artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakaleran "That time" zentroko erakusketarik handiena jarri dute

Erakusketa Arte Ederren Bilboko Museoaren eta Tabakalera Zentroaren arteko lehen lankidetzaren emaitza da. Bilboko Museoko 100 artelanek baino gehiagok eta Tabakalerako hiru sorkuntza berrik osatzen dute erakusketa.

tabakaleran-that-time-zentroko-erakusketarik-handiena-jarri-dute
Jorge Moneo, Ilke Gers, Miriam Alzuri, Miguel Zugaza, Edurne Ormazabal, Oier Etxeberria eta Ainara LeGardon aurkezpenean. Arg/ Tabakalera

| 2023ko Ekainaren 22a

Tabakalerak eta Arte Ederren Bilboko Museoak "That Time" erakusketa bateratua aurkeztu dute. Bi erakundeek beren lehen lankidetza estreinatu dute, Bilboko museoan une honetan egiten ari diren handitze-lanen ondorioz sortutakoa. Artelanek Bilbotik Donostiara bidaiatu dute, ohiko bidearen alderantzizko noranzkoa hartuta, hau da, museo bateko bildumatik sorkuntza garaikideko zentro bateraino; eta bihartik datorren azaroaren 5era arte egongo dira ikusgai Tabakaleran. Erakustetako komisariotza bi erakundeetako barne-taldeek osatzen dute: Miriam Alzuri, Arte Ederren Bilboko Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzailea; eta Oier Etxeberria, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Programa Publikoaren arduraduna.

Iragana eta oraina izan dira Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumagintza-lanaren funtsezko bi ardatzak. Museoa 1908an sortu zen, eta K.o. II. mendearen eta gaur egun artean sortutako adierazpen artistikoen adibide esanguratsuak daude bertan. Bestalde, Tabakalera, bere egitekoen artean sorkuntza garaikidea, artea eta gure garaiko eztabaidak bultzatzea helburu duen zentroa, museoko bildumari buruzko ikuspegi berri bat eskaintzeko leku aproposa da. Beraz "That Time" orainean finkatutako begirada batez hurbiltzen da bildumara, baina begirada hori iraganera eta etorkizunera ere mugitzen da.

Museoko bilduma da erakusketaren jatorria, eta orain Tabakaleran dago erakusgai artearen eta memoriaren inguruko kontakizun bat proposatzeko. Erakusketaren izena Samuel Becketten That Time (1976) antzezlanetik dator. Lan horretan, poeta eta antzerkigile irlandarrak hiru ahots sortzen eta nahasten ditu, protagonistaren bizitzako hiru momenturen berri emateko: gaztaroko ahotsa, helduaroko ahotsa eta zahartzaroko ahotsa. Era berean, Tabakalerako erakusketa-espazioetan barrena egindako ibilbide zirkular batean antolatua dago erakusketa, honako hauek birsortzen dituzten hiru ahots horietan islatutako hiru eremutan: iragana (C ahotsa, zahartzarokoa), oraina (A ahotsa, helduarokoa) eta etorkizuna (B ahotsa, gaztarokoa). Horien bidez, bisitariak bilduma baten denboraren eta historiaren hiru aro ezagutuko ditu.

Jarduera-programa

"That Time"k uztailetik azarora bitartean egingo diren jarduera paraleloen programa garrantzitsu bat izango du. Uztailetik urrira bitartean, ohiko bisita solasaldiak eta familientzako arte-lantegiak eskainiko dira. Irailean Arte-makina arte garaikidera hurbiltzeko ikastaroa hasiko da. Oraingoan, erakusketaren komisario eta Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzaile Miriam Alzurik, Susana Talayero eta Leire Aranberri artistek, Artearen Historian doktore Ane Lekuonak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosek hartuko dute parte.

Abuztuan, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan, Blanca Arrieta koreografoaren dantza-emanaldi hirukoitza izango da erakusketa-aretoan (emanaldi hori erakusketa honetarako ad hoc sortua da, artistak Tabakaleran egindako egonaldi batean).

Urrian, zinema ziklo batekin eta hitzaldi eta mahai-inguruz osatutako topaketa batekin osatuko da programa. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Sailean Zientziarako Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikerketa-irakasle den Michael Marder-ek, Estetika eta Artearen Teoriako irakasle Andrea Soto Calderónek eta erakusketako komisarioek parte hartuko dute.

Katalogoa

"That Time" erakusketak katalogo bat du, erakusketako bi komisarioen testu kuratorialak biltzen dituena, Jimena Canales Harvardeko Unibertsitateko Zientzien Historiako doktorearen El arte como brújula y reloj saiakerarekin batera. Katalogoan, gainera, Becketten 1976ko jatorrizko testua dago, 1987ko gaztelaniazko itzulpenarekin eta, orain, lehen aldiz, euskarazkoarekin batera. Argitalpenak 20 euroren truke eskuratu ahal izango da Tabakalerako Info Puntuan.


  • That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera.
  • Ekainaren 23tik azaroaren 5era.
  • Tabakalerako erakusketa-areto nagusia.
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 14:00-20:00.
  • Astelehenetan itxita.


that-time

That Time

Bilboko ArteEderren Museoko funtsa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2023ko Ekainaren 23tik
2023ko Azaroaren 05era


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.