artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim globalago baten erronka

El Anatsui artistaren 'Itsaso gorakorra' eskuratu du Bilboko Guggenheim museoak, eta ikusgai izango da bildumarekin osatutako erakusketan

guggenheim-globalago-baten-erronka
El Anatsui artistaren Itsaso gorakorra artelana, Bilboko Guggenheim museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

2022ko Irailaren 21a | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

"Bildumari gehitu zaion lehen artista afrikarra da". Bilboko Guggenheim museoak mende laurden beteko du zabalik urriaren 18an, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak erosketetara bideratutako diruarekin 140 artelan inguruko bilduma propioa osatu du urteotan guztiotan. Eta, hain justu, 25. urteurren festarako heldu da El Anatsui artista ghanatarraren Itsaso gorakorra obra museora. Eta bi arrazoirengatik da esanguratsua datua, Lekkha Hileman Waitoller komisarioak azaldu duenez: El Anatsui delako museoko bildumako lehen artista afrikarra, batetik, eta, bestetik, etorkizunean betetzen joan beharreko hutsunea zein den ere seinalatzen duelako horrek. "Artisten arteko elkarrizketa maila globalera zabaltzen joatea da gure helburua".

Bildumako lanekin osatutako erakusketa izango da museoaren urteurreneko ekitaldi nagusia, eta urriaren 18an zabalduko ditu ateak. Eraikin osoa hartuko dute lanek, baina aurrerapen bat aurkeztu dute oraingoz. Museoa zabalik mantendu ahal izateko atalka joan baitira aretoak prestatzen orain arte, eta, ondorioz, lehenengo eta hirugarren solairua daudelako bisitagarri.

Besteak beste, Asier Mendizabalen, Itziar Okarizen, Doris Salcedoren, Richard Longen eta Mona Hatoumen lanak topatuko ditu bisitariak lehenengoan. Eta hirugarren solairuan, Mark Rothko, Willem de Koonig, Robert Motherwell, Cy Twombly, Jean Michel Basquiat, Jorge Oteiza, Antoni Tapies eta beste hamaika artistaren lanak ikusiko ditu Al Anatsuirenarekin batera.

"Bilduma ospatzea" izango da erakusketaren azken helburua, Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak aurreratu duenez.

Atzera begirako bat eskaini behar zion museoak El Anatsuiri 2020an, baina, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, bertan behera geratu zen asmo hura. Okasio hartarako sortu zuen artistak orain museoak bildumarako eskuratu berri duen pieza. Eutsi egin zion Guggenheimek sortzailearekiko harremanari, ordea, eta harreman horri esker bukatu du obrak Bilbon.

"Epe luzerako" erosketak

Urrutitik begiratuta, horman zintzilikatutako oihal erraldoi bat dirudi artelanak, eta olatu moduko batzuk sortzen zaizkio zenbait gunetan. Gerturatu ahala, ordea, obra elkarri alanbrez jositako milaka eta milaka botilaren tapoiz osatuta dagoela ikusiko du bisitariak. Ortzi muga moduko bat ere irudikatzen dute koloreek, eta horrek areagotu egiten du obrak sortzen duen itsas sentsazioa.

Ghanan jaio zen arren, Nigerian egin du bere ibilbidearen parterik handiena El Anatsuik, eta bertan sortua du Bilbon ikusgai dagoen obra ere, komisarioak azaldu duenez. Hileman: "Bere herriko jendearekin egin du joste lan hori, eta bere lanak badu komunitate dinamika bat ere".

Ellsworth Kelly artistaren 1972ko Kurba horia da museoak azken urteetan bildumarako eskuratutako beste lanetako bat. Hirugarren solairuan ikus daiteke hura ere, New Yorken sasoi hartan lanean ari ziren beste artista espresionista abstraktu batzuen lanen ondoan.

Badira bildumaren parte izatera pasatu gabe ere museoari epe luzerako utzitako lan batzuk ere erakusketan. Hori da, esaterako, John Chamberlain artistaren 1962ko Dolores james eskulturaren eta Lee Krasnerren 1971ko Palingenesia margolanen kasua. Museoko arduradunek zehaztu dute azken hori inoiz museoaren bildumaren parte izan dadin nahi luketela.

Zuzendariak azaldu duenez, luzeak izaten dira maiz artelan bat erostera heldu arterainoko prozesuak, eta, zehaztu duenez, Euskal Herriko erakundeen babesak ematen dio aukera museoari "luzera begira" jokatu ahal izateko. "Kellyren obra bat erosteko beste bi saiakera ere egin ditugu aurrez, eta orain lortu dugu".

Bidartek ez du zehaztu zenbat diru ordaindu duten bildumako bi obra berrietako bakoitzarengatik. Azken "hiruzpalau urteetan" eskuratu dituztela esan du, Jenny Holzer, Alyson Shotz, Alex Reynolds eta Esther Ferrerren lan batzuekin batera, eta erakundeek epe horretan erosketetarako bideratutako 10 milioi euro inguruko poltsatik ordaindu dituztela.

Bi Txillida kanpoan

Museoa da erosketa horiek egiten dituena, baina hiru euskal erakundeak dira obren jabeak.

Museoaren kanpoalderaino zabalduko da Sekzioak/ Intersekzioak, eta eraikinaren kanpoaldeko terraza ere egokitzen hasiak dira langileak horregatik. Azken urteetan, Jeff Koons artistaren Tulipak artelana egon da bertan, baina hirugarren solairuan egongo da ikusgai orain, eta Eduardo Txillida artistaren neurri handiko bi eskultura jarriko dituzte haren lekuan. Lurzorua sendotzen dabiltza, terrazak obra horien zamari eutsi ahal diezaion.


gipuzkoa-begiragarria

Gipuzkoa begiragarria

Erakusketa kolektiboa

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Azaroaren 21etik
2026ko Martxoaren 01era

eszena-iluna-bera-esna

Eszena iluna. Bera esna

Natalia Suárez Ortiz de Zarate

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Martxoaren 01era

strong-back-soft-front

Strong back, soft front

Maite González Martínez

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urtarrilaren 16tik
2026ko Martxoaren 15era

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.