artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Vicente Larrea eskultorea hil da

Etxeko tailerrean ondu zituen bere lehen obrak, eta Euskal Herriko herri askotan ikus daitezke haren obrak kalean.

vicente-larrea-eskultorea-hil-da
Vicente Larrea eskultorea. Arg/ MARISOL RAMIREZ/ FOKU

Iñigo Astiz, Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 15a

Bilbon jaio zen Vicente Larrea, 1934an; aita bilbotarra zuen, Jose Larrea Etxaniz eskultorea; eta ama, berriz, nafarra, Pilar Gaiarre Galbete. Zazpi anai-arrebetan bosgarrena zen, eta oso txikitatik ekin zien arte ikasketei, etxeko tailerrean lehenik, Atxuriko Arte eta Lanbideen Eskolan ondoren, eta Bilboko Berreginen Museoan geroago —aitona ere eskultorea izan zuen—. Etxeko tailer hartan urte luzez egin zituen eskultura publikoek eragin handia izan zuten bere obran, eta teknika konplexuak lantzeko gaitasuna ere bereganatu zuen bertan. Tailerrean lantzen zuten eskultura motaren ildotik eman zituen berak ere lehen obrak, eta eskultura garaikidearen lengoaia garatzen hasi zen geroago. Hala, 1964an, familia enpresa desegin, eta bakarka ekin zion ibilbide profesionalari.

Urte haietan sortu ziren abangoardiako euskal taldeak ere, eta Larreak Emen taldearekin bat egin zuen, Bizkaikoarekin. 1966an, Gipuzkoako artistek osatutako Gaur taldekoek eta Emeneko kideek erakusketa bateratua egin zuten Bilboko Arte Ederren Museoan. Larrea 1968an hasi zen abstrakzioarekin, izaera eraikitzaile geometriko, lerrozuzen edo bihurgunetsuko eskulturen bitartez. Denbora batez, forma geometriko eta organikoak uztartu ondoren, bigarrenen alde egin, eta apurka, forma konplexu eta itxiagoak gailendu ziren bere lanetan, barruan zutena guztiz ezkutatu arte.

2013an zazpi artelan eman zizkion artistak Bilboko Arte Ederren museoari. Eta Javier Viar orduko museoko zuzendariak Eduardo Txillida, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen ondorengo gisa aurkeztu zuen Larrea, dohaintza jasotzeko ekitaldian. "Bigarren belaunaldi bat osatzen du Vicente Larreak, Remigio Mendiburu eta Rafael Ruiz Balerdirekin batera".

Larrearen esanetan, "eskulturak norberaren bizitzaren ondorio dira". Haren obra asko ikus daitezke Euskal Herriko kaleetan. Bilbon ez ezik, Iruñean ere topa daitezke, esaterako. Izan ere, hark berak aitortu bezala, bere lanak kalean ikustea zen artistak gustukoen zuen gauzetako bat.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.