artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Goyaren lau grabatu sail, Artetaren 36ko Gerraren triptikoa eta beste hainbat artelan jaso ditu Arabak, ogasunarekiko zor baten ordainetan

Ondarearen gaineko zergari zegokion 4,3 milioi euroko zorra kitatu du zordunak bilduma horren bidez. Hari buruzko informaziorik ez du eman aldundiak.

goyaren-lau-grabatu-sail-artetaren-36ko-gerraren-triptikoa-eta-beste-hainbat-artelan-jaso-ditu-arabak-ogasunarekiko-zor-baten-ordainetan
Aurelio Artetaren 1936ko gerraren triptikoa. Arg/ MARISOL RAMIREZ - FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2024ko Apirilaren 5a

Gerra hasita, Gernika bondardatuta, Aurelio Arteta margolariak Miarritzen (Lapurdi) margotu zuen 36ko gerrari buruzko bere triptikoa, 1937tik1938ra bitartean. Izua, erbestea, heriotza. Haren lanik ezagunenetako bat da. Bilboko Arte Ederren Museoan, Bilboko Guggenheim museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan ez ezik, Londresen ere egon da ikusgai azken hamarkadan. Utzita beti. Orain arte. Triptikoaren azken jabeak Arabako Aldundiari eman baitio orain koadroa, beste hainbat artelan esanguratsurekin batera, ondarearen gaineko zergari zegokion 4,3 milioi euroko zorra ordaintzeko bertako ogasunari.

Franciso de Goyaren lau grabatu sail esanguratsuenak ere badaude bilduman. Osorik daude Gerrako desastreak, Tauromakia, Kapritxoak eta Disparateak. Eta, hain zuzen ere, sail osoak izateak egiten du bereziki esanguratsu bilduma. Horiez gainera, bilduman badira Diaz de Olanoren hainbat artelan ere. Grabatuek ez ezik, guztiralaurogei koadro inguruk osatzen dute multzoa, eta ondorengo artisten lanak ere badaude tartean: Andres Apellanizenak, ValentinZubiaurrerenak, FernandoAmarikarenak eta Jose Arruerenak tartean.

Juan Zelaia Letamendi fundazioak 2018az geroztik Arabako Arte Ederren Museoan utzita zeuzkan orain ordainetan eman diren bildumako artelanetako batzuk. Goyaren grabatuak eta Artetaren triptikoa, kasurako. Ogasuneko datuak konfidentzialak dira, ordea, eta, beraz, Arabako Aldundiak ez du zordunari buruzko daturik eman.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.