artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Alcalaren obra osoa

Alvaro Alcala Galianoren obra ezagutzera emateko, margolari haren inguruko liburu bat publikatu du Begoña Alcala Galiano ilobak

alcalaren-obra-osoa
Begoña Alcala Galiano, aitonaren margolan batekin, Bilboko Arte Ederren Museoan. Arg/ JAIZKI FONTANEDA - FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 16a

"Harrigarria egiten zait aitonaren obra horren ezezaguna izatea". Hala aitortu du Begoña Alcala Galianok, Alvaro Alcala Galiano margolariaren ilobak. Artista bilbotarraren biografia eta obra ezagutarazteko asmoz, Alvaro Alcala Galiano Vildosola. 1873-1936 liburua argitaratu du ilobak. Aurten bete dira 150 urte margolaria jaio zela.

Artistaren 341 obra bildu ditu denera: "Uste dut aitonaren ibilbide artistikoa bere osotasunean biltzen duela". Alcala Galianok Bilbon hasi zituen ikasketak. Handik, Madrilera joan zen 1890. urtean, eta 1900ean Holandara bidaiatu zuen. "Bidaia hark eragin nabarmena izan zuen aitonaren ibilbidean", azpimarratu du ilobak. Bereziki, itsasoarekin lotura zuten gaiak margotzen zituen sasoi hartan. Tartean, portuak, arrantzaleak eta itsasontziak. "Sei urtez ibili zen Bilbo eta Holanda artean joan-etorriak egiten". Garai hartakoa da Eguraldi txarra. Holanda margolana. Artistak Bilboko Arte Ederren Museoari eman zion dohaintzan, 1916. urtean, eta, orain, Itsasmuseumen dago ikusgai.

Margolaria 1936. urtean hil zen, Madrilen. "Oso gazte hil zenez, ezin izan zuen bere obra osorik garatu", esan du ilobak. Hala ere, pozik dago haren ibilbide osoa liburu bakarrean katalogatu duelako: "Lan handia izan da, baina aitonaren obrara hurbiltzeko modu bat izan da".


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.