artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Javier Zigaren berrogei lan jarri dituzte Lizarrako Gustavo Maeztu museoan

Artistak landutako paisaiak, erretratuak eta etnografiari lotutako margolanak biltzen ditu erakusketak, besteak beste. Urriaren 27ra arte egongo da irekita.

javier-zigaren-berrogei-lan-jarri-dituzte-lizarrako-gustavo-maeztu-museoan
Javier Zigaren autorretratua. Arg/ BERRIA

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2024ko Uztailaren 10a

Javier Ziga Etxandi margolariaren (Iruñea, 1877-1960) berrogei margolan inguruk osatzen dute Lizarrako (Nafarroa) Gustavo Maeztu museoak ireki berri duen Figurazioa eta esentzia erakusketa. Lan horietako gehienak, 35 hain zuzen, Ziga fundazioak berak utzi dizkio Gustavo Maeztu museoari, eta gainerakoak partikularrek lagatakoak dira. Erakusketa urriaren 27ra arte egongo da zabalik.

Pello Fernandez Oiaregi Ziga fundazioko lehendakariak egin ditu erakusketaren komisario lanak, eta, azaldu duenez, figurazioaren eta esentziaren kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea proposatu du, artistaren lanaren "definitzaileak" baitira. Horretarako, bost gai multzotan banatu du erakusketa. Lehenengoak Akademiako marrazkiak (San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia eta Errealismo Soziala. Madrileko garaia 1909-1911) du izenburu, eta Zigak errealitate sozialari ematen zion garrantzia erakusten du. Izan ere, kaleko haurren eta auzo pobreetako errealitatea islatu zituen atal horretan ikusten diren lanetan.

Beste atal batek (Parisko paisaiak, 1912-1914) Frantziako hiriburuan egin zituen urteetako lana erakusten du. Bada erakusketan, halaber, pintura etnografikoari eskainitako beste espazio bat, Zigaren lanaren gai nagusietako izan baitziren euskal gizartearen eta kulturaren ohiturak ere: hileta errituak, erromeriak eta beste. Paisaiei eta erretratuei lotutako atalek osatzen dute erakusketa.

Lizarrako Frai Diegoren bosgarren mendeurrena baliatuta, Zigak egindako haren erretratua ere jarri dute erakusketan.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.