artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bertakoen artea bineta barrenetan

Irailaren 1. honetan hasiko da Nafarroako Komikiaren XIV. Azoka. 11 erakusketa eta dozenaka jarduera izanen dira irailaren 24ra arte, Lizarran eta Iruñean. Artista nafarren lanak nabarmenduko dituzte batik bat

bertakoen-artea-bineta-barrenetan
Mikel Janin artista nafarrak hitzaldi bat eta tailer bat emanen ditu irailaren 15ean eta 16an. Irudian, haren lan bat.

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2023ko Irailaren 2a

Trazu dotore eta finez marraztu diote hamalaugarren bineta komikiari, eta, hala, kontakizunak badu segida dagoeneko: gaur hasiko da Nafarroako Komikiaren XIV. Azoka. Irailaren 24ra arte iraunen du, eta ekitaldiak Iruñean eta Lizarran antolatu dituzte. Tiza elkarteak antolaturik, 11 erakusketa eta dozenaka jarduera izanen dira aurtengo aldian. Komikiak ikusteko, komikiak egiteko, komikiak luzitzeko.

2022ko aldian, kutsu japoniarreko hari batek lotu zituen azokako jarduerak elkarren artean; manga izan zen ardatz nagusia. Aurten, aldiz, azokak hurbilekoari erreparatuko dio sakonen; bertako lanei, artistei eta egitasmoei. "Egiari zor, bestela bezala gertatu da. Beti saiatzen gara Nafarroako komikigintza mimoz zaintzen eta haren erakusleiho izaten, baina apustu hori inoiz baino gehiago sumatzen da aurten", esplikatu du azokako zuzendari Javier Perezek. Segidan, aurtengo egitaraua osatzen duten izen nafarrak zerrendatzeari ekin dio Perezek. Mikel Janin marrazkilaria aipatzean, ilusioz bete zaio aurpegia: "Zuzenketa eginen dut: edizio honen haria ez da bakarrik bertako komikia, bertatik kanpora zabaltzen dena ere bada. Horren adibide argiena, Mikel Janin".

Hain justu ere, Janin da egitarauko izarretako bat. Iruñean jaioa da, 1974koa, eta, egun, mundu osoan da komikigintzaren erreferente. Hamar urte joan dira Nafarroako azokan azkenekoz izan zenetik, eta, aurten, hainbat modutan hartuko du parte. Haren De Pamplona a Gotham erakusketa ikusgai izanen da Kondestablearen jauregian; irailaren 15ean hitzaldi bat emanen du, eta sinatzen ariko da Iruñeko Comics dendan —17:00etatik aitzina—; eta hilaren 16an ikastaro bat emanen du Kondestablearen jauregian.

Nafarrek sinatuak dira azokako beste hainbat bilduma ere. Adibidez, Azalak erakusketak euskal komikiaren historiari egiten dio so; Kondestablearen jauregian dago. Geltokin, J. J. Chasen Neurocómic bilduma ireki dute. Lizarrako kultur etxean, Idoia Iribertegik bere azken liburuan —Desdichas de una familia victoriana (Familia viktoriar baten zorigaitzak)— oinarrituta eginiko erakusketa eta Javier Mina eta Pedro Osesen Non gogoa daude.

Edonola ere, Euskal Herritik kanpokoek eginiko lanek ere tokia dute azokan. Aurtengo azokaren kartela Nadia Hafid ilustratzaile katalanak ondu du, eta haren lanekin osaturiko El buen padre y Chacales erakusketa Kondestablearen jauregian ikusten ahalko da; halaber, hilaren 8an hitzaldia emanen du. Bestalde, Stephane Levallois artista frantses entzutetsua ere azokan izanen da. Gaur, 17:30etik aurrera, sinatzen ariko da Iruñeko TBO liburu dendan. Bihar horma irudi bat pintatuko du Lizarrako Karlismoaren Museoan, eta, gainera, haren Goya-Hellboy erakusketa hilaren 24ra arte izanen da ikusgai Kondestablearen jauregian.

Eginikoei aitortza

XIV. azokak bi ibilbide omenduko ditu: Iruñeko TBO komiki dendarena eta Paco Lopez marrazkigilearena. Perezek nabarmendu duenez, TBO dendak 40 urte bete ditu, eta "izugarri merezi du" aitortza.

Gainera, Paco Lopezen izena "lau haizeetara" zabaltzeko balioko du hari eskainitako erakusketak. Lopez 1947an jaio zen, Iruñean, eta 2008an hil, bertan. TMEO aldizkarirako egin zituen marrazkiek sona handia izan zuten urteetan, baina, dena dela, 1980ko hamarkadan talde ekologisten enkarguz eginiko egutegiak dira haren obrarik ezagunenak. "Haren lanak izugarri famatuak izan ziren, baina susmoa dut herritar gehienek ez dakitela zein den sinatzailea", kontatu du Perezek.

Norberarenak trazatzea

"Guztiengana nahi dugu ailegatu, eta ahalik eta jende gehienari ikusarazi komikia metodo bat dela, zernahi motatako istorioak konta ditzakeen hizkera bat", nabarmendu du Perezek, eta, dioenez, horren seinale dira azokako erakusketak ez ezik, bestelako jarduerak ere. Esaterako, tailerrek berebiziko garrantzia dute aurten. Askotarikoak dira: adibidez, Mila Garciak pop-up albumei buruzko tailerrak emanen ditu irailaren 8an eta 9an, eta Discover Bricks taldeak lego piezekin superheroiak sortzen irakatsiko die haurrei hilaren 9an.

Aurten, lehenbiziko aldiz, zaharrentzako jarduera bat antolatu dute propio. Mikel Santos Belatz marrazkilariak adierazpen grafikoari buruzko tailer bat emanen du Vergel zahar etxean. Perezek nabarmendu duenez, lantegiaren asmo nagusia edadetuek "autoespresioa" lantzea da. "Ez dute zertan kontakizun bat marraztu", zehaztu du.

Azoka abiatu zenez geroztik, egitasmoak beti izan du lankidetza estua Iruñeko Arte Eskolarekin. Adibidez, urteak dira graduko bigarren mailako ikasleek ikasturteko azken hiruhilekoan eginiko obrak erakusketa batean biltzen dituztela, eta, aurten, ekinbide berri bat jarriko dute martxan: kontakizun grafikoa. Perezek esplikatu duenez, ikasleak "kronikagile" arituko dira asteotako hitzaldi eta ikastaroetan. Irudiz eta hitzez laburtuko dute ikusten eta aditzen dutena, eta azoka amaitutakoan sarera igoko dituzte obra horiek guztiak.

Horiez gain, Tiza elkarteak Zart bildumaren bosgarren alea aurkeztuko du, eta autoedizioaren eta bigarren eskuko komikien Komikitoki azoka antolatuko dute berriz. Irailaren 9an izanen da, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.


l-cohen

L. Cohen

James Benning

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Azaroaren 21etik
2027ko Urtarrilaren 10era

nork-nola-barre

Nork-Nola Barre

Oier Iruretagoiena

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 13tik
2027ko Urtarrilaren 17ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.