artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

GRAL frustratuak

Lore bulegora etorri zait Gradu Amaierako Lanari buruz (GRAL) hitz egitera. Euskal Herriko artea landu nahi du, eta pintura gustatzen zaio bereziki; artista emakume baten inguruan egin nahi du, gutxi ezagutzen baititu.

gral-frustratuak
Begoña Izquierdo lanean, 1986an. Arg/ Luis Izquierdo-Mosso

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Otsailaren 15a

Asko pozten nau: GRALak ez dira ikerketa proiektu handiak, jada existitzen den bibliografian oinarritzen dira, baina diskurtso garatu eta ordenatu bat eratzeko aukera ematen die ikasleei, eta, lan txukuna egiten badute, EHUko gordetegian (ADDIn) geratzen dira eskuragarri. Beraz, Lorek euskal artista emakume bati buruz ikasiko du, eta, gainera, hari buruzko ezagutza aberastuko du.Plan zoragarria.

Pintura figuratiboa gustatzen zaio Loreri, eta lehenik eta behin Mari Puri Herrero proposatzen dit lanerako. Marijaiaren sortzailea artista emankor eta maitatua da, ziur informazio asko dagoela hari buruz. Liburutegiko katalogoan sartu, eta ezetz ikusten dugu, ordea: orain dela 40 urteko bi katalogo txiki besterik ez dago, eta grabatuei buruzko beste berriago bat. Zertan oinarrituko du GRALa lanak non ikusterik ere ez badu?

Aurora Bengoetxea ere gustatzen zaio, baina berdin gaude: Irunen orain gutxi egindako erakusketa eder baina txikia kenduta, ez dago beste katalogorik. Juana Cima eta Mertxe Olaberen lanak ikusi ditu Lorek Artiumen, eta liluratu dute, baina haien kasua okerragoa da oraindik: ez dago ezer. Katalogo txikienik ere ez. Antzekoa gertatzen zaio artikuluetan aipatuta ikusi dituen beste artista batzuekin, Begoña Izquierdorekin, Carmen Maurarekin eta Maite Rocandiorekin kasurako: lan bakarra edo gehienez bi ezagutzen dizkie, eta ez dago bestelako informaziorik haien inguruan.

Ikasle arrunta da Lore, nota zoragarririk gabe guztia aprobatzen duenetakoa. Astean hirutan klase partikularrak ematen ditu dirutxo bat irabazteko. Hiru hilabete eta erdi ditu GRALa egiteko. Lorek badaki ez duela artistekin edo haien familiekin geratu eta lanak banan-banan ikusten hasteko astirik, eta, gainera, lan hori ikerketa zaila da, master edo doktoretza baterako egokiagoa; informazio gordina lantzea oso konplexua da.

Azkenean, hiru aukeren artean geratu da Lore: Menchu Gal, katalogo nahikotxo dituen bakarra (ez zaio bereziki gustatzen); Marta Cardenas (katalogo mardul bat dago behintzat); eta Mari Paz Jimenez (garai figuratiboa ez da ia ikertu, baina gutxienez artelanak erakusten dituen katalogo bat dago). Triste utzi du bulegoa, ni triste bertan utzita. Litekeena da hemendik astebetera Lorek jakinaraztea Leonora Carrington edo Paula Regori buruz egingo duela GRALa, duen denboran euren lana sakonki ulertzeko bibliografia nahikoa dagoelako.

Bitartean, Loreren ikaskideak liburutegian pozik daude, Oteiza, Txillida, Ameztoi, Zumeta, Badiola edota Amondaraini buruzko hamaikagarren lanak idazten.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.