artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Leku bihurtzen diren ezlekuak

'Bizirauteko arkitekturak' | Artista: Angel Marcos. | Non: Ziudadelako arma aretoan, Iruñean. | Noiz arte: Apirilaren 28ra arte.

leku-bihurtzen-diren-ezlekuak
Angel Marcosen erakusketako zenbait pieza, Iruñeko Zitadelan. Arg/ IÑIGO URIZ - FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 7a

Arkitekturarekiko ikuspuntuak askotarikoak izan daitezke, eta era pluralean aztertu eta ulertu dezakegu haren izaera estetiko bezain funtzionala. Baina, funtsean, arkitektura etaharen parametroen arabera sortutako eraikinakpertsonon babesleku izateko egituratzen dira: babesleku fisikoak, babesleku espiritualak, oroitzapenen babeslekuak... Balio estetikoez gaindi, hor daude arkitekturen izaerak, askotan egunerokotasunak ikusezin bihurtzen dituenak; espazioei zentzua ematen baitiete. Halaber, eredu arkitektonikoak gizartearen isla dira, eta horretan zentratzen da Angel Marcos argazkilariak Iruñeko Ziudadelan aurkeztutako erakusketa.

Bizirauteko arkitekturak titulupean eta Carlos Rosonen komisariotzapean, Marcosen lanak erresilientzia hartzen du abiapuntu gisa. Sentipen horretatik abiatzen da artista, eta muturreko egoeretan etxe baten beharrak bideratzen dituen sormenak kristaltzen ditu bere argazkien bitartez.

Erakusketa espaziora sartzen naizen momentuan, historia pintura baten tamaina monumentala gogora dakarkidan irudi bat aurkezten zait. Alabaina, tamainaz aparte, konposizioak ez du pintura historikoen diskurtso beliko eta loriatsurik aurkezten, kontrakoa baizik. Arnasten dena zaurgarritasuna da. Etxe orratzez hornitutako hiriaren bertikaltasunarekin hausten duen lursaila dugu: hondakinez beteriko hutsunea, ezleku bat. Marc Augeren kontzeptuaren errepresentazio argia, hain zuzen.

Mostra espazio bakarrean egituratzen bada ere, erakusketa espazioaren nitxoek irekidurak ahalbidetzen dituzte. Nahiz eta argazkigintza izan Marcosen lanaren ardatz nagusia, instalazio, bideo eta collageekin uztartzen ditu erakusketan, eta espazioak uztartze horen gaitasuna areagotzen du. Hala, erakusketa konposatzen duten piezek beren arteko loturak bideratzeko aukerak dituzte, eskala handian, baina baita txikian ere, eta, hala, ikuslearen begirada aktibatzen dituen erritmoak sortzen dira.

Argazki monumentala atzean uzten dut hurrengo nitxoan barneratzeko asmoarekin. Orain, ezagutzen ez dudan herrixka batean nago, arrotz egiten ez zaidan nonbait. Etxeak dira, egunerokotasunean ikusi ohi ditudan arkitekturak, baina momentu honetara arte ez nituzkeenak aztertuko. Kaleak hutsik daude, eta etxeen sarrerak estalita, eta ni naiz horiek zeharkatzen dituen bakarra. Artistak baloratzen ez ditugun arkitekturotan jartzen du fokua: arrakala bat, zahartutako etxe zuria, gortinez estalitako ateak... eta, modu honetan, leku bihurtzen ditu, espazioaren beraren bizipenak zeintzuk izan diren aztertu dezagun.

Bada, kontrastea sortzen da nitxo horren parean dagoen espazioko seriearekin. Iruditeria beste bat da, eta ez du loturarik nire egunerokotasunarekin. Kanpamentu batean eraikitako etxola hauskorrak dira, bertako pertsonek inguruak eskaini dizkien material urriekin sortutako arkitekturak. Kasu honetan, artistak argazki gordinetan sumatzen diren konposizioen oihartzunak bideratzen ditu, eta horien azpian abstrakzioaren ateak irekitzen dituzten estanpatuak margotzen ditu. Erresilientzia horretan sormenerako bideak badirela igortzen da nolabait.

Hurrengo espazioetan, lehenengo lanetan sumatzen diren hausnarketen loratzea ikusten da, eta lehenengo instalazioarekin egiten dugu topo. Irudiz osatutako txabola bat da, arrastoz, memoriaz eta artistaren kamerak kristaldutako irudiez blaitzen dena. Arkitektura eta eskultura onirikoen artean kulunkatzen den eraikina da, eta barnean norbaiten objektu kuttunak biltzen ditu.

Soiltasun horretan, biziraupenerako ahalbidetutako espazioa da, eta behin eta berriz errepikatzen zaizkigu halakoak Marcosen lanean. Arroztasuna igortzeko gaitasuna ere badute, inguruetan ez baititugu etxe horien bizilagunak. Bizirautearen arrastoak dira, eta horiei zentzua ematen diena bizitza da. Marcosen lanak hausnarketa horietara bideratzen gaitu, eta ez dira erosoak, baina bai beharrezkoak. Izan ere, ze punturaino da bizitza babesten ez duen leku bat etxe?

bizirauteko-arkitekturak

Bizirauteko arkitekturak

Angel Marcos

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2024ko Otsailaren 16tik
2024ko Apirilaren 28ra


udazken-jertsia

Udazken jertsia

Erakusketa kolektiboa

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 27tik
2027ko Otsailaren 06ra

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.