artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txillida eta Basterretxea omentzeko hiru emanaldi egingo ditu Hamabostaldiak

Bi artisten jaiotzaren mendeurrenean, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak haien leku "kutunetan" omenezko kontzertuak antolatu ditu: Txillida Leku museoan, Hondarribiko Itsas Etxean eta Arantzazuko santutegian izango dira.

txillida-eta-basterretxea-omentzeko-hiru-emanaldi-egingo-ditu-hamabostaldiak
Basterretxea eta Txillidaren senideak Jose Angel Irigarai eta DAB dantza konpainiako kideekin, gaurko Kursaaleko aurkezpenean. JON URBE / FOKU

Aingeru Odriozola Beitia [BERRIA.eus]
| 2024ko Agorrilaren 20a

Nestor Basterretxearen eta Eduardo Txillidaren jaiotzen mendeurrenean, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak haien omenezko hiru emanaldi eskainiko ditu. Bi artisten leku "kutunetan" izango dira kontzertuak, Gipuzkoan: Txillida Leku museoan, Hondarribiko Itsas Etxean eta Arantzazuko santutegian. Bihar izango da lehen emanaldia, eta hilaren 21ean eta 29an hurrengo biak.

Lotura estua izan zuten bi artistek jaialdiarekin. Basterretxeak, esaterako, Musika Hamabostaldiko 64. aldiko kartela sortu zuen, 2003an. 1979an, gainera, ezohiko aldi batean —abenduan egin zuten abuztuan egin beharrean—, Oldarra Miarritzeko ballet konpainiaren Gernika emanaldiko dekoratuak egin zituen. Hurrengo urtean, 1980ko Hamabostaldian, Anoetako belodromoan ospatu ziren Zaldiko eta Txorittua galak zuzendu zituen Iñaki Beobiderekin batera.

Txillidak, berriz, jaialdiko 57. aldiko kartela egin zuen, 1996an. Bost urte geroago, 2001ean, Txillida Leku museoak ateak ireki zizkion aurrenekoz Hamabostaldiari. Harrezkero, bertan ere antolatzen dituzte Musika Hamabostaldiko zenbait kontzertu. Bi artisten semeek, Luis Txillidak eta Mikel Basterretxeak, adierazi dute "ohore handia" dela haien aitak omenaldi hauen bitartez gogoratzea.

DAB dantza konpainiak Txillida omenduko dubihar, Noeud ikuskizunean, Txillida Leku museoan. Espazioekin eta figura lerromakurrekin jolastuko dira, artistak Cristobal Balentziagaren omenez egin zuen eskultura oinarri hartuta. DAB dantza konpainiako Marina Eskisabelek azaldu duenez, German Ormazabalen eta Alai Ormazabalen musikaren doinupean "lotutasunetik askatasunera egindako bidaia bat" azalduko dute dantzaren bitartez. Balentziaga museoan ere izango dira: etzi, 20:30ean.

Abuztuaren 21ean, Nestor Basterretxearen omenezko ekitaldia egingo dute Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Nestor Basterretxea, erroen modernitatea dokumentala proiektatuko dute lehendabizi, eta, proiekzioaren ondoren, dokumentalean parte hartu zuen Pello Ramirez biolontxelo jotzailea eta Nacho Soto pianistak kontzertua eskainiko dute.

Bi artistak batera omenduko dituzte abuztuaren 29an, Arantzazuko santutegian. Abraham Cupeiro musikari galiziarrak eta Ensemble Musica Practica taldeak Oiasso Kamerata, Oreka TX, Eñaut Elorrieta eta Agus Barandiaranekin batera eskainiko dute kontzertua. 19:00etan izango da.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

2026ko Urtarrilaren 26tik
2026ko Irailaren 06ra

natura-harmonia-poesia

Natura Harmonia Poesia

Mikel Lertxundi

Okendo Kultur Etxea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 26tik
2026ko Agorrilaren 29ra

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.