artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kafesnearen gozotasuna

'Kafesnea, anana, arrautza jitomate, tipula eta zilantroarekin' | Non: Carreras Mugica galeria, Bilbo. | Noiz arte: otsailaren 28ra arte.

kafesnearen-gozotasuna
Erakusketan ikusgai diren piezetako batzuk. ANDER SAGASTIBERRI / CARRERAS MUGICA

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2023ko Urtarrilaren 25a

Zahartzen ari naizela pentsatzen dut. Lehen, hiriburu batetik besterako bidaia ia horretan pentsatu ere egin gabe egiten nuen. Ibilgailura igo —izan autoa edo autobusa—, eta aurrera. Lehen, hiriburu guztiak Donostiatik ordubetera zeudela esaten nuen, edo hala iruditzen zitzaidan. Orain, berriz, bidaiak luzeagoak eta nekezagoak egiten zaizkit, agian haien kontzientzia handiagoa hartu dudalako. Lehen, bidaiak ahalik eta gehien aprobetxatzen ahalegintzen nintzen; aprobetxatzea, ahalik eta gauza gehien egitetzat nuen. Orain, berriz, aprobetxatu bai, baina neurrian. Agian hori da zahartzea; inguratzen gaituzten eta egiten ditugun gauzen kontzientzia hartzea, eta neurri egokia topatzea.

Aurreko garaietako ohiturak jarraitu izan banitu, Bilbora joan nintzen azkenekoan bertaratu aurretik martxan zeuden erakusketen zerrenda ikusi, ordutegiekin hala nolako puzzlea egin, eta gehienetatik pasatzen ahaleginduko nintzen, etxera berandu eta leher eginda iristeko, baina hori bai, eguna aprobetxatuta; edo hala usteko nuen behintzat. Oraingoan, berriz, erakusketa bat ikustera besterik ez nintzen joan. Hura denboraren presiorik gabe ikusten ari nintzela —ez bainuen kezkarik beste galeria edo museoren bat itxiko ote zuten bitartean—, beste erakusketa bat bisitatzeko gomendioa jaso nuen. Destinoaren opari gisa, eguraldi ederra zegoen, eta pasieran bertara hurbildu nintzen, Carreras Mugica galeriara. Han, Kafesnea, anana, arrautza jitomate, tipula eta zilantroarekin izenburu bitxiko erakusketa ikustera sartu nintzen. Bi erakusketa egun berean neurri polita da.

Galeriako areto guztietan barrena barreiatzen den proposamena da; atea zeharkatzean hasi, eta berehala pasillotik zein amaierako gela handiraino luzatzen da. Galeriaren joeren arabera, aretoa eta lanak besterik ez daude; eta, nahi duenarentzat, eskuorria, besteak beste, lanen inguruko informazioa dakarrena.

Erakusketak, lau artistaren artean sortu den konbinazio jolasa dirudi. Hiru modu presentzialean ageri dira, haien lanen bidez gorpuztuta: David Bestue, Susana Solano eta Julia Spinola. Laugarrena, berriz, Jorge Satorre, ikusgaitz dagoela irudi dezake —eskuorria hartzen ez duenarentzat bederen—, komisarioekin gertatu ohi den moduan. Dena den, Satorrek aretoan iraganean izandako presentziaren hondarrak dira ikusten ditugunak; erakusketaren instalazioak zirauen egunetan hartutako erabakien emaitza baita mostrak hartutako azken forma. Titulua ere berea du; bere-berea. Eskuorriko testu iradokitzailean uler daitekeen moduan, esperientzia pertsonaletan oinarritutako esperientzia konpartitu bati erreferentzia egiten dio: erlazioez mintzo da. Hain zuzen ere, horixe baitira erlazioak, konpartitutako esperientziak, eta aretoetan ere horixe sortzen ahalegindu da Satorre: egile ezberdinen artelanak euren artean nahasi, eta leku jakin bat konpartituz euren arteko harremanak sortzen.

Itxuraz diskurtso sinpleko proposamena den arren, primeran funtzionatzen du espazioan. Lanen arteko lotura, ikuspuntu eta elkar-hartze azpimarragarriak daude; bereziki, begien aurrean irudi berriak sortzeko balio dutenak, Satorreren irudiak. Hiru egileen lanak modu kooperatiboan aurkezten direla dirudi, batak besteari ekinez, horizontalean. Solanoren piezek presentzialitatea dakarte, eta aretoak betetzen dituzte, burdinaren bidez izaera industrialaren adarrera eramanez. Haren zirrikituetatik, berriz, naturan lurreko hormigoiaren arrakaletatik irteten diren moduan, Spinolaren landareak ageri dira; han-hemenka printza sotil batzuk, baina espazioak aldarrikatuz. Bestueren proposamenak —erakusketako aipagarrienak—, berriz, bi ertz horien artean kokatzen dira, orekan, haien arteko ezinbesteko lotura eta bizikidetza adierazi nahian ariko balira bezala. Bere lanek zibilizaziora garamatzate zuzen-zuzenean, giza arrastoetara.

Gauzak neurrian egiteak garatzen den horrekiko kontzientzia hartzea ahalbidetzen du. Ondutako pauso eta begirada bakoitza lasaitasunez baina arretaz egiteko baimena ematen du. Nahi duzun horri denbora eskaintzeko aukera bermatzen du. Eta erakusketa honetan nabaritu egin nuen hori. Mostrarekiko harremanaren definizioan eragin zuzena izan zuen bertaratzearen nolakotasunak. Sakontasun edo lanketa berezirik gabekoa zirudien proposamen batera sartu-irten soil bat izan zitekeena, harremanen konplexutasunetan murgiltzeko parada bilakatu baitzen. Ez dakit zahartzen ari ote naizen, baina, hitz gehiagorik gabe, denbora gakoa da.


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.