artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorputzaren zuloetatik iraganda, Kanarietako haizera

Ekoiztu kultur bekaren gerizpean garatutako hiru obra jarri dituzte Uharte zentroan. Eduardo Hodgson, David Perez Jimenez eta Gemma Barrikarte artistei hartu diete proiektu bana. Materialekiko lilura eta gorputzaren gaineko gogoetak utzi dituzte bistan.

gorputzaren-zuloetatik-iraganda-kanarietako-haizera
Eduardo Hodgson eta David Perez Jimenez artistak, Uharten, beren piezen ondoan. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 10a

Aldian-aldian gertatzen da. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko bigarren solairuan (Nafarroa), mihise zuri baten gisakoa den horretan, bistara ateratzen dutebertatik soilik metro batzuetara garatutako obra mordoxka bat. Eta, hala,sala labetik atera berria denartez josi.Besteak beste,zentroak berak sustatutako Ekoiztu kultur bekaren karietara izaten da eszena halakoxea, sei hilabetean behin, eta gaur sorrarazi dute hori berriz, hain zuzen ere. Zehazki, beka horren bitartez 2024ko bigarren seihilekoangaratutako ikerketa eta produkzio lanak jarri dituzte ikusgai, ekainaren 15era arte. Honako artista hauen lanak dira: David Perez Jimenez, Eduardo Hodgsoneta Gemma Barrikarte.

Hiru artisten lanak elkarren ondoan badira ere, "nork berea egin du", zentroko zuzendari Oskia Ugarteren esanetan. Aurreko deialdien bitartez abiatutako prozesuetan, inoiz sortu da harremanik batzuen eta besteen obren artean, baina hori ez da ezinbestekoa. Izatez, bekaren oinarrietako bat da artistak "guztiz libre" aritu daitezkeela lanean. Esaterako, nahi bezala erabil ditzakete bekak emandako 3.000 euroak, eta, are, beste hau ere bada askatasuna bermatu nahiaren erakusgarri: egonaldian daudelarik, Uhartek erreferentziazko bi pertsonarekin jartzen ditu harremanetan artistak, nahi izatera laguntza eska diezaieten, edo zernahi kontsulta egiteko. Baina, Ugarteren esanetan, figura hori nahita uzten dute "zehaztugabe": iradoki duenez,ez diramentoreak, "inondik ere ez" fiskalizazioa egiteko pertsonak, baina laguntzaile izan daitezke. Bekaren edizio honetan,Leire Bergara komisarioa eta Francesc Ruiz artista aritu dira gisa horretara. Eta, hain justu,haiek ere izan ziren beka zer artistak erdietsiko zuten ebatzi zuen epaimahaian.

David Perez Jimenezen(Albacete, Espainia, 2001) lanak Fruncides: gehiegikeria bat du izena. Margolanak, eskulturak etaikus-entzunezko lan bat paratu ditu ikusgai aretoan, etapieza horietan guztietan aski nabarmen gelditzen da agerian gai bat: norberaren gorputzbiluziarekikointeresa eta lizuna.Zehazki, genitalei eta ipurtzuloei erreparatu die bereziki artistak. Eta piezetan uzkiak antzeman daitezke batik bat;margolanetanargien.

Inspirazioa eta ariketa

Erakusketaren aurkezpenean izan da Perez Jimenez, eta gaiari heltzeko jarraitutako bideazmintzatu da batez ere. Dioenez, aski bereizita bizi ditu ikerketa eta produkzioa. "Ikerketa gorputzaren zuloetan zentratu dut gehienbat, eta egiten dudan irakurketa oso lotua dago gorputz queer bat naizenez gero dauzkadan premiekin", abiatu du azalpena artistak. Horren aldean, obraren produkzioa diferente bizi du, dioenez. "Motiboa berbera zen, gorputzaren zuloen zera hori, baina niri bereziki interesatu izan zait materialek eskatzen zidatenari kasu egitea, eta buruan neuzkan ideiak —irudi fisikoak, esaterako— bitarteko artistikoekin desplazatzen asmatzea. Eta forma berrietan sakontzea, eta harritu nazatela. Berdin pinturan, eskulturan edo bideoan".

