artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak

getxophoto-jaialdiak-etena-aldarrikatuko-du-gaurtik-hilaren-25era-bitartean
Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

[BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 2a

Erakusketa programa zabala antolatu du Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere 17. aldirako, Maria Ptqk komisario berriaren eskutik. Gaur hasi eta hilaren 25era bitarte, hainbat jatorritako 22 sortzaileren obrak izango dira ikusgai; Getxoko (Bizkaia) hiru espaziotan jarriko dituzte, gehienak aire zabalean. Eta irudion bitartez, aldarri bat ozen zabalduko dute, komisarioak azaldu duenez: "Jaialdiaren 17. aldia 'geldi, stop, etena!' esateko espazioa izango da. Korrika doan mundu honen inguruan hausnartzeko eta emankorrak ez izateko eskubidea aldarrikatzeko. Erritmoa jaisteko, moteltzeko, 'ezin dut' esateko, 'ez dut nahi' esateko".

Hain zuzen ere, Etena! hartu du aurtengo lelotzat festibalak, eta, komisarioak esandakoaren bidetik, kontzeptu horri buruz pentsatzera eraman nahi ditu ikusleak. "Zer esan nahi du ezer ez egiteak? Zer beste denbora irabazten dugu denbora galtzen dugula ematen duenean? Zein da irudien eginkizuna kasu honetan? Gelditzea bihurrikeria ekintza bihurtu da, eta horregatik gonbidatu nahi zaitugu hainbeste behar dugun Etena! hori eskatzera".

Udalerriko hiru espaziotan jarriko dituzte erakusketak: Algorta erdigunean, Ereaga hondartzako pasealekuan eta Itzulbatzetako kultur etxean. Suitza, Japonia, Maroko, Ekuador, Mexiko, Brasil, Argentina, Erresuma Batua eta Greziako artisten lanak ikusgai izango dira horietan. Askotariko gaiak hartu dituzte hizpide sortzaileek, baina, jaialdiak jakinarazi duenez, "mezu ekologista sakona" dute proiektuetako askok, hala nola Mitsutoshi Hanaga argazkilari japoniarrarenak eta Lucas Bambozzi artista brasildarrarenak, besteak beste.

Erakusketekin batera, solasaldiak, bisita gidatuak, aurkezpenak, esku hartzeak, proiekzioak, tailerrak eta gaueko ibilbideak ere izango dira Getxophoton.

etena

Etena!

GetxoPhoto 2023

2023ko Ekainaren 01etik
2023ko Ekainaren 15era


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.