artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Azkuna Zentroak Babestu 2024/2025 deialdia zabaldu du

2020an, Azkuna Zentroak Babestu programaren lehen deialdia egin zuen, sorkuntza garaikideari laguntzeko ezohiko programa gisa, Covid-19aren krisiak eragindako salbuespenezko egoerari erantzuteko. 2021ean, beharrezkotzat jo da sorkuntza artistikoa bultzatzen jarraitzea, eratze-prozesu horiek indartzea eta pertsonei beren proiektuak garatzen lagun egitea.

azkuna-zentroak-babestu-2024-2025-deialdia-zabaldu-du

| 2024ko Uztailaren 23a

Sorkuntza eta kultura garaikidearen laguntza eta hedapena sustatzen saiatzea da helburua, esperientziak, ideiak eta ikuspegiak trukatzea sustatuz, eta hurbileko sorkuntza-sarea dimentsio pluridiziplinarrean eta zeharkakoan bultzatuz.

Deialdi honen esparruan, zentroaren programazio-ildoekin zerikusia duten praktika artistikoen bost proiektu hautatuko dira.

Horrez gain, Babestuk artisten zerbitzura dagoen tresna bat izan nahi du, Zentroaren programazioarekin eta ekintza-ildoekin lotutako sormen-proiektuak garatzeko, eta publikoaren komunitateei gogoeta artistiko garaikidera hurbiltzeko eta eztabaidak sortzeko, kultura eraldatze-tresna gisa posizionatuz. Deialdiak lehentasuna ematen die baldintza horiek betetzen dituzten proiektuei, eta enfasia, amaierako piezari beharrean, haren garapenari jartzen dietenei.

Babestu Lantegiaren barruan dago. Ideien laborategia, Zentroko hirugarren eraikinean kokatua eta proiektu artistikoen ekoizpen eta bisualizaziora bideratua. Hautatutako pertsonek, Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekaritzaz gain, 6.000 euro jasotzen dituzte.



malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.