Kolore gorrixkak, arrosak eta moreak gailentzen dira Perez Jimenezen margolanetan eta eskulturetan, eta gorria da bideoan gailentzen den kolorea ere. Ikus-entzunezko pieza horrek hemeretzi minutu irauten du eta mutua da,eta, parte gehienean, pertsona bat azaltzen da zolan etzanda, arrastaka eta bueltaka, luzatzen eta uzkurtzen, gainean material batzuk dituelarik —plastikozko ehun bat, besteak beste—.

Eduardo Hogdsonek(Santa Cruz Tenerifekoa, Espainia, 2001) bere sorterrira darama bisitaria. Hodei-kapela bat. Mendiaren magalean izena jarri dio obra sortari, eta eskultura batzuek, marrazkiek eta testu batek osatzen dute. Artistak Uharten esplikatu duenez, master amaierako lana egin zuenez geroztik buruan daukan irudi bati tiraka egin du obra hau ere. "Badago argazki bat, 1910. urtearen bueltakoa, non aleman batzuek Teidera eginiko espedizio bat jasotzen den".

"Espedizio horren helburua zera zen, garaiera horretan izaten den haizeaksendatzeko omen zuen ahalmena aztertzea; uste zuten tuberkulosia eta halako eritasunak ere senda zitzakeela haize horrek", garatu du azalpena artistak, eta orduantxe eman du bere erakusketaren motiboaren berri, zehatzago: haizea izan du gogoetagai bereziki. Kanarietakoari erreparatuta, betiere.

Hodgsonen arabera, haize boladabatsentitu nahi duenak gorputza zabaltzen duen manerak inspiratuta osatu ditu T formako piezak bere lanerako. Gehienek egurrezko egitura dute, eta zenbaitek, oihala ere bai. "Bereziki interesatzen zitzaidan materialek propietate termikoetan azpimarra egitea, eta oihalak erabiltzea bazen horretarako modua".

Beste zenbait ariketa artistikoren arrastorik ere bada haren erakusketan. Adibidez, marrazki batzuk paratu ditu ikusgai, non haizearen eraginez kapelua hegaka ateratzen zaien pertsona batzuk antzeman daitezkeen —obraren izenburua horri lotua da—. Bestalde, Thomas Mann idazle alemaniarrarenDer Zauberberg liburuaren testuekin jostatu da —gaztelaniazko itzulpena baliatu du—. Haizeahitza ageri den pasarteak jaso ditu, eta konposizio berri bat osatu du haiekin guztiekin. Horman paratu du emaitza.

Bestalde, Gemma Barrikartek (Iruñea, 1993) arkitekturari eta giza gorputzarierreparatu dieFossiltopia I: azpiegitura eta goragalea lanean. Artista ezin izan da aurkezpenera bertaratu, baina erakusketarako propio idatzitako testuetan utzi ditu, han-hemenka, obraren motor izandako gogoetak. Haietan aitortzen du, esaterako,"giza gorputzaren eta gorputz arkitektonikoaren arteko harreman literal eta bortitzarekiko" daukan interesa; "haragiaren eta harriaren" artekoa.

Bideoak, askotariko materialez osatutakoeskultura bat eta horma batean zabal-zabal paratutako collage gisako bat dira nagusi Barrikarteren obran. Artxiboko irudiek protagonismo handia dute collage horretan, etaJavier Saenz de Oiza arkitektoak sortutako Dorre Zuriak eraikina ageri da argazki askotan.

ekoiztu-2024-ii

Ekoiztu 2024. II

Gemma Barricarte, Eduardo Hodgson, David Pérez Jiménez

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

2025eko Martxoaren 07tik
2025eko Ekainaren 15era


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.