artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gela bat euskararena

Nahi baino gutxiago dakit arteaz (ere), baina aski ongi dakit kontzientziak astintzeko tresna paregabea dela. Hala eta guztiz ere, arte bisual garaikidean ez omen dago hizkuntza gutxituen arrasto handirik, ez Euskal Herrian, ezta munduan ere.

gela-bat-euskararena

Maialen Sobrino Lopez [ARGIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 1a

Ez da soilik gutxi sortzen dela hizkuntza gutxituetan, baizik eta ez dela batere ohikoa sorkuntza lanek hizkuntza edo, gure kasuan, euskara gaitzat hartzea. Artea nork, norentzako edo zertarako sortzen duen galdetzera eraman gaitzake, batetik; bertzetik, badu paradoxatik aferak, hizkuntza ahotan etengabe dugunok ez baitugu hizkuntza artelanetan gorpuzten, nonbait.

Hori izan zen, hain zuzen ere, Zaloa Ipiña artistaren hausnarketen hari muturretako bat eta horregatik ekin zion, bertzeak bertze, hizkuntza zapalkuntza irudikatuko zuten piezak eta instalazioak sortzeari. Arte plastiko eta bisualetan ibilbide emankorra du bilbotarrak eta azken urteotan hizkuntza, euskara, izan du lehengai publikoaren esku, Euskal Herrian zein kanpoan, paratu duen lanean.

Nabaria da dokumentazio lan zuhurra egiten duela sortze prozesuan. "Gorreri bisuala" erakusketan, errate baterako, hizkuntzak gutxitzeko erabilitako tresnak ikertu eta pieza artistiko bihurtu zituen. Erakusgelan barrena joan ahala, piezek ikuslea zeharkatzea lortzen zuen Ipiñak eta bizipenaren ondotik, gorputzak gela utzi bai, baina gela ikuslearengan gelditzen zen; nola erran, Ipiñak ireki zion arte bisual garaikideari gela bat euskararena.

Orain hizkuntzen arteko harremanei erreparatu die eta hizkuntza ekologiaren begiradatik sortu du "Mingainatu" erakusketa, ekaina akitu arte hiri buruzagian ikusgai dagoena, zehazki Apaindu galerian, iruindarren eta bisitarien esperoan. Zaloa Ipiñak iskin egin die aniztasunaren interpretazio hutsalei, mundua ekarri du mapa batera eta ez du paretan zintzilikatu, lurra baino tokirik aproposagorik ez baitago lurra bera biltzeko, doike. Lurraren izkinak miatu eta, artearen galbahetik pasata, badirudi mundua zapaltzeko aukera luzatu nahi digula, oinazea eragitea zeinen erraza den erakusteko.

Ez dut erakusketaren spoilerrik eginen, baina iruditzen zait hizkuntzen inguruko bigarren proiektuan koska bat harago joan dela. Abagune ederra eskaintzen du Ipiñak gogoetarako, noiz eta hauteskunde kanpaina bizian. Bertzerik ez bada, Zaloaren bideari jarraiki, koska bat harago eramaten ahal dugu esaldi ezaguna eta erran euskarak (ere) dirua behar duela, eta gela bat artearentzat.

mingainatu

Mingainatu

Zaloa Ipiña

Apaindu (Iruñea, Nafarroa)

2023ko Maiatzaren 05etik
2023ko Ekainaren 26ra


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.