artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Koldobika Jauregi eskultorea hil da

64 urte zituela zendu da. 1990eko hamarkadatik aurrera euskal artista erreferentziazkoa izan da. Naturaren eta artearen arteko loturei begiratu zalea zen, besteak beste.

koldobika-jauregi-eskultorea-hil-da
Koldobika Jauregi. Arg/ Jon Urbe - Foku

Paulo Ostolaza [BERRIA.eus]
| 2024ko Ekainaren 17a

Koldobika Jauregi eskultorea hil da gaur (2024ko ekainak 16) 64 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz. Alkizako (Gipuzkoa) artista diziplina horretan egindako lanagatik zenezagun nagusiki, baina artearen beste zenbait arlotan ere jardundakoa zen: margogintzan, bideogintzan...1990eko hamarkadatik aurrera euskal artista erreferentziazkoa izan da, batik bat nazioartean.

Eskulturan 1970eko hamarkadan hasi zen, etaegurraeta harria erabiltzen zituen nagusiki. Eta maite zuen, gainera, horien berezko bideak errespetatuz jardutea, sinetsia baitzegoen berez zutela balioa. "Harrizko pieza goroldioz estaltzen denean bihurtzen da interesgarrien; ikustea natura berriro nola datorren gainera. Nire ustez, bere horretan utzi behar da goroldio hori, prozesu baten baitakoa baita, gu garen bezalaxe", adierazi zuen 2017an,naturarekiko lilura iradokiz, enegarrenez.

Izan ere, haren iritziz, arteak balio dezake ingurunea eta norberaren burua hobeki ezagutzeko, baina hutsala da, baldin eta ez bada zerbait adierazteko tresna gisara baliatzen."Harriak eta egurrak berez dute nortasuna. Artistak istripuak eragin eta izorratu egiten ditu bere mezua helarazteko, zerbait kontatzeko", esplikatu Jauregik zuen orain hamar urte luze, ohiko zuen kritikotasun atseginaz, eta besteak beste azalpen horietan ikusten dira islatuta, zeharka,artistaren anbizioetako batzuk: arte sorkuntzaren jasangarritasuna bermatu nahiaetanaturarekiko mira.

Dozenaka erakusketa egin zituen 1970eko hamarkadaz geroztik, baita zenbait beka eta sari jaso ere. Eduardo Txillidak eman zion beka horietako bat, bost urtez, eta maisutzat zuen Jauregik –ordutik, haren lanetan hainbatetan egin zion erreferentzia oriotarraren obrari–. Karl Henrich Muller mezenasak emandako beste bekabati esker, berriz, egonaldi luzeaegin zuen Alemaniako Dusseldorf hirian 1996. eta 2000. urteen artean.

Azken urteetan nazioartean zein Euskal Herrian egin izan ditu erakusketak. Esanguratsua izan zen 2000. urtean Tokioko parke batean 26 eskultura jartzeko egin zuten lehiaketa batean bera izan zela hautatutako europar bakarra.

Jauregiren heriotzaren notizia zabaldu berritan, batzuek zalantza egin dute ea haren obra izan ote den behar bezain goraipatua orain arte; Euskal Herrian bederen. Edonola ere, ibilbideari begira, 2007an Bilboko Guggenheimen zabaldutakoa da hari eskainitako atzera begirako inportanteenatariko bat:Laborategiak: Bilduma Iraunkorrari begira. Koldobika Jauregi.Bestalde, zenbait herritako kaleetan ere badaude Jauregiren obrak, adibidez, Donostian, Idiazabalen (Gipuzkoa), Barakaldon eta Lemoan (Bizkaia).

Obrarik pertsonalena

2012an, Ur Mara Museoa zabaldu zuen Jauregik, Alkizan,eta azken urteenElena Cajaraville bikotekideak eta biek zuzentzen zuten. Museo horretan, eskultoreak nabarmen bistaratu du, urteetan, artearekiko, etnografiarekiko eta naturarekiko interesa; hirurekikoa aldi berean, txirikordaturik sarri."Txillidaleku baten gisakoa da, baina basatia", aitortu zuen inoiz.Gainera, museoa ireki berritan, artistak azpimarratu zuen "ikuspegi kritiko eta eraikitzaile" batek bultzatu zuela proiektu hori abiaraztea, zioenez, "artearen balioa krisian" zen garaian murgituta izanik. Jauregik bertan jardun du beharrean gaurdaino, tinko. Iragan den ostiralean erakusketa bat inauguratu zuen Soraluzen (Gipuzkoa), eta beste bat ere prestatzen ari zen.

Eskultura ez beste gainontzeko arte diziplinekiko zuen interesaren erakusle, 2018. urtean Dantza pelikularen ekoizleetako bat izan zen; Cajaravillek eta biek sortu zuten filmaren atrezzoa eta mundu estetikoa.

Jauregirena da 2018. urtean ETAren armagabetzea irudikatzeko Baionan inauguratu zuten altzairu eta burdinezko zuhaitza, Arbolaren egia. Hura jarriaurretik izan zen artistarekin BERRIA. Alkizan zinegotzi izandakoa ere bazen.

Bideoan, 2017an Gorka Erostarbek BERRIArentzat eginiko elkarrizketaren pasarte batzuk.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.