artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ane Urzelai: "Arteak gauza askotarako balio du: ez da edertasunera mugatzen"

Legazpin piztu zitzaion artearen inguruko interesa, eta, Bilbon Arte Ederrak ikasi ondoren, ofizio bihurtu du. Ikasketei Altean eman die amaiera, Valentzian, master bat eginez. Orain, Argentinara eramango ditu bere sorkuntzak.

ane-urzelai-arteak-gauza-askotarako-balio-du-ez-da-edertasunera-mugatzen
Ane Urzelai. ANE URZELAIK UTZITAKOA

Irati Abarrategi Kortabarria [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 9a

Txikitako zaletasunzenalanbidea da orain Ane Urzelai artistarentzat (Legazpi, Gipuzkoa, 2003). Ikasketak Bilbon hasi eta Altean (Herrialde Katalanak) amaitu ditu. Orain,Argentinan du hurrengo erronka. Urrian bere sorkuntzaz osatutako erakusketa bat abiatuko du San Juan hirian.

Alteara joan zinen orain dela urtebete. Nolatan?

Ikerkuntzaren mundua deskubritu nuen, eta argi ikusihorri buruzko master bat egin nahi nuela. Kontu pertsonalengatik, kanpoan egitea erabaki nuen, eta, azkenean, Alteara joan nintzen Arte Proiektuen Ikerketa masterra egitera. Han izan naizen bitartean ere, askotariko proiektuakegin ditut. Orain dela gutxi Muro d'Alcoin egon ginen, etaarte kolektibo bat sortu dugu han: herri ugari bisitatzen ditugu, eta tailer batzuk egin ditugu bertako tradizioa ardatz izanik. Tailerrei bukaera emateko, erakusketa bat egin dugu sorkuntzekin.

Beste proiektu batzuk ere izan dituzu...

Alacanten izan nuen bat. Este lugar no es habitable[Leku hau ez da bizigarria] deitzen da proiektua, eta ikaskide batekin batera egin nuen. Ni paisaia eta lurraldeei buruz ikertzen nenbilen, eta hurakontsumituak izan diren lurraldeei buruz; leku abandonatuez, adibidez. Biok galdera bera egin genion geure buruari: "Nork du leku bat bizilekutzat hartzeko eskubidea?". Eta galdera horretatik abiatu genuen gure proiektua. Alacanteko kaleetan ibili ginen hiriko hainbat lekutatik kanporatu duten jendearekin hitz egiten, etxegabeekin. Testigantza batzuk batu genituen, eta kanporatuak izan diren toki horietan esku hartu.Este lugar no es habitablezioen pintada bat egin genuenpertsona horiek kanporatu zituzten leku guztietan, eta, gero, argazki bat atera. Azkenik, fanzine bat sortu genuen argazkiekin eta testigantzekin, ikusarazteko edonork ez duela eskubiderik leku horretan bizitzeko, nahiz eta beharra izan.Azkenik, erakusketabat egin genuen; kartografia bat, esku hartu dugun lekuetako argazkiekineta testigantzekin osatua. Hori da proiektu batean egiten duguna: gai bati buruz ikertu, eta haren inguruan sortutako pentsamendu, kritika eta ezinegonei arteforma eman. Kasu honetan, galdera hau genuen: "Nork du eskubidea leku batean bizitzeko?".

"Arteak kritika bat egiteko, ezinegon bat azaleratzeko, zerbait kontatzeko edo politika egitekobaliodezake, besteak beste"

Ane Urzelai. Artista.

Nondik abiatuz sortzen duzu artea?

Niretzat, artea ezinegon batetik sortzen da. Artea ederra izateko sortzen dela dioen diskurtsoa alteratuta dago. Arteak kritika bat egiteko, ezinegon bat azaleratzeko, zerbait kontatzeko edo politika egitekobaliodezake, besteak beste.Lagun batek disko baten azala egiteko eskatzen didanean ere, sorkuntza horrek esanahi bat du atzean: haien ideiak irudikatu behar ditu. Arteak gauza askotarako balio du, baita komunitatea sortzeko ere, azken proiektuarekin egin dudanbezela. Gauza askotarako balio du: ez da edertasunera mugatzen.

Gizartean dauden ideiekin lotuta, jende askorentzatartea ez da koadroak eta eskulturak besterik. Zuk zer diozu horren inguruan?

Azkenaldian aldatzen ari da diskurtso hori; gaur egungo arte panoraman arreta jartzen zaio kontatu nahi duzun horri. Horren arabera hasten zara lanarekin. Materialak lortzen, adibidez; nik kutsaduraren inguruko artelan bat egin nahi badut, agian mendian aurkitutako zaborra da hori kontatzeko hizkuntzarik onena. Material horrek jada karga bat du, kutsadura hori sortzen duen material bera da eta. Orain arte diziplinak banatu egin dira, baina gaur egun asko nahasten dira. Diziplinen arteko tartea lausotzen ari da.

Noiz eta nolakoa izan zenartearekin izan zenuen lehen harremana?

Txikitan izan nuen lehen harremana artearekin, gurasoekin edo eskolan margotuz. Beti izan da nire zaletasunetako bat, eta txikitatik joaten nintzen margolaritza klaseetara, Bilbora bizitzera joan arte. Han Arte Ederretako ikasketak egin nituen; Sorkuntza eta Diseinuko Gradua, zehazki. Bitartean, askotariko proiektuetan egin dut lan; lagunentzat edo inguruko jendearentzat diskoen azalak sortzen, adibidez. Baita lagunentzat ez ziren enkarguak egiten ere; Santikutz txirrindulari lasterketakogaraikurrak,besteak beste. Bere garaian konfiantza osoa jarri zuten nigan sari horiekin;oso gustura aritu nintzen, eta, ordutik, urtero egin ditut. Horrez gain, erakusketa batzuk ere egin ditut Legazpikokultur etxean, adibidez.

Argentinara joatekoa zara laster. Zein da zure hurrengo lana?

Bai, irail amaieran Argentinara joatekoa naizerakusketa bat egitera. Urrian hasiko da. Urduri samar nago, bat-batean inoiz kudeatu ez ditudan gauzak kudeatu behar ditut, eta erabakiak hartzen hasi behar dut; nola bidali gauzak, aduanak… Horrelako gauzak. Oso pozik nago, egia esan, iruditzen baitzait aukera bat dela niretzat. Ez dakit zenbat denbora egingo dudan han; ez dut bueltatzeko egun zehatzik.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.