artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Astebetean 139 kultur eragileren babesa lortu du Amarica elkarteak

Ofizialki aurkeztu dute Gasteizko erakusketa aretoaren itxieraren aurkako elkartea, artista ugarik babestuta. Arabako Aldundiari eskatu diote erabakian atzera egiteko eta sektorearekin hitz egiteko.

astebetean-139-kultur-eragileren-babesa-lortu-du-amarica-elkarteak
Amarica elkartea aurkeztu dute gaur Arabako hainbat artista eta kultur eragilek. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Otsailaren 12a

Arabako artisten eta kultur eragileen sostengu zabala jaso du Gasteizko Amarika erakusketa aretoaren itxieraren aurka eratu berri den Amarica elkarteak: astebetean, herrialdeko 139 artista batu dira ekinbidera, eta 1.200 pertsona baino gehiagok sinatu dute change.org atarian aretoaren defentsan abiatutako kanpaina. Gaur, erakusketa guneari babesa agertu dioten hainbat kultur eragilek ofizialki aurkeztu dute elkartea agerraldi publiko batean. Helburu argia dutela azpimarratu dute: arte garaikidea defendatu nahi dute, eta aretoa erakusketa gune moduan erabiltzea aurrerantzean ere.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiak duela bi aste iragarri zuen Amarika aretoa itxi egingo duela, han ekintzailetza eta berrikuntza zentro bat sortzeko. Erabakiak ezinegona eta haserrea eragin zuen Arabako kultur eragile ugariren artean, eta handik egun gutxira etorri zen haien erantzuna: elkartea osatu zuten aretoaren defentsan, eta babesa lortzeko sinadura bilketa bat hasi.

Gaurko agerraldian Mel Arranz eta Juan Pablo Alvarez artistek hitza hartu dute elkartearen izenean, eta "Arabako artearen etorkizunean interesa duten pertsona guztiak" animatu dituzte elkartearekin bat egitera —amaricaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta izena eta abizena eman—. Halaber, aldundiaren "aldebakarreko" erabakia txarretsi dute, eta salatu itxierak islatzen duela Arabako instituzioek konpromisorik ez dutela Arabako arte bisualekin. "Sektoreak ezin du erakusketa areto bat desagertzea onartu, horrek galera larria baitakar lurraldean artea zabaltzeko eta arterako sarbidea izateko", ohartarazi dute.

Amarika aretoa 1989an zabaldu zuten, eta, ordutik, erreferente bilakatu da arte garaikidea egiten duten sortzaileentzat. Elkarteko kideen ustez, artea erakusteko propio diseinatuta dago aretoa, erakusketak egiteko baldintza "ezin hobeak" baititu, eta, hortaz, helburu horretarako erabili behar da, eta ez beste helburu batzuetarako.

Aretoak orain arte bete duen zeregin kulturalari eutsi nahi dio elkarteak, eta, bidenabar, Fernando de Amarika artistaren ondarea zaindu nahi du. Izan ere, gogora ekarri dute margolariaren ondareari esker sortu zela aretoa, eta, beraz, jatorrizko helburutik bereiztea artistaren memoriari "traizio" egitea dela.

Elkarrizketaren alde

Elkarteak ostiralean egingo du lehenengo batzarra, 18:30ean, Gasteizko Zuloa liburu dendan. Batzar horretan, elkartearen egitura zehaztuko dute, eta hemendik aurrera zer urrats egin erabaki. Hala ere, aurreratu dutenez, erakusketa aretoa defendatu ez ezik, arte bisualen "ekosistema" ere indartu nahi dute Araban, laguntza faltengatik "ahulduta" ikusten baitute. Hori hala, azaldu dute Amarica elkartea "batasun, ordezkaritza eta ekintzarako gunea izateko" sortu dutela, finean, "sorkuntzako artistek, kudeatzaileek, kolektiboek, irakasleek, kritikariek eta publikoek ahots propioa izan dezaten".

Elkarteko kideek uste du arte garaikiderako "espazio duinak" behar direla, eta Amarika aretoak programazio "egonkorra, koherentea eta kalitatezkoa" behar duela. Helburu horri helduta, sektorearen interesen defentsan "solaskide" izan nahi du elkarteak, profesional guztien askotariko ikuspegiak bilduta eta defendatuta.

Arabako Foru Aldundiari eskatu diote hartutako erabakian atzera egiteko eta Amarika aretoaren jarraipena bermatzeko, "programazio egonkorra eta kalitatezkoa" duen erakusketa areto gisa. Horretarako, galdegin diote alde bakarreko erabakiak albo batera utzi, eta sektorearekin benetako elkarrizketa prozesua irekitzea, eta kultura politiketan kultura eta arte garaikidea lehenestea.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.