat hartzearen garrantzia azpimarratzen du. Horrela, azaldu du bere obraren mugak ez dituela artileak, aluminioak edo erabilitako materialek markatzen, aretoak berak baizik. Horregatik, "bisitaria ez da obra ikusten ari; obraren barruan dago. Nire helburu nagusia horretaz jabetzea da". Eta gehitzen du: "nik 5 zentimetroko aldea duen karratu bat marrazten badut 10 zentimetroko paper karratu batean, lanaren neurria ez da 5 x 5, baizik eta 10 x 10, lanaren mugak ez dituelako marrak markatzen, paperak baizik".

Bilbon jaiotako artistak erakusketa-espazioetan zehar banatutako artilearekin egindako lerroak ditu bereizgarri, eta, oraingoan, euskal artisten material bereizgarri batez hornitu nahi izan du erakusketa: metalaz. "Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu edo Nestor Basterretxea bezalako euskal artisten metalezko elementu bat erabili nahi nuen. Nire lehen aukera burdinarekin probatzea izan zen, baina pisuagatik baztertu eta aluminioarekin ordezkatu nuen. Elementu berri honen erabilerak nire "erosotasun-eremutik" irteera garrantzitsu bat dakar, baina ziur nago emaitza zoragarria izango dela".

Erakusketak ingurumenarekin duen loturari dagokionez, Chartamek bi elementu azpimarratzen ditu: "Lehena nabarmenagoa da: artilea obren elementu nagusi gisa erabiltzea. Bigarrena sotilagoa da. Obrak ez dira ausaz trazatutako lerroak. Bere neurriak erlazioei lotuta daude, hala nola urrezko proportzioa, Fibonacciren segida edo Pi zenbakia, naturako elementu askotan agertzen direnak. Gauza orokorra da nire lan guztietan".

Bilbon jaiotako artistak, gainera, Mandasko duke-dukesen jauregiaren espazioari eta Cristina Enea parkeari balioa eman die bere erakusketa berria hartzeko, eta honako hau azaldu du: "ingurua zoragarria da; jauregia, apartekoa; eta nire lana hartzeko bikain prestatutako aretoak. Asko gozatu dut ia bi urte iraun duen prozesuaz".

Erakusketa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan egongo da ikusgai ekainaren 26tik irailaren 13ra arte. Inaugurazio ekitaldia ekainaren 26an, arratsaldeko 18:00etan izango da eta irekita dago interesa duen edonori.

ura-besterik-ez

Ura besterik ez

Roberto Chartam

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 26 de Junio 2026
Al 13 de Septiembre 2026


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